ELIKAGAIEN SOBERAKINEN DOHAINTZAN AITZINDARIAL NAZIOARTEKO DIMENTSIOA DUEN EKITALDIAN

Grupo Iruña eta Bilbao Exhibition Centreren arteko lankidetza estrategikoari esker, euskal instalazioetan maiatzean egin zen Munduko Bankuaren Innovate4Climate nazioarteko konferentzia ekitaldi aitzindaria bihurtu da, elikagaien soberakinak dohaintzan eman baititu Oreka Circular Economy plataformaren bitartez. Lan horrek agerian uzten du bi erakundeek hondakinak kudeatzeko eta beharrik handienak dituzten komunitateei laguntzeko jarduketa arduratsuak ezartzeko duten konpromisoa, eta GJHren Agenda 2030arekin lerrokatuta daudela.

Guztira, 220kg elikagai eman dizkiote Bilboko Conde de Aresti Egoitzari.  Horretarako, logistika-sistema efizientea ezarri zen ekitaldian sobratu ziren elikagaiak bildu, zenbatu, entregatu eta egunero emateko. Guztira 69 herrialdetako 1.500 parte-hartzaile izan ziren. Ekintza horrek izan duen ingurumen-inpaktua hau da: CO2aren 6.900 kilo-isurpen ekidin dira; milioi bat litro ur baino gehiago aurreztu: eta 4.000m2 baso baino gehiago salbatu dira, amaierako txostenak jasotzen duenaren arabera.  Inpaktu ekonomikoaren, sozialaren eta ingurumenekoaren trazabilitatea eta neurketa Oreka Circular Economy teknologiaren bitartez egin da.

Gehiago irakurri:

BEC ERREFERENTEA DA ENERGIA-SEKTOREKO EKITALDIETAN

Bilbao Exhibition Centre erreferente bihurtu da energia sektorearekin lotutako ekitaldietan, industria horretan erreferentziakoak diren hainbat topaketa hartu eta sustatu baititu. Adituak, ikerlariak eta iritziaren liderrak elkartu dira energia-sektorearen egungo eta etorkizuneko erronkak eztabaidatzeko eta efizientzia energetikoari, energia garbiei eta garapen jasangarriari dagokionez praktikarik onenak partekatzeko.

Horren erakusle da Hidrogenoaren Espainiako Elkarteak gidatuko duen “European Hydrogen Energy Conference EHEC 2024” konferentzia. Martxoaren 6tik 8ra bitarte egingo da, Tecnaliak, EVEk, Energia Klusterrak eta BECek osatutako tokiko batzordearen laguntzarekin.

Gehiago irakurri:

BILBOK “BILBO JASANGARRIA: 2030 AGENDA ETA GJH-AK” EKINTZA PLANA AURKEZTU DU, GIZA GARAPEN JASANGARRIAREKIN DUEN KONPROMISOAREN ERAKUSGARRI

 Bilboko Udalak jendaurrean aurkeztu du “Bilbo jasangarria: 2030 Agenda eta GJHak” dokumentua, hau da, Garapen Jasangarriko Helburuak (GJHak) hirian kokatzeko Ekintza Plana.

2021az geroztik, zeharkakotzat jotzen den lan horretan udal sail guztiek parte hartu dute, eta UN ETXEA-ren eta Coop & Co-ren lankidetza izan du. Helburua izan da “erakundeek, entitate pribatuek eta herritarrek bultzatutako eguneroko hainbat ekintza identifikatzea –balioei eta GJHei lotutakoak–, zeinak gero eta udalerri jasangarriago, justuago, solidarioago, inklusiboago, pluralago eta askotarikoago bat sortzen laguntzen baitute”. Hala azaldu du Juan Mari Aburto alkateak, ekitaldiko buruak.

Gehiago irakurri:

FINANCIAL TIMES EGUNKARIAK DIO BILBO ATZERRIKO INBERTSIOA ERAKARTZEKO TAMAINA HANDIKO HIRIRIK ONENEN TOP 10EAN SARTU DELA

Financial Times egunkari ospetsuak argitaratzen duen fDi Intelligence aldizkariak adierazi du Bilbo atzerriko inbertsio zuzena erakartzeko Europako tamaina handiko hamargarren hiririk onena dela.

fDi Intelligence aldizkariak argitaratutako European cities and regions of the future 2022- 2023 sailkapenaren edizio honetan, kuantitatiboki eta kualitatiboki baloratu dute Europako beste 370 hiriren artean.

Gehiago irakurri:

    Descargar información

    Descargar información

    Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

    ¡Gracias por descargar!