HORNITZAILEEN JARDUNBIDE EGOKIAK

BECek aurrera egin du jasangarritasun sozialaren esparruan

28/06/2024

Elkartasuna da BECek irmoki sinesten duen alderdietako bat, eta, horregatik, Bilbao Convention Bureauren bitartekaritzarekin, altzarien zati bat Euskadiko Gurutze Gorriri eman zaio. Horri esker, BECek kausa soziala babesteaz gain, jasangarritasuna bultzatu ahal izan du, altzariei bigarren bizitza bat eman zaielako. Gurutze Gorria funtsezko zutabea izan da premia handiena dutenei laguntza emateko garaian, eta, ondorioz, BECeko taldea harro dago misio hori lortzen lagundu duelako. Hain zuzen ere, Pausoka adinekoentzako proiektura erabiliko dituzte altzariak. Gainerako materiala, aldiz, honako toki hauetan erabiliko dute: Trapezistak elkartearen bidez egokitutako aterpetxean, zaurgarritasun egoeran dauden familiei laguntza ematen dieten eta balorazioak egiten dituzten Bilboko lokal batean, Harrera proiektuan eta enplegu programarako erabiltzen dituzten Gurutze Gorriaren instalazioetan.

 

Ate irekien jardunaldia Bakuva-rekin

Ildo berean, BECek ateak ireki zizkion Bakuvari, 2007az geroztik Bilbo Zaharra auzoan bizi diren haur, nerabe eta gazteen gizarteratzea errazten duen irabazi asmorik gabeko erakundeari. Bisita haren bidez, esparruaren zirrikitu guztiak eta bertan egiten eta antolatzen diren ekitaldiak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten.

BIEMH ekitaldi jasangarri gisa akreditatu da Erronka Garbia zigilua lortuta

20/06/2024

BIEMHek, Makina Erremintaren Nazioarteko Biurtekoak, Erronka Garbia zigilua eskuratu du; ingurumena errespetatzen duen eta jasangarria den ekitaldiaren akreditazioa, hain zuzen ere. Ziurtagiria Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak (Ihobe) ematen du eta Bilbao Exhibition Centreko ekitaldi handienetakoaren antolaketa taldeak egindako ahaleginak saritzen ditu.

Auditoretza ekainaren 3tik 7ra bitarte egindako azoka industrialaren 32. edizioaren baitan egin zuten. Aurtengo edizioan 29 herrialdetatik iritsitako 1.604 enpresa erakusketarik eta 37.614 bisitarik hartu dute parte, eta 66 milioi euro baino gehiagoko inpaktua sortu dute. Ziurtagiria lortzeak duen balioa eta konplexutasuna agerian uzten dute zifra horiek.

Zigilua lortzeko, fabrikazio aurreratuan liderra den azokak inpaktua gutxitzeko plana aplikatu du. Plan horrek sei jarduera ardatz ditu: mugikortasuna, energia, ura, erosketa, azpiegitura eta hondakinak. Ezarritako neurri batzuk aipatzearren, honako hauek dira horietako batzuk: argiaren intentsitatea eta tenperatura ordu faseetara egokitzea; standetako energia erabilera murriztea; hondakinak murriztea eta gaika biltzea; seinaleetan elementu jasangarriak erabiltzea; eta komunikazioen, sare sozialen eta webgunearen bidez, gai horiei eta ingurunean inpaktua duten beste gai batzuei buruz sentsibilizazio kanpainak garatzea, esaterako, bisitariek garraio publikoa erabiltzeari buruz.

Europa hegoaldeko ekonomia zirkularrari buruzko ekitaldirik handiena
Euskadin egingo da berriro 2025eko apirilean

29/05/2024

Basque Circular Summit, Europako hegoaldeko ekonomia zirkularrari buruzko ekitaldirik handiena, datorren urtean berriro egingo da. 2025eko apirilaren 2an, 3an eta 4an izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta kontinente osoko industria eta ingurumen arloko profesionalak eta espezialistak bilduko dira bertan, eredu zirkular baterako trantsizioak Europar Batasunean izaten ari dituen ondorioak aztertzeko.

Ekitaldia Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, antolatuko du. Ekonomia zirkularrak enpresei eta Euskadiko sare sozioekonomiko osoari eskaintzen dizkien erronkak eta aukerak aztertzea izango du helburu, eta dagoeneko egindako lanaren balioa azpimarratuz jarduera berriak bultzatzeko. Gainera, eredu ekonomiko berri horrek eskaintzen dituen negozio-aukerak eta lehiakortasuna hobetzeko aukerak eztabaidatzeko leku egokia izango da bertaratzen direnentzat.

Erakunde, produktu eta zerbitzuen karbono-aztarna, ingurumen-aztarna eta zirkulartasun-adierazleak modu integratuan neurtzeko lehen kalkulagailua jarri da martxan

25/03/2024

Gaurtik aurrera, eskuragarri dago karbono-aztarna, ingurumen-aztarna eta ekonomia zirkularreko adierazle-multzo bat antolakuntza-ikuspegiarekin kalkulatzeko aukera ematen duen lehen web-tresna. Hauek ere kalkulatzen ditu: karbono-aztarna eta bizi-zikloaren analisi sinplifikatua, produktuen eta zerbitzuen ikuspegitik; hori guztia hasierako informazio berarekin. Ihobek sortu du, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak.

Azken 10 urteotan Ihobek era integratuan antolaketa- eta produktu-metriken kalkuluaren arloan sortutako ezagutzatik sortutako tresna da, Basque Ecodesign Center-ek, estatuko ekodiseinu eta ekonomia zirkularraren arloko aliantza publiko-pribatu garrantzitsuenak, egindako lanari esker.

ABAO Bilbao Operaren“Opera eta +” programak Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko pazienteak laguntzen ditu

28/02/2024

ABAO Bilbao Opera gure bazkideak “Opera eta +” programa antolatzen du hospitaleak humanizatzeko asmoz. Jarduera hori Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean egiten da, EDP fundazioarekin, “la Caixa” fundazioarekin eta Zabalgarbirekin lankidetzan. Proiektuaren bederatzigarren edizioa da eta jarduera sozial inklusiboa du oinarri.

Denboraldi honetan, programa horrek erantzuna ematen die gizarte-programa horretara batu nahi diren Ospitaleko Zerbitzu eta Unitateen eskaerei: Nefrologia, Eguneko Ospitalea, Hesteetako Gaixotasun Inflamatorioaren Unitatea, Barne Medikuntza, Pneumologia, Onkologia, Onkologia Erradioterapikoa, Pediatria Zerbitzua eta Neonatologiako Unitatea.

