2026ko maiatzaren 22an eta 23an jokatuko diren kluben arteko Europako errugbi txapelketa nagusien finalen egoitza, berriz ere, San Mames izango da: EPCR Challenge Cup 2026 eta Investec Champions Cup 2026. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak berriz ere elkarrekin egin dute lan nazioarteko kirol-ekitaldi batean. European Proffesional Club Rugby (EPCR) erakundeak ostiral honetan, maiatzaren 16an, EPCR Challenge Cup 2026 eta Investec Champions Cup 2026 finalen data ofizialak iragarri ditu.