ABAO Bilbao Operaren“Opera eta +” programak Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko pazienteak laguntzen ditu

 ABAO Bilbao Opera gure bazkideak “Opera eta +” programa antolatzen du hospitaleak humanizatzeko asmoz. Jarduera hori Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean egiten da, EDP fundazioarekin, “la Caixa” fundazioarekin eta Zabalgarbirekin lankidetzan. Proiektuaren bederatzigarren edizioa da eta jarduera sozial inklusiboa du oinarri.

Denboraldi honetan, programa horrek erantzuna ematen die gizarte-programa horretara batu nahi diren Ospitaleko Zerbitzu eta Unitateen eskaerei: Nefrologia, Eguneko Ospitalea, Hesteetako Gaixotasun Inflamatorioaren Unitatea, Barne Medikuntza, Pneumologia, Onkologia, Onkologia Erradioterapikoa, Pediatria Zerbitzua eta Neonatologiako Unitatea.

Rigoletto operaren emanaldiekin batera, boluntariotza-plan bat abiarazi da erakunde laguntzaileetako langileentzat, beren erakundeak parte hartzen duen gizarte-lana ezagutu dezaten, bai eta musikaren eta osasunaren arteko lotura positiboa eta onuradunek programako jardueretan parte hartzeak dakartzan onurak ezagutu ditzaten ere.

Ospitale barruan eta ospitaletik kanpo 40 kultura- eta arte-jarduera baino gehiago egingo direla aurreikusten da eta 400 pertsona bertaratzea espero da. Une honetan, aurreikusitako helburuaren % 70 lortu da.

“Opera eta +” 2015ean sortu zen, operaren inguruko gizarte-, pedagogia- eta kultura-programa gisa, gizarteratzeko eta garapen pertsonalerako tresna gisa. Programa horren helburu nagusia da pazienteen, senideen eta osasun-langileen ongizate emozionala lortzen laguntzea, oro har, musikaren eta, bereziki, operaren bitartez.

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!