Goazenupek eta Itsasmsuseumek otsailaren 18an, igandea, herritar guztie irekitako kontzientziazio jardunaldi handia antolatu dute plastiko bilketa batekin Bilboko Itsasadarrean

12/02/2024

Goazenup, irabazi asmorik gabeko elkarteak, Itsasmuseumekin batera, plastiko bilketa handi bat antolatu du Bilboko itsasadarrean datorren igandean, otsailaren 18an. Euskalduna Jauregiak jardunaldi horrekin bat egin du bere 25. urteurrenaren ospakizunen barruan.

Kontzientziazioa eta ekintza uztartzen dituen jardunaldi inklusiboa izango da, herritar guztiei irekia. Bai lurretik, itsasadarraren ertzetatik ibiliko diren hainbat talderekin, bai uretatik burutuko da. Uretan SUPek eta piraguek lan egingo dute hainbat ontzi motordunek lagunduta, ahalik eta txoko gehienetara iristeko.

Ekitaldi honen helburu nagusia gizarteak ingurumenaren kontserbazioarekiko duen sentsibilitatea eta inplikazioa erakustea da, eta, aldi berean, erabilera bakarreko plastikoen kalteez ohartaraztea.

Parte-hartzaileak 10:30etan elkartuko dira Itsasmuseum Bilbaon. Bertan, informazio-puntua sortuko da eta jarduera-eremuak esleituko dira boluntarioen ezaugarrien arabera. Eskularruak, petoak eta poltsak banatuko dira, eta talde bakoitza erakundeko arduradunekin batera joango da, uneoro argibideak eta laguntza eskaintzeko asmoz.

Hiru ibilbide nagusi ezarri dira: lehena Erriberako Merkatura abiatuko da, bigarrena Zorrotza lurmuturrera Deustuko kanalean zehar eta azkena, Muruetako ontziolara, Olabeagatik pasatuz.

Herritar guztiei irekitako ekimena da: familiak, kolektiboak, lagun-taldeak, bere kontura datozen pertsonak, gazteak, adinekoak, kirol-klubak eta elkarteak, desgaitasun-egoeran dauden pertsonak… mundu guztia da ongi etorria!

Aldez aurretik goazenup@gmail.com helbidean izena ematea eskatzen da, koordinazioa eta bilketa ondorengo ospakizuna optimizatzeko.

Ospakizun-jardunaldia

Taldeak 13:30ak baino lehen itzuliko dira museora. Bilketaren bukaera ospatzeko, boluntarioek hamaiketakoa izango dute Nave 9n, Itsasmuseumeko kafetegian, eta 2024an zehar museoa bisitatzeko sarrera bikoitzak oparituko zaizkie.

Egunari amaiera emateko, Barriomania rock eta blues taldearen kontzertua izango da, 13:30etan.

Bigarren bizitza bat plastikoei

Ekonomia zirkularraren printzipioen arabera, hondakinak sailkatu ondoren, bigarren bizitza bat emango zaie bildutako plastikoei hiri-altzari banku bat bihurtuz. Bankua Itsasoen Osasuna eremuan kokatuko da, itsas ingurunea

Eusko Legebiltzarraren % 82k Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Legea babestu du

08/02/2024

Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Legeak 2050erako neutraltasuna, erresilientzia eta trantsizio zuzena lortzea helburu duten araudi, politika eta plan guztiekin bat etortzea erraztuko du, Euskadik horiekiko konpromisoa eta atxikipena adierazi baitu.

Esparru juridiko egonkorra ezartzen du, Euskadin klima-neutraltasun hori beranduenez 2050erako lor dadin eta lurraldeak klima-aldaketarekiko duen erresilientzia handitu dezan. Nolanahi ere, asmo handiko legea da, klima-neutraltasunaren helburua 2045. urtera aurreratzeko behar diren ahaleginak egingo direla jasotzen baitu.

Euskadiko turismoaren arloko 59 enpresak eta 457 profesionalek jaso dituzte gaur LGTBI arloko prestakuntzaren ondorengo lehen ziurtagiriak

18/01/2024

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok parte hartu du “Hospitality meets diversity” izeneko prestakuntzaren lehen ziurtagirien banaketan. Basquetour-rek sustatutako ziurtagiri hauek nazioartean aintzatetsitako marka dute eta turismoaren sektoreko LGTBI prestakuntzarekin lotuta daude. Proiektu hau Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Turismoaren Kode Etikoaren esparruan garatu du, eta Hurtadok azpimarratu du “Euskadik turismo-eredu jasangarri eta errespetuzko bat sustatzeko duen lidergoaren adibiderik onena” dela.

Gaur banatu dira prestakuntza egin duten 59 enpresei lehen ziurtagiriak, guztira 457 profesionalek parte hartu dute. Ziurtagiriak jaso dituztenak turismoaren sektoreko hainbat esparrutako enpresak dira, besteak beste, museoak (Guggenheim museoa izan da Espainian kreditazioa jaso duen lehen museoa), hotelak, nekazaritza-turismoak, elkarteak, gida-enpresak, taxiak, upeltegiak, taberna eta jatetxeak, bidaia-agentziak, eskualde-kudeaketako erakundeak eta kongresuen antolatzaileak.

Ihobek ekitaldi jasangarrietarako Erronka Garbia metodologia aurkeztu du urteroko Turespaña konbentzioan

23/10/2023

Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, ekitaldi jasangarriak antolatzeko Erronka Garbia metodologia aurkeztu du gaur, Donostian urriaren 23tik 25era bitartean egingo den urteroko Turespaña konbentzioaren esparruan.

“Erronka Garbia” Erronka Garbia Ihobek garatutako prozedura bat da, eta ekitaldiak egiteak ingurumenean eragiten dituen inpaktu negatiboak minimizatzea ahalbidetzen du. Metodologia hori aplikatzearen eta gero Erronka Garbia-Ekitaldi Jasangarria ziurtagiriaren bidez aitortzearen helburua da ekitaldira bertaratzen diren pertsonak eta erakunde antolatzaileak ekitaldi jendetsuen garapenarekin lotutako eragin negatiboak arintzeko beharraz kontzientziatzea

Steel Tech ekitaldi jasangarri moduan bereiziko da Erronka Garbia zigiluarekin

20/10/2023

Steel Tech, Congress & Expo Erronka Garbia ekitaldi moduan ziurtatuko da, Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak emandako bereizgarria,  jasangarritasunaren aldeko konpromisoa aitortzen duena.

