BILBAO BBK LIVE MUNDU OSOAN ERREFERENTE DEN ‘B CORP JAIALDI’ BIHURTU DA

Bilbao BBK Live musika-jaialdia mundu osoan erreferente da, eta, orain, B Corp komunitatearekin bat egin du, Cala Mijas eta Azkena Rock Festival jaialdiekin batera; izan ere, Last Tour sustatzaile eta aktibatzaile sozialak antolatzen ditu hiru jaialdiak. Erakunde batek –gure kasuan, Bilbao BBK Live jaialdiak– gizarterako, erakundearekin lotutako pertsonentzako eta ingurumenerako inpaktu sozial positiboa lortzeko egiten dituen ahaleginak ebaluatzen eta egiaztatzen ditu B Corp mugimendu globalak, eta gizartea aldatzeko gure helburua etengabe berrikustera bultzatzen gaitu.

Gehiago irakurri:

BECEK MUNDUKO BANKUAREN INNOVATE4CLIMATE 2023 KONFERENTZIA HARTUKO DU

Munduko Bankuaren World Bank Group delakoaren Klimaren aldeko Ekintzari buruzko nazioarteko konferentziaren 7. edizioa antolatuko da aurten. Bilerra birtualak bi urtez egin ondoren, Innovate4Climate aurrez aurre egingo da maiatzaren 23tik 25era, Bilbao Exhibition Centre-n. I4C 2023 ekimenak sektore publikoak eta pribatuak bilduko ditu, finantzen, merkatuen, politiken eta teknologiaren arloetako klima-irtenbide berritzaileenak erakusteko.

Parte-hartzaileek aukera izango dute klima-ekintza anbizio handienarekin bultzatzen ari diren liderrekin harremanetan jartzeko, ikuspegi aurreratuak ezagutzeko eta inbertitzaile, bezero eta bazkide berriak identifikatzeko. Izen-ematea martxoan irekiko da eta plazak mugatuak izango dira. Informazio gehiago eskuratzeko: https://www.innovate4climate.com/.

Aurrez aurreko azken edizioak oihartzun handia izan zuen eta maila goreneko ekitaldia izan zen. Singapurren egin zen 2019an, eta 82 herrialdetako 1.200 ordezkari baino gehiago bildu zituen.

Informazio gehiago hemen:

WINDEUROPEN URTEROKO EKITALDIA 2024AN ITZULIKO DA BILBAO EXHIBITION CENTRERA

WindEuropek gaur iragarