Ekitaldi bat antolatu nahi al duzu?

Bilbao Convention Bureau Bilboko Udalaren organismo ofizial bat da, eta Bilbo MICE leku gisa sustatzeko ardura du. Ekitaldi profesionalen eta kongresuen antolatzaileei aholkularitza eta laguntza inpartziala eskaintzea da organismoaren helburu nagusia. Ehun bat enpresa ditu bazkide gisa, eta erakunde hauetako kide da:ICCA, City Destinations Alliance, MPI, GDS eta SCB.

Modu aktiboan parte hartzea gure urteko ekintza-planean, azoketan, aurkezpenetan eta tailerretan, non estatutako zein nazioarteko merkatu ugari bilduko diren.
Gure gida profesionalean lekua izatea, zeina estatuko eta nazioarteko ekitaldien antolatzaile profesionalei helarazten zaien.
Sektoreko beste enpresa batzuekin harremanak izatea eta sinergia sortzea.
Marka gisa duzun presentzia eta ospe ona hobetzea, Bilbao Convention Bureau-ren bazkide zarela ezagutzera emanez.

Nahi baduzu, bat egin gurekin

Zure enpresa Bilbon edo Bizkaian badago eta gure taldeko kide izan nahi baduzu, bete sareko inprimakia.


Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!