BILBOK LAUGARREN POSTUA LORTU DU ATZERRIKO INBERTSIOA ERAKARTZEKO TAMAINA HANDIKO EUROPAKO HIRI ONENAREN KATEGORIAN, FINANCIAL TIMES EGUNKARIAREN ARABERA

Bilbo tamaina handiko laugarren hiri europar moduan aintzatetsia izan da atzerriko inbertsio zuzena erakartzeari dagokionez, Financial Times argitalpen britainiarreko fDi Intelligence aldizkariaren European Cities and Regions of the Future 2024 rankingaren arabera.

Rankingak Europako 370 hiri baloratzen ditu atzerriko inbertsio zuzena erakartzeko, atxikitzeko eta handitzeko gaitasunaren arabera, eta tokiko gobernuek kanpoko inbertsioa sustatzeko egiten duten lan integrala ebaluatzen du, hiri bakoitzak arlo horretan duen potentziala ezarriz.

Gehiago irakurri

ADDITƐD AZOKAREN 8. EDIZIOAK FABRIKAZIO ADITIBOAREN SEKTOREKO ERREFERENTE NAGUSIEN INTERESA PIZTU DU

Teknologia berriak, merkatu berriak eta aukera berriak. Horiek izango dira Fabrikazio Aditiboko eta 3D Inprimaketarako Estatu mailan erreferentziazkoa den ADDITƐD espazio industrialaren hurrengo edizioaren oinarri izango diren inputak. Azokak, beste behin, sektoreko enpresa nagusien interesa piztu du. Zortzigarren edizioa ekainaren 3tik 7ra bitarte egingo da Bilbao Exhibition Centren.

Bost egunez, honako hauekin lotutako azken berrikuntza teknologikoak egongo dira ikusgai: sistemak eta makinak, aplikazio industrialak, fabrikazio aditiborako lehengaiak, kontsumigarriak, software edo eskanerreko proiektuak eta 3D eskaneatze-zerbitzuak

Gehiago irakurri

BILBO IZAN DA “FOODTECH” IRAULTZAREN EPIZENTROA, FOOD 4 FUTURE ERAKUSKETAREN EDIZIOARI ESKER

Food 4 Future – Expo Foodtech 2024-ek bere edizio berriaren nobedadeak aurkeztu ditu gaur goizean, eta Bilbo munduko elikagai-berrikuntzaren hiriburu bihurtuko du beste behin. Aurten, nobedade gisa, Pick&Pack for Food Industry-rekin batera egingo da. “Foodtech 6.0” lelopean, F4F – Expo Foodtech-ek 8.000 bisitari profesional baino gehiago, 280 marka eta nazioarteko 450 aditu baino gehiago bilduko ditu. Edizio horren helburu nagusia industriako produkzio-fabrikak eraldatzea lagunduko duten irtenbideak, estrategiak eta kasu arrakastatsuak partekatzea da, fabrikak berdeagoak, jasangarriagoak, teknologikoagoak eta digitalagoak izan daitezen.14

Gehiago irakurri

INNOVATE4CLIMATE 2023 BILTZARRA HARTUKO DU BECEKMUNDUKO BANKUAREN INNOVATE4CLIMATE 2023 KONFERENTZIA HARTUKO DU BECEK

Munduko Bankuaren World Bank Group delakoaren Klimaren aldeko Ekintzari buruzko nazioarteko konferentziaren 7. edizioa antolatuko da aurten. Bilerra birtualak bi urtez egin ondoren, Innovate4Climate aurrez aurre egingo da maiatzaren 23tik 25era, Bilbao Exhibition Centre-n. I4C 2023 ekimenak sektore publikoak eta pribatuak bilduko ditu, finantzen, merkatuen, politiken eta teknologiaren arloetako klima-irtenbide berritzaileenak erakusteko.

Parte-hartzaileek aukera izango dute klima-ekintza anbizio handienarekin bultzatzen ari diren liderrekin harremanetan jartzeko, ikuspegi aurreratuak ezagutzeko eta inbertitzaile, bezero eta bazkide berriak identifikatzeko. Izen-ematea martxoan irekiko da eta plazak mugatuak izango dira. Informazio gehiago eskuratzeko: https://www.innovate4climate.com/.

Gehiago irakurri

    Gainera…
    No Results Found

    The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

    Descargar información

    Descargar información

    Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

    ¡Gracias por descargar!