 

Ziurtagiri hau lortzeko BECen urriaren 25etik 27ra izango den ekitaldiak, industria siderurgikoaren erreferentziazko topagune gisa posizionatuta dagoenak, inpaktua murrizteko plana aplikatu du. Plan honek sei jarduketa-ardatz proposatzen ditu: mugikortasuna, energia, ura, erosketak, azpiegitura eta hondakinak.

 

Horren adibide dira, besteak beste: argiaren intentsitatea eta tenperatura ordutegi-faseetara doitzea; standetako erabilera energetikoa murriztea; hondakinak minimizatzea eta gaika biltzea; seinaletikan jasangarriak diren elementuak erabiltzea; eta gai hauei buruzko sentsibilizazio-kanpainak eta ingurunean eragina duten beste kanpaina batzuk garatzea, hala nola bertaratuek garraio publikoa erabiltzea

Hotel Gran Bilbaok ehunezko hondakinekin amantal berriak egiten ditu

01/08/2023

Gure bazkide den Hotel Gran Bilbaok ingurumena eta pertsonak zaintzeko konpromiso irmoa du; horiek horrela, konpromiso horretan aurrerapauso bat emateko asmoz, dagoeneko erabiltzen ez dituzten ohe-estalkiekin eta izarekin langileentzako amantal berriak egiten dituzte. Ekimen horren bidez ehun-hondakina berrerabiltzen da, eta saihestu egiten da 44.000 litro ur galtzea eta 110 kg CO2 baliokide igortzea.

Deleite Wear ekonomia zirkularreko startuparekin lankidetzan aritu den Euskadiko lehen hotela dugu. Birziklapenaren aurreko metodo baten bidez, upcycling edo suprabirziklatzea izenekoa, enpresa horrek ez du ehun berririk prozesatzen edo sortzen, aitzitik, dagoeneko existitzen den ehuna hartu eta narriatuta dauden eremuak higienizatu eta desagerrarazten ditu. Ondoren, bigarren bizitza bat ematen die, uniformeak eta lanerako arropa egiteko, ondo baino hobeto erabiltzeko modukoak direnak.

 

Dagoeneko narriatuta dagoen hondakinari dagokionez, Deleite Wear enpresak birziklatzeko proiektu pilotu bat martxan jarri du, baliabide berrien erabilera ahal bezain beste saihesteko, izan ere, ehungintzaren sektoreak sortutako kutsaduraren erdia baino gehiago dira. Startup honek, gainera, dimentsio sozial batetik ere lan egiten du, produktu guztiak Espainiako gizarteratze tailerretan egiten baitira.

Bilbao Dendak elkarteak elikagaiak xahutzea murrizteko proiektu politu bat jarri du martxan Elika Fundazioaren lankidetzan

06/07/2023

Bilboko merkataritzako eta ostalaritzako bederatzi enpresa, Bilbao Dendak-eko kideak denak, elikadura soberakinak kudeatzeko eta murrizteko proiektu pilotu batean parte hartzen ari dira. Honako entitate honekin lankidetzan ekin zaio proiektuari: elikadura-segurtasunerako Elika fundazioa, Eusko Jaurlaritzak sustatua, zeina Basque Green Deal Euskadiko Itun Berdea ekimenaren barruko Elikagaien Xahuketaren aurkako Estrategia – Euskadiko Itun Berdea delakoaren kide den. Bilbao Convention Bureau-ren beste bazkide batzuk ere, bertan hartzen dute parte, besteak beste: Oreka Circular Economy, zeinak prozesua bideratzen duen, edo Iruña Catering eta Yandiola jatetxea. Negozioetan soberakinak kudeatzea hobetzeko eta murrizteko eman dute izena.

Proiektuaren metodologiari dagokionez, sortzen diren hondakinen azterketa kualitatiboaren eta kuantitatiboaren lehenengo fasea egingo da, monitarizazioaren, ezaugarriak zehaztearen eta ordezkatutako azpisektoreen arrazoien azterketa, sektore hauetan: sukaldaritza, katerinak, gozogintza, okindegiak, fruta-dendak eta txarkuteriak.

Bigarren fasean, soberakinak dohaintzan emateko proiektuaren bideragarritasuna eta diseinua aztertuko dira, bai eta izan dezakeen eragina ere, gero balidatzeko, eta, horrela, hondakinak murrizteko eta soberakinak kudeatzeko plan pertsonalizatu bat sortuko da. Plana eredu izango da antzeko beste enpresa batzuetarako, Elikagaien Hondakinak eta Galerak Prebenitzeko Legea onetsi bitartean, zeina, aurreikuspenen arabera, 2023. urtean sartuko den indarrean, eta, horrela, Elikagaien Soberakinak Kudeatzeko Plan bat eduki behar dute elikagai-enpresa guztiek.

BEC-ek ingurumen boluntariotzako irteera antolatu du Barakaldon Castaños ibaiaren hondakinak garbitzeko

06/07/2023

Bilbao Exhibition Centre-ek jasangarritasunarekiko konpromisoari eutsi dio, jarduera, barrukoa zein kanpokoa, lerrokatzeaz arduratzen den batzorde espezifiko batekin. Bestalde, esparruko lantaldea arduradunak Net Zero Carbon Events ekimenarekin egin du bat beste 150 entitaterekin, UFI-Azoken Industriaren Elkarte Globalak babestuta. Ildo berekin, BECa “Bilbao Arima Berdea” proiektuan dago nahasita, MICE sektorerako jasangarritasun-plana. Helburu nagusia da elkarlanean aurrera egitea, entitateetan estrategiak, ekintza-planak eta jardunbide jasangarriak ezarriz.

Bilbao Exhibition Centrek aste honetan ingurumen-boluntariotzako irteera bat antolatu du ibilbide didaktikoarekin bertako langile guztientzako. Hala, BECeko lantaldeak Castaños ibaiaren hiri-zatian hondakinen garbiketan parte hartzeaz gain, ibaiaren ekosistema eta hura babesteko beharra ezagutzeko aukera ere izan du, baita Castaños-Galindo ibaiaren ingurua Berreskuratzeko Planak ezagutzeko aukera ere. Sentsibilizazioa funtsezkoa da iraunkortasuna kanpotik nahiz barrutik lantzeko, eta horrela ulertzen du Bilbao Exhibition Centrek.

