IHOBEK EKITALDI JASANGARRIETARAKO ERRONKA GARBIA METODOLOGIA AURKEZTU DU URTEROKO TURESPAÑA KONBENTZIOAN

Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, ekitaldi jasangarriak antolatzeko Erronka Garbia metodologia aurkeztu du gaur, Donostian urriaren 23tik 25era bitartean egingo den urteroko Turespaña konbentzioaren esparruan.

“Erronka Garbia” Erronka Garbia Ihobek garatutako prozedura bat da, eta ekitaldiak egiteak ingurumenean eragiten dituen inpaktu negatiboak minimizatzea ahalbidetzen du. Metodologia hori aplikatzearen eta gero Erronka Garbia-Ekitaldi Jasangarria ziurtagiriaren bidez aitortzearen helburua da ekitaldira bertaratzen diren pertsonak eta erakunde antolatzaileak ekitaldi jendetsuen garapenarekin lotutako eragin negatiboak arintzeko beharraz kontzientziatzea.

Ekitaldi bat Erronka Garbia markapean ziurtatzeko, ziurtagiria eskatzeko inprimakia bete behar da ekitaldia antolatu aurretik. Ekitaldia egin bitartean, Ingurumenaren Jasangarritasunerako Plana osatu behar da. Erakundeak planean zehaztutako jarduketak eta neurriak bete dituela egiaztatuko du Ihobek auditoria presentzial baten bidez. Ekitaldia egin ondoren, erakundeak ekitaldiaren ingurumen-inpaktua kalkulatu behar du Erronka Garbia kalkulagailuaren bidez, eta ekitaldiaren ingurumen-adierazpena entregatu behar du.

Metodologia hori abian jarri zenetik, ziurtatutako ekitaldien kopuruak etengabe egin du gora; 2016an 8 izan ziren, eta, 2022an, berriz, 66. Orain arte, 2023ko urtarrila-urria aldian 85 ekitaldi ziurtatu dira; horietatik % 60 Bizkaian egin dira.

Tipologiaren arabera, ziurtatutako ekitaldi gehienak kongresuak edo konferentziak dira (% 44), baina erakusketak (% 11), kirol-ekitaldiak (% 8), lanbide-azokak (% 7), kontzertuak eta musika-jaialdiak (% 6), herri-azokak (% 6) eta bestelako ekitaldiak (% 18) ere ziurtatzen dira.

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!