Eusko Legebiltzarraren % 82k Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Legea babestu du

Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Legeak 2050erako neutraltasuna, erresilientzia eta trantsizio zuzena lortzea helburu duten araudi, politika eta plan guztiekin bat etortzea erraztuko du, Euskadik horiekiko konpromisoa eta atxikipena adierazi baitu.

Esparru juridiko egonkorra ezartzen du, Euskadin klima-neutraltasun hori beranduenez 2050erako lor dadin eta lurraldeak klima-aldaketarekiko duen erresilientzia handitu dezan. Nolanahi ere, asmo handiko legea da, klima-neutraltasunaren helburua 2045. urtera aurreratzeko behar diren ahaleginak egingo direla jasotzen baitu.

Beste helburu zehatzago batzuk?

  • 2030erako emisioak % 45 murriztea, 2005ekoekin alderatuta.
  • Energiaren azken kontsumoan gutxienez % 12 aurreztea 2030erako eta % 37 2050erako, betiere 2021eko datuekin alderatuta.
  • 2030 urtean, azken energia-kontsumoaren % 32, gutxienez, energia berriztagarrietatik etortzea.

Errealitateak interpelatzen gaitu eta jardun-esparrua ezartzen dugu

Lege horren testuinguruaren arabera, klima-aldaketak sektore eta maila guztietan asmo handiagoko neurriak hartzea eskatzen eta premiatzen digu, etorkizun jasangarria eta bizigarria bermatu dadin.

Klima-aldaketa arintzearen aldeko apustua egiten dugu. Horrek esanahi du: emisioak murriztea, energia berriztagarria sortu eta kontsumitzea, eta energia-efizientziaren aldeko apustuan aurrera egitea.

Klima-aldaketara egokitu behar dugu, eta neurriak hartu lurraldearen erresilientzia areago dadin.

Legeak garapen jasangarri eta zuzenarekin konpromisoa hartu du, eraldaketa hori ez baita posible ekitate eta justizia sozialik gabe.

Lege hori aitzindaria da klima-aldaketarako egokitzapenean; gaur egun, egokitzapena eta arintzea maila berean jartzen dituen lege bakarrenetakoa da, eta Euskadi lurralde erresiliente bihurtzeko neurri espezifikoak jasotzen ditu

Gehiago Irakurri

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!