Jardunaldia Hierros Barakaldo eta Montero lantegien arteko ibaiertzean egin da, eta guztira bi zaku bildu dira bertan. Parte-hartzaile guztiek inguruko natura-ondarearen kontserbazioan aktiboki parte hartzeko aukera bikaina izan dela adierazi dute. Ibilbidea Tellaetxe parkean amaitu da eta bertan BECeko langileek aipatutako Berreskuratze Planaren xehetasun gehiago ezagutu ahal izan dituzte. Epe luzerako ekimen honen helburua ibaiaren eta haren inguruaren edertasun naturala lehengoratzea eta babestea da. Ibilguaren birnaturalizazioaren eta basoberritzeen sustapenaren bidez, uraren kalitatea hobetzea, biodibertsitatea babestea eta tokiko flora- eta fauna-espezieentzat ingurune osasungarri bat sortzea lortu nahi da. Apustu honek indarra hartu du eta duela gutxi fabrika-udalak bi milioi euroko dirulaguntza lortu du Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Biodibertsitate Fundaziotik. Apustu honek indarra hartu du eta duela gutxi fabrika-udalak bi milioi euroko dirulaguntza lortu du Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Biodibertsitate Fundaziotik.

Gainera, konpromiso-ildo horri jarraiki, Grunver Sostenibilidad enpresak ekitaldi iraunkorrei buruzko prestakuntza- eta sentsibilizazio-hitzaldia eman zien Bilbao Exhibition Centreko langile guztiei joan den ekainean. Eusko Jaurlaritzaren Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren Erronka Garbia ziurtagiriaren kudeaketari laguntza teknikoa emateaz arduratzen da Grunver, eta 300 ekitaldi baino gehiagoren ziurtagiria kudeatu du; besteak beste, BECek antolatutako Expovacaciones eta Egurtek azokena. Bestalde, Steel Tech, Congress & Expo urrian izango da, eta ziurtagiri hori lortzeko izapideak egiten ari dira. Jarduera horretan, ekitaldiak ingurumenarekin lotzearen definizioari, inpaktuari eta ingurumenarekiko onurei buruzko ezagutzak partekatu ziren. Horrekin lotuta, Expovacaciones 2022ren arrakasta-kasua aipatu zuten, eragin positiboa duen azoka arduratsua izan baitzen.

Bilbao Exhibition Centre-k, Repsolekin elkarlanean handitu egin du ibilgailu elektrikoak birkargatzeko sarea

29/06/2023

Bilbao Exhibition Centrek, Repsolekin elkarlanean, handitu egin du ibilgailu elektrikoak birkargatzeko puntuen sarea bestea 24 plaza berri jarrita. Horiek guztiak aurrez esparruko aparkalekuko C sarreran funtzionamenduan zeuden 3 puntuei gehituko zaizkie. 4. pabilioiko iparraldeko eta hegoaldeko guneetako -1 mailan dauden birkarga-puntu berriek kargagailu mota ezberdinak dituzte ibilgailu elektrikoen beharrei erantzuna eman ahal izateko (edukiera eta eskakizun ezberdinekin).

Hala, honako hauek biltzen dituzte instalazio berriek: hormako 6 kargagailu bikoitz trifasiko, bakoitza bere mahukarekin, hartune bakoitzean 11 kW-eko potentzia ematen dutenak; hormako 4 kargagailu bikoitz monofasiko, bakoitza bere mahukarekin, 7,4 kW-eko potentzia ematen dutenak hartune bakoitzean; eta hormako 2 kargagailu bikoitz monofasiko, 7,4 kW-eko bi hartune eme konbentzional dituztenak, Mennekes konektorea ez duten ibilgailuetarako espezifikoki diseinatutakoak.

Bizkaia Arenak berrerabiltzeko edalontziak eskainiko ditu kontzertuetan

26/06/2023

Bizkaia Arenak berrerabiltzeko edalontziak eskainiko ditu hurrengo ikuskizunetan, Bizkaiko txokorik enblematikoen irudiekin. Ekintzaren xedea da kontsumo jasangarriago eta arduratsuago bat sortzea, Bilbao Exhibition Centre-ek 2030. urterako garapen jasangarrirako helburuekin duen konpromisoa abiapuntu gisa.

Ostiralean eta igandean egindako Sabinaren kontzertuan proba pilotu bat egin eta gero —Gaztelugatxeko eta Santa Katalinako itsasargiko irudiekin—, 10 edalontzi ezberdin banatzea aurreikusi du Bizkaia Arenak. Horrela, edariak edalontzi berrerabilgarri batean emango dira, 1 euroko fidantza ordainduta. Materiala hauskaitza dela kontuan hartuta, nahi beste aldiz erabili daitezke, eta ekitaldia amaitzean edalontzia itzuli ahal izango da, eta, horrela, fidantzagatik ordaindutakoa berreskuratu.

Grupo Iruña (BECeko ostalaritza guztiaren hornitzaile homologatua), Basorlegi enpresaren bitartez, arduratuko da ekimena koordinatzeaz. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izango du #visitbiscay kanpainarekin, zeinak Bizkaiko turismo-baliabideak sustatuko dituen 10 diseinuko bildumetan (datozen kontzertuetan joango gara ikusten).

Bilbao Exhibition Centre-ek jasangarritasunarekiko konpromisoari eutsi dio, jarduera, barrukoa zein kanpokoa, lerrokatzeaz arduratzen den batzorde espezifiko batekin. Bestalde, esparruko lantaldea arduradunak Net Zero Carbon Events ekimenarekin egin du bat beste 150 entitaterekin, UFI-Azoken Industriaren Elkarte Globalak babestuta. Ildo berekin, BECa “Bilbao Arima Berdea” proiektuan dago nahasita, MICE sektorerako jasangarritasun-plana. Helburu nagusia da elkarlanean aurrera egitea, entitateetan estrategiak, ekintza-planak eta jardunbide jasangarriak ezarriz.

Bilbao BBK Live eta BBK ingurumen-jasangarritasunaren alde elkartu dira eta bi ekimen berri jarri dituzte abian

23/06/2023

BBK eta Bilbao BBK Live elkartu dira jaialdiaren edizio honetan iraunkortasun edo jasangarritasunaz kontzientziarazteko, bi ekimen berriren bidez: Kobetamendira mendi-irteera berria eta Bordalo II artista portugaldar ospetsuaren sorkuntza-lana. 

