Euskalduna Bilbaok hartuko ditu 2026ko European Museum of the Year Awards (EMYA) sariak eta jardunaldiak

2026ko ekainaren 10etik 14ra, Euskalduna Bilbao izango da Europako museologia eszenaren erdigune. Biltzar eta Musika Jauregian ospatuko dira European Museum of the Year Awards (EMYA) sarien banaketa eta kongresua, European Museum Forum-ek antolatuta.

Bilbok Europako museo-eszenako ekitaldirik prestigiotsuena hartuko du datorren urtean. Hiru eguneko kongresua izango da museoen sektoreko profesionalentzat eta kultur eragileentzat. Ondoren, sari banaketaren gala egingo da, eta hainbat kultura-ekintza osagarri ere antolatuko dira hirian.

Gehiago irakurri

Bilbao Exhibition Centre nazioarteko zientzia-komunitatearentzako topagune nagusi bihurtuko da 2025ean

Hilabete gutxiren buruan, Bilbao Exhibition Centre nazioarteko zientzia-komunitatearentzako topagune garrantzitsu bihurtuko da, egutegiko kongresu garrantzitsuenetako hiru hartuko baititu: Kimika Errege Elkarte Espainiarraren (RSEQ) XL. Biltzar Bienala, Low Temperature Physics arloko 30th International Conference (LT30) eta EU PVSEC, ikerketa fotovoltaiko, teknologia eta aplikazioei buruzko nazioarteko konferentziarik handiena.

Gehiago irakurri

EPCR Challenge Cup eta Investec Champions Cup txapelketen finalak San Mamesen jokatuko dira 2026ko maiatzaren 22an eta 23an

2026ko maiatzaren 22an eta 23an jokatuko diren kluben arteko Europako errugbi txapelketa nagusien finalen egoitza, berriz ere, San Mames izango da: EPCR Challenge Cup 2026 eta Investec Champions Cup 2026. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak berriz ere elkarrekin egin dute lan nazioarteko kirol-ekitaldi batean. European Proffesional Club Rugby (EPCR) erakundeak ostiral honetan, maiatzaren 16an, EPCR Challenge Cup 2026 eta Investec Champions Cup 2026 finalen data ofizialak iragarri ditu.

Gehiago irakurri

    Gainera…
    No Results Found

    The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

    Descargar información

    Descargar información

    Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

    ¡Gracias por descargar!