Helmuga iraunkorra
Bilbok erabateko iraultza jasan du azken hamarkadetan: guztiz industrializatutako hiria izatetik gaur egunera, eta nabariak dira hiribilduaren eraldaketa eta iraunkortasunaren alde egin duen apustua. Hiri erakargarri eta eroso bezala finkatu da hiribilduan bizi den jendearentzat eta urtez urte kaleak eta biztanleak egun batzuetan zehar ezagutzen gozatzeko Bilbo helmugatzat hartzen dutenentzat.
Bilbao Convention Bureauk (BiCB) ekintza jasangarriak sustatzeko eta gauzatzeko egiten du lan, ahalik eta hiribilduko eragile gehien sartuz. Egiten dituzten ekintzak eta ahaleginak horren adierazgarri dira.
Jarraian, bai hiriko hornitzaileek, bai Bilbao Convention Bureauk eskuratutako lorpen esanguratsuetako batzuk erakutsiko dizkizuegu.
Informazio gehiago lortzeko, ikusi Jardunbide Egokiak erlaitza.
JARDUNBIDE EGOKIAK HORNITZAILEAK
JARDUNBIDE EGOKIAK BILBAO CONVENTION BUREAU
JASANGARRITASUN POLITIKA ETA ESTRATEGIA

Bilbao Convention Bureauko Jasangarritasun-Politikaren helburuak dira MICE sektoreko iraunkortasuna indartzeko zenbait ekintza egitea eta Bilbo bilera korporatibo eta asoziatibo bezala sustatzea. Horretarako, une oro hartzen ditugu kontuan #BilbaoArimaBerdea mugimenduak ezarritako balioak (INKLUSIOA ETA ERRESPETUA, LANKIDETZA ETA KOOPERAZIOA, AURRERAPENA ETA BERRIKUNTZA eta BIZITZA-KALITATEA) eta Bilborentzako GJH nabarmenekin lotzen ditugu, helburuak lortzeko.
Sektoreko eragileekin hurbileko kontaktua mantenduz, sor daitezkeen behar guztiei erantzuteko gai izateko lan egiten dugu, baita hartutako konpromisoak lortzeko ere, gauzatu nahi dugun etengabeko hobekuntzaren prozesua behin ere ahaztu gabe.
Tokiko produktuekiko eta berrerabiltzeko material iraunkorrak erabiltzeko sustapenarekiko daukagun konfiantzak garrantzi handia hartzen du.
Deskargatu Jasangarritasun-Politika

Azken urteetako lan-gaitasun handia eta Bilbo birmoldatzeko eta etengabe hazteko erakutsitako konpromisoa eredu hartuta, Bilbao Convention Bureauko Jasangarritasun-Estrategiaren barruan jasotzen dira iraunkortasun esparruan Bilbo punta-puntako hiri bihurtzeko proposatutako ekintzak eta ekimenak.
GDS-Indexen bidea hastean hartutako konpromisoa nabarmentzen da. Izan ere, GDS-Index hiri iraunkorrenak biltzen dituen munduko sailkapena da, eta, horren ondorioz, ekitaldiak eta negozio-bilerak ekartzeko hiri erakargarrienak dira horiek. Horretarako, beharrezkoa da azpisektore guztietako ordezkariekin batera lan egitea eta guztien onerako bakoitzak ematen dituen ikuspuntu eta ideiak kontuan hartzea, bai eta herritarren parte-hartzea sustatzea ere, hobetzeko aukeren inguruko iritziak jasotzeko.
Azkenik, berrikuspen-lan sakona egin eta adierazleak aztertu behar dira, bai dashboardaren neurketa- eta kontrol-sistemakoak (saihestutako CO2 emisioak, lagundutako pertsonak, saihestutako hondakinen kilogramoak), zein txostenak egiteko eta estrategia mugarriak kontrolatzeko beharrezkoak direnak.
Deskargatu Jasangarritasun-Estrategia

Dokumentu honek Bilbao Convention Bureau eta bere kideek 2022eko bigarren seihilekoan eta 2023ko lehenengo seihilekoan iraunkortasunaren arloan izan duten bilakaera jasotzen du, betiere 2021ean argitaratutako Iraunkortasun Estrategia eta 2021-2027 Ekintza Plana oinarritzat hartuta.
Lehen seihilekoan, hiriko MICE sektorea suspertu egin zen, osasun-egoeraren hobekuntzaren ondorioz. Hurrengo hilabeteetan, sektorearen partaidetzamailen igoera handia eman da.
Horrela, sektoreko eragile bakoitzak jasangarritasunaren arloan lortutako hobekuntzak eta ezagutzak praktikan jartzeko aukera aurkezten da.
Deskargatu Jasangarritasun-Txostena

Dibertsitatea, ekitatea eta inklusioa hertsiki lotuta dauden hiru balio dira, eta Bilbao Convention Bureaun modu aktiboan defendatzen ditugu.
Dibertsitate, arraza, etnia, genero, sinesmen, sexu-orientazio eta neurodibertsitatearen ikuspegitik, erakunde gisa indartzen laguntzen digu, talentua irabazten dugulako eta erabakiak hartzeko kalitatea hobetu, bai eta langileen motibazioa eta zoriontasuna handitu ere.
Dibertsitatea, ekitatea eta inklusioa zaintzen dituzten enpresek erronkei aurre egiteko gaitasun handiagoa dute. Era horretan, DEI estrategia buruan, hobeto babestuko ditugu plantillaren premiak.
Deskargatu Dibertsitate, Ekitate
eta Inklusiaoaren Estrategia
2021-2023 URTEKO TXOSTENAK
ADIERAZLEAK

Saihestutako hondakinen Kg-ak

Lagundutako perstonak
60 pertsona

Saihestutako CO2 isuriak
2,45 [teCO2]
BALIABIDE IRAUNKORRAK

HEZIKETA-IKASTAROAK
Elikadura iraunkorra

BIGARREN AUKERA BAT EMATEN DUGU
Materialak berrerabiltzea
Duela gutxira artea, negozio-ekitaldi bat egin ostean, hondakin tonak geratzen ziren, eta horrek eragin negatibo handia zeukan. Horren ondorioz, biltzarrak ingurumenerako kaltegarriak izatea eta gizartean eragin positiborik ez edukitzea eragiten zen. Horregatik, biltzarrak antolatzeko modua eta bertan erabiltzen diren material-motak zorrozki aldatzeko momentua da.

ERRAZA ETA SOILA
Mugikortasuna
Bilboko mugikortasuna erraza eta soila da. 15 minutuko hiriaren kontzeptua jarraikiz, ekitaldi batera bertaratutakoek toki txiki samar batean dituzte merkataritza-gunea, hotelak, alde zaharra eta ekitaldiak egiteko egoitzak, mugikortasuna oinez edo bizikletaz bultzatzeko.

BILBOKO ERAZTUN BERDEA
Ibilbidea eta natura
Bilbo hiria mendiz eta gune berdez inguratuta dago. Botxoak inguruan eta barnean ditu berdeguneak, non kirol- eta aisialdi-jarduerak ingurune natural batean egin daitezkeen. Bilboko Ibilbide Luzea (GR-228) ere badago; horrek hirigunea inguratzen du, udal baso-parkeak hiriko parkeekin elkartuz, Bilboko auzo guztietatik sarbide daukatenak.

BERRIKUNTZA ETA TRADIZIOA
Gastronomia

DISEINUA, AISIALDIA, ZAHARBERRITZEA
Tokiko merkataritza
Bilbon, harro esan dezakegu betiko bertoko denda asko mantentzen jarraitzen dugula. Zazpikaleetan bilduta, baina hiribildu osotik zabalduta, mota askotako tokiko dendak daude.

TURISMO IRISGARRIA
Irisgarritasuna
Bai kultura- eta aisialdi-guneak, bai ostalaritza-establezimenduak guztientzako esperientzia osoa eta gogobetegarria eskaintzeko prest daude.

INDARGUNEAK
Ekitaldi iraunkorrenak
Bilbok gogor egin du lan ekitaldi iraunkorrak egiteko helmuga egoki bihurtzen dituen zenbait ezaugarri izan ahal izateko.