Bi erakundeek ingurumen-jasangarritasuna sustatze aldera ekintzak bultzatzeko konpromisoa dutelako sortu da ekimena. Alde batetik, BBK-k ingurumenaren babesa eta gizarte-eredu jasangarriagoa bultzatzeko lan egiten du, horretarako natura babesteko eta ingurumen-sentsibilizaziorako proiektuak garatuz. Bestalde, Bilbao BBK Live erreferentea da jasangarritasunaren arloan, Erronka Garbia zigiluaren bidez aitortua, eta duela gutxi, jaialdiaren atzean dagoen enpresa sustatzailea BCorp komunitatean sartu da. Bertan, gizarte- eta ingurumen-jardunari, gardentasunari eta enpresa-erantzukizunari dagokienez estandar altuak betetzen dituzten eta ekonomia inklusibo, ekitatibo eta birsortzailerako mugimendu global baten buru diren enpresak aitortzen dira, mugimendu hori pertsona guztiei eta planetari mesede egiteko ekonomia globala eraldatzen ari delarik. Jaialdiak konpromiso sendoa du 2030 Agendarekin eta ingurumen-eragina murrizteko konponbideak bilatzearekin.

BEC-eko eguzki plantaren handitzea martxan dago eta kontsumoaren %18 hornitzen du

19/06/2023

Bilbao Exhibition Centre-ko eguzki-instalazio fotovoltaikoaren handitzea amaituta eta martxan dago dagoeneko. Estalkira igotzeko eta instalazio lanen ondoren, sistemak egokitu dira barne-sarera konektatzeko. Eguzki-instalazio berria autokontsumorako erabiliko da oso-osorik, BECen energia-beharrak hornitzeko. Egitura berri hau Bizkaiko estalki handieneko instalazio fotovoltaikoa da, eta 2004an instalatu zenari gehitzen zaio, energia sare orokorrera isurtzen jarraituko baitu.

Guztira 1.800 eguzki-plaka instalatu dira energia elektrikoa sortzeko 990 kW-ko potentzia nominalarekin. Sorgailu fotovoltaikoak, elektrizitate garbia eta berriztagarria ematen duten gailuak 6. pabiloiaren estalkian 10 graduko inklinazioa duten egituretan jarri dira. Apirilaren amaieraz geroztik, instalazioak 217.523 kWh funtzionatu du ia bi hilabete hauetan, autokontsumo-erregimenean, sareari soberakinak saldu gabe. Ekoizpen honek BECek denboraldi berean kontsumitutako energiaren %18a suposatzen du.

Guggenheim Bilbao Museoa Gallery Climate Coalition – GCC erakundeko kide

Gaurtik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoa GCCko “Kide Aktiboa” da, hau da, museoen sektorean ingurumen-inpaktua murrizteko lanean diharduten erakunde artistikoen nazioarteko komunitatekoa. GCCren helburu nagusia 2030erako CO2 isuriak % 50 murriztea eta zero zaborra sustatzea da. Kide izaera lortuta, Guggenheim Bilbao Museoa espainiar estatuko lehenengo museoa da nazioartean ingurumen-arloan aurreratuen dauden museoak —esaterako MoMA eta TATE— biltzen dituen komunitate horretan parte hartzen duena.

GCCk “Kide Aktibo” izendatuz saritzen ditu ingurumen-jasangarritasunarekin lotutako baldintza jakin batzuk betetzen dituzten erakundeak, eta Guggenheim Bilbao Museoak hiru baldintzak betetzen ditu: 2021eko eta 2022ko karbono-aztarna neurtu du; 2021ean Gu-Zero lantaldea sortu du, erakundeko arlo desberdinetako pertsonek osatua langileak, hornitzaileak eta gizarte-eragileak informatu, sentsibilizatu eta inplikatzeko; eta 2021ean ingurumen-jasangarritasuneko Esparru Estrategiko bat argitaratu du, Nazio Batuen Agenda 2030aren Garapen Jasangarrirako Helburuekin lerrokatua. Hala, Guggenheim Bilbao Museoak aurrera egiten jarraitzen du ingurumen-jasangarritasunarekin duen konpromisoan. 2023an jasangarritasuna da bere jardueraren zeharkako ardatza, 2030ean neutraltasun

BilbaoDendak-ek abian jarri du jasangarritasunean eta gizarte-inklusioan oinarritutako etxez etxe banatzeko zerbitzua

2023/05/03

BilbaoDendak elkarteak etxez etxe banatzeko zerbitzu bat jaulki du Bilboko tokiko saltokietarako, jasangarritasunean eta gizarte-inklusioan oinarrituta (GJH 7, 10 eta 13). Horretarako, tokiko bi start-upekin egin du lan: Adresles bidalketa-plataforma eta The Good Riders enplegurako zentro berezia.

Sistemaren bitartez, telefonoarekin egin ahal izango dira erosketak atxikitako saltokietan, eta, gainera, erosketa jaso nahi den egun eta ordu zehatza jaso ahal izango dira. The Good Riders taldeak bizikletaz edo motozikleta elektrikoz egiten ditu banaketa-lanak. Enpresa, hain zuzen ere, desgaitasuna duten pertsonei lana ematen dien laneratzeko logistikako tokiko enpresa bat da.

BEC, Oreka Circular Economy eta Iruña Catering elkarrekin arituko dira lanean nazioarteko I4C konferentziaren elikagai-soberakinak murrizteko eta kudeatzeko.

2023/04/24

Tokiko Oreka Circular Economy start-upak, elikadurako hondakinak murrizten eta aurre egiten diharduenak, Iruña Catering eta Bilbao Exhibition Centre-ekin egingo du lan maiatzean, World Bank Group-en Innovate4Climate (I4C) nazioarteko konferentzian. Maiatzaren 23tik 25era antolatuko da BEC-en.

Egunero-egunero, tokiko bi enpresetako arduradunak bilduko dira konferentziaren soberakinak zenbatzeko, emateko eta dohaintzan emateko. Mundu osotik datozen 1.000 ordezkari baino gehiago bilduko dira konferentzian. Ohi bezala, elikagaiei lotutako tenperatura- eta segurtasun-baldintzak bermatuko dira une oro, Bilboko Conde Aresti egoitzan eman arte. Oreka Circular Economyren teknologiaren bitartez egindako ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren eragina zehazteak eta neurtzeak aukera ematen du prozesua etengabe hobetzeko.

Lankidetza bat dator 2., 10. eta 13. GJHeekin). Iruña Catering enpresak, bere aldetik, Peñascal Kooperatibako langileei eman die lana I4C konferentzian. Bilboko irabazi asmorik gabeko entitate bat da, eta gutxien duten kolektiboen gizarte- eta lan-integrazioarekiko eta prestakuntzarekiko konpromisoa erakutsi du.

Bilbao BBK Live mundu osoan erreferente den ‘B Corp Jaialdia’ bihurtu da

2023/03/09

Bilbao BBK Live musika-jaialdia mundu osoan erreferente da, eta, orain, B Corp komunitatearekin bat egin du, Cala Mijas eta Azkena Rock Festival jaialdiekin batera; izan ere, Last Tour sustatzaile eta aktibatzaile sozialak antolatzen ditu hiru jaialdiak. Erakunde batek –gure kasuan, Bilbao BBK Live jaialdiak– gizarterako, erakundearekin lotutako pertsonentzako eta ingurumenerako inpaktu sozial positiboa lortzeko egiten dituen ahaleginak ebaluatzen eta egiaztatzen ditu B Corp mugimendu globalak, eta gizartea aldatzeko gure helburua etengabe berrikustera bultzatzen gaitu.

Bi urteko azterketa eta ebaluazio prozesu zorrotz baten ondoren lortu da errekonozimendua, eta ebaluatzen diren enpresen % 4k baino ez du gainditzen prozesu hori. B Corp komunitatean sartzeko erabakigarriak izan dira, besteak beste, Bilbao BBK Live jaialdiaren ingurumen-inpaktua murrizteko egindako jarduerak, hondakin gutxiago sortzeko eta hondakinak bereizi eta birziklatzeko sistema zorrotz baten bitartez; energia-efizientziako neurriak, jaialdiaren eremuan edateko ura doan izatea eta komunak kimikorik gabeko sare batera konektatuta egotea. Baloratu dira, halaber, mugikortasun jasangarria sustatzea, sexu-erasoen aurkako eta genero-berdintasunaren aldeko prebentzioko eta sentsibilizazioko programak, baita doako kontzertuen programazioa ere. Bilbori egiten zaion ekarpena eta hirian duen inpaktu ekonomiko garrantzitsua ere funtsezkoak izan dira B Corp komunitateko kide bihurtzeko, eta honako alderdi hauek ere nabarmendu dituzte: tokiko lantaldeak kontratatzea, baso-eremuak basoberritzeko eta egoera ahulean dauden kolektiboei laguntzeko dohaintzak Bizkaiko Elikagaien Bankua, Zierbena Sarea, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Ukraina Euskadi eta Zaporeak elkarteen bitartez; eta pandemia garaian zuzeneko musikaren arloko profesionalei laguntzeko egindako ekimenak.

BECek eguzki-planta handituko du, eta bere burua hornitzera iritsiko da, % 10 eta % 12 bitartean.

2022/10/28

Bilbao Exhibition Centre-ek iragarri du eguzki-planta fotovoltaikoa handitzeko prozesuari ekin diola, eta Euskadiko parke eoliko nagusietako bat da dagoeneko. 550 kW-ko 1.850 eguzki-plaka instalatzen ari dira, eta, horrela, megavatio baten potentzia izateko gaitasuna lortuko dute. Hobekuntza horri esker, 2023ko martxoan esparrua % 10-12an egongo da auto-hornikuntza energetikoari dagokionez, eta horrek aurrerapen handia ekarriko du 7. GJHan (energia eskuragarria eta ez kutsakorragia). Irakurri gehiago.

BECek jasangarritasun-ekitaldiak egiaztatzeari ekingo dio Erronka Garbia zigiluaren bitartez 

2022/10/06

Garapen jasangarrirako helburuekiko konpromisoari leial, Bilbao Exhibition Centre-ek ekitaldiak ziurtatzeari ekin dio Erronka Garbia zigiluaren bitartez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak (Ihobe) ematen duena. Urtero antolatzen diren Expovacaciones eta Egurtek erakusketak izan dira ziurtagiria lortzen lehenak, eta ziurtapen-prozesu zorrotz bat gainditu behar izan dute sei ardatz nagusitan: mugikortasuna, energia, ura, erosketak, azpiegiturak eta hondakinak (GJH 6, 7, 12 eta 14).

Vincci Consulado de Bilbao hotelak Ecostars ziurtapena lortu du ingurumenarekiko erakutsi duen konpromisoagatik

2022/09/28

Vincci hotelen kateak iragarri du 38 hoteletatik 11k, hiribilduko Consulado de Bilbao delakoak barne, lortu dutela Ecostars ziurtagiria jasangarritasunarekiko erakutsi duten konpromisoagatik (GJH 7, 9 eta 13). Mundu osoan ezaguna den ziurtagiria hotelei dago zuzenduta, eta, horren bitartez, hotelak baloratu egiten dira markatzaile ugariren arabera, besteak beste, energia-eraginkortasuna, ur-kontsumoa, CO2 igorpenak, hondakinen kudeaketa, energia berriztagarrien erabilera, elikadura jasangarria eta etika soziala. Irakurri gehiago.

Ozeanoen osasuna, Itsasmuseumean itsas jasangarritasunari eskaintzen zaion espazio berri bat

2022/06/06

Erakusketa iraunkorraren etengabeko hobekuntza-prozesuaren baitan, Itsasmuseumak AZTIrekin batera “Ozeanoen osasuna” proiektua aurkeztu du, itsasoko jasangarritasuna eta ingurumena ezagutzera emateko espazio iraunkor bat.  Horren bitartez, museoak 14. GJHa lortzen lagundu nahi du (ozeanoak, itsasoak eta itsas baliabideak modu jasangarrian zaintzea eta erabiltzea), eta, horrela, gizakien arduragabekeriagatik ekosistema horiek gero eta gehiago hondatzen ari garela ikusarazi.

KSpain Travel and Leisurek argitara eman du iraunkortasun-politika berria

2022/05/04

KSpain Travel and Leisure agentzia hartzaileak iraunkortasunarekiko konpromisoa berretsi zuen, bere iraunkortasun-politika eguneratu ondoren, bi dokumenturen bidez: konpromisoa eta Ibilbide-orria.

Politika horretan misioa eta ikuspegia zehazten ditu, betiere ingurumenarekiko konpromiso sendoa erakutsiz. Aldi berean, agentzia GIH batzuekin lerrokatzen da eta horiekin bat etorriz burutuko dituen ekintzak markatzen ditu.

KSpain-en iraunkortasun-politikari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, ez izan zalantzarik eta kontsultatu konpromisoa eta Ibilbide-orria esteka honetan:

https://www.kspaintravelandleisure.com/sobre-nosotras/ 

WindEuropek 2022ko edizioa itxi du BECen

2022/04/08

Windeurope 2022ren edizioa BECen egin da apirilaren 5, 6 eta 7an, eta arrakasta handia izan du.

Ekitaldian, 78 herrialdetako sektore eolikoko 9.200 profesional baino gehiago izan dira. Are gehiago, antolatzaileen esanetan, parte-hartzaileen erdia baino gehiago Estatutik kanpokoak izan dira, eta horrek agerian uzten du hitzordu horrek Europan duen garrantzia.

Hiru egunetan zehar, 300 hitzaldi baino gehiago egin dira eta bisitariek 330 erakustokiak bisitatu ahal izan dituzte. Guztira, 19 milioiko inpaktua utzi du Barne Produktu Gordinean.

https://www.europapress.es/euskadi/noticia-windeurope-cierra-edicion-2022-bec-9200-profesionales-78-paises-impacto-19-millones-pib-20220408143807.html

Milleniumek Radisson Collection hotela ireki du Bilboko Kale Nagusian

2022/03/22

Millenium kateak hotela inauguratu du Bilboko Kale Nagusian, Radisson Collection hotel berria, alegia.

Bost izarreko hotelak 137 logela ditu, bai eta Eneko Atxa sukaldari ospetsuak zuzendutako jatetxea, gimnasioa eta spa osoa ere.

Aldi berean, hotelak LEED Platinum kalifikazioa lortu du, egin-eginean ere kalitate eta iraunkortasun estandarrak ebaluatzen dituen ziurtagiria.

https://www.hosteltur.com/150667_millenium-abre-el-radisson-gran-via-bilbao-su-segundo-hotel-en-la-ciudad.html

 

ETXEKOA EZ DEN SEKTOREKO hondakin-bilketa hobetzeko ekimena

2022/01/17

Hondakinak birziklatzeko eta biltzeko ekimenen barruan, Bilboko Udalak hondakinak biltzeko estrategia hobetu nahi du, eta, horretarako, bilketarako ekimen berri bat jarriko du abian.

Aldi berean, helburutzat hartzen da hondakinen zati organikoaren birziklapena bultzatzea eta kontzientziatzea, ondoren konpostatzeko.

Ekoizle handiengan arreta jarriz, hala nola hoteletan edo jatetxeetan, eta Convention Bureauren lankidetzaz, parte-hartzaileei kontsulta egin ondoren, hondakin organikoak gaika biltzeko sistema bat abiarazteko asmoa dago, baita errefusaren eta ontzien frakzioa batzekoa ere.

Horretarako, teknologia berritzailea duten edukiontzi berriak ezartzeko ahalegina egin da (txartela bidezko irekidura-kontrola edo bolumen-kontrola) hoteletan, eta zama pisatzeko ahalmena duten kamioi berriak erosi dira.

Horren guztiaren bidez, birziklatutako hondakinen ehunekoa handitzea lortzeaz gain, etengabeko komunikazioa bideratuko da hotelekin, astero izandako datuak emango baitzaizkie.

Contenedor cOMPOST

Melia, Europako hotel-talderik iraunkorrena, S&P Globalen arabera

2021/12/04

Melia Hotels Internationalek bigarren postua lortu du Dow Jones Sustainability Index-en (DJSI). Indize horrek hainbat sektoretako 10.000 konpainia baino gehiagoren iraunkortasun-jarduna ebaluatzen du. Horretako, gizarte-, ekonomia- eta gobernantza-eremuak ere hartzen dira kontuan. Horrela, hotel-kateak iraunkortasunean duen lidergoa berretsi du sektorearen barruan. Azkenean erdietsitako postua bigarrena izan bada ere, Klima Aldaketaren Estrategian beste ezein enpresak baino puntuazio handiagoa lortu du.

Aitorpen hori erabilera bakarreko plastikoak ezabatzeko diseinatutako ibilbide-orriari esker lortu da, baita elikagaien alferrik galtzearen murrizketari esker edo energia aurrezteko egiten duten lanari esker ere.

https://www.elconfidencial.com/empresas/2021-12-04/melia-hotels-international-sostenibilidad-bra_3334500/

Euskalduna Bilbao Jauregia Estatuko lehen kongresu jauregia eta musika auditoriuma izan da antolaketa osasungarriaren kudeaketa ziurtagiria berresteko orduan

2021/11/22

Euskalduna Jauregiak 2019an lortutako Enpresa Osasungarriaren ziurtagiria berrestea lortu du. Azken urteetan ezarritako Enpresa Osasungarriaren Kudeaketa Sistemari esker, langileen osasuna, segurtasuna, ongizatea eta lan-giroaren iraunkortasuna sustatzea eta babestea lortzen du, eta ziurtagiria berresten duen lehen Kongresu Jauregia da.

Ziurtagiri horren helburua ongizatea, babesa, langileen erosotasuna eta laneko egonkortasuna sustatzea da, pertsonen kudeaketa-lanen aurrera egiteko eta hobetzeko asmoz.

https://www.euskalduna.eus/eu/noticia/euskalduna-bilbao-primer-palacio-de-congresos-y-auditorio-de-musica-del-estado-en-ratificar-el-certificado-de-gestion-de-organizacion-saludable

Ezagutzaren transferentzia, networkinga eta lidergo jasangarria, protagonista nagusiak BECen izandako Steel Tech-en

2021/10/21

Azken bi egunetan (urriaren 19tik 21era), Bilbao Exhibition Centrek Steel Tech Congress & Exporen lehen edizioa hartu du, Siderex Siderurgiako Kluster Elkartearekin elkarlanean antolatutako ekitaldia.

Topaketa horretan, ezagutzaren, networkingaren eta lidergo iraunkorraren transferentzia lortu zuen bertaratutakoen artean; izan ere, helburua da altzairuaren sektorerako Europako hegoaldeko erreferentziazko elkargune bihurtzea.

Horregatik, aurten guztira 576 parte-hartzaile izan dituen lehiaketak kopuru hori gainditzea espero du 2023ko urriaren 24tik 26ra BECen egingo den bigarren edizioan.

https://bilbaoexhibitioncentre.com/eu/ezagutzaren-transferentzia-networking-a-eta-lidergo-jasangarria-steel-tech-en-protagonista-nagusiak/

Azkuna Zentroa Europar Batasuneko New European Bahuhaus sarirako hautagaia da

2021/06/17

Europako Batzordeak Azkuna Zentroa hautatu du New European Bauhaus Prize saria irabazteko hautagaietako bat izan dadin. Sariaren helburua da gure lurraldeetan, gure komunitateetan eta gure praktiketan dauden leku eder, iraunkor eta inklusiboak erakusten dituzten adibide eta kontzeptuei ikusgarritasuna ematea eta etorkizuneko eremua prestatzea.

Azkuna Zentroak zortzigarren kategoriako (Kulturaren, Arteen eta Komunitateen Mobilizazioa, arteek komunitateen eraikuntza jasangarrian duten eraginaren adibide gisa) sari ospetsu hau lortzeko aukera izango du “Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Biurtekoa” proiektuari esker.

https://www.azkunazentroa.eus/eu/prentsa/azkuna-zentroa-europako-batasunaren-new-bauhaus-prize-saria-irabazteko-aukeran/

San Mames, ostalaritzaren #PorElClima ekimenarekin bat egin duen lehen estadioa

2021/06/05

San Mames da #PorElClima komunitatean parte hartzen duen lehen estadioa. Ekimen horren helburua da pertsona, enpresa, erakunde edo administrazio publikoak kontsekuenteak izatea eta Parisko Akordioan Klima Aldaketa arintzeko zehaztutako ekintzak aurrera eramatea.

Estadioaren erdiko eraztunak (San Mames BAT) uraren kontsumoa murrizteko, kontsumo arduratsuagoa egiteko edo hondakinen kudeaketa hobetzeko konpromisoa hartu du, modu horretan inpaktu negatiboa nabarmen murriztuz.

https://www.athletic-club.eus/eu/albisteak/2021/06/05/san-mames-porelclima-ostalaritza-ekimenarekin-bat-egin-duen-lehen-estadioa

Azkuna Zentroak irisgarritasun unibertsaleko ziurtagiria erdietsi du

2021/03/12

Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbaok, Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, UNE 170001 Arauak emandako irisgarritasun unibertsalaren ziurtagiria lortu du.

Ziurtagiri hori eskuratuta, era guztietako publikoentzako irisgarritasun unibertsalaren kudeaketa-sistema berresten da, eta, beraz, Azkuna Zentroak instalazioen barruan eroso sentitzeko eta esperientzia oso eta egoki batez gozatzeko egin duen ahaleginaren emaitzak ikusten dira.

Edozein aldaketa edo erreforma egiteko, arau honen irizpideak hartu dira kontuan, eta, aldi berean, audio-gidak erabiltzea bultzatu da, zentzumen desberdinak erabiltzen dituzten erakusketa edo bisita gidatu batzuk entzuteko, hala nola ukimena, ikusmena edo entzumena.

https://www.aenor.com/conocenos/sala-de-informacion-aenor/noticias/azkuna-zentroa-de-bilbao-certificado-en-accesibilidad-universal
Contenedor cOMPOST

Ercilla Hotela berritzeko lanak

2021/03/07

Azken hilabeteetan birmoldaketa handia egin da Bilboko erdiguneko hotel batean, Ercilla Hotelean, alegia.

Aldaketa gauzatzeko garaian, iraunkortasuna hartu da kontuan, gaur egun guztion ahotan dagoen gaia baita: hotel osoan zehar banatutako altzari ugari zaharberritzea erabaki da eta horrela objektuei bigarren bizitza ematea lortzen da.

https://www.elmundo.es/viajes/hoteles/2021/03/07/603ccda6fc6c83131b8b456e.html

Gran Bilbao Hotelean iraunkortasunari eta birziklapenari ireki dizkiogu ateak

2021/02/13

Gran Bilbao Hotelak iraunkortasunaren aldeko apustu sendoa egin du, eta auditoria baten ondoren, hotelaren aztarna ekologikoa ahalik eta gehien murrizteko zer arlotan jarduteko asmoa duten detektatzea lortu dute. Hartu dituzten neurrien artean, honako hauek nabarmentzen dira: birziklatutako prozesuetatik datozen materialek erabateko lehentasuna izatea, gosarian erabilera bakarreko plastiko gehienak kentzea edo plastikozko ur botilak desagertzea.

https://www.hotelgranbilbao.com/es/2020/02/13/en-el-hotel-gran-bilbao-abrimos-las-puertas-a-la-sostenibilidad-y-el-reciclaje/
Contenedor cOMPOST

Leed Ziurtagiria San Mames Barria estadiorako

2021/06/08

San Mames estadioa LEED ziurtagiria lortzen duen Europako lehen zelaia da. US Green Building Councilek (USGBC) emandako ziurtagiri horrek eraikinen iraunkortasun-maila neurtzen du.

Horretarako, hainbat adierazle hartzen dira kontuan, hala nola uraren eta energiaren kontsumoa, energia-iturri berriztagarrien instalazioa edo eraikuntzarako erabilitako materialen ingurumen-inpaktua.

Sariaren lorpenaren zati bat San Mamesek energia aurrezteko lortzen duen gaitasunean datza. Antzeko tamaina eta jarduera duten beste eraikin batzuekin alderatuta, isurketa kutsatzaileak nabarmen murriztea lortzen du, eta ingurumena errespetatzen duten materialak ditu.

https://re-magazine.saunierduval.es/2017-08-10/la-uefa-mas-sostenible# 

Euskalduna Jauregiak iraunkortasunaren LEED-EBOM ziurtagiria lortu du

2013/10/09

Bilboko biltzar-jauregi ospetsuak, Euskalduna Jauregia Bilbaok, LEED-EBOM ziurtagiria lortu du. Ziurtagiri horrek eraikuntza iraunkorraren eta baliabideen kudeaketaren arloan Jauregiak eskaintzen dituen aukerak onartzen ditu, betiere ingurumena errespetatuz. LEED-EBOM iraunkortasunaren arloan dauden eraikin ziurtagiri garrantzitsuenetako bat da.

Hori lortzen duen lehen kongresu-zentroa da, eta hainbat adierazle baloratzen dira, hala nola energia aurreztea, uraren kontsumoaren eraginkortasuna, CO2 isuriak murriztea, barneko ingurumen-kalitatea eta erosotasuna hobetzea, baliabideen eta hondakinen kudeaketa eraginkorra eta sentsibilizazio-politikak.

https://www.construction21.org/espana/articles/h/el-palacio-euskalduna-obtiene-el-certificado-leed-ebom-de-sostenibilidad-es-el-primer-centro-de-congresos-de-europa-que-la-consigue.html
Palacio euskalduna
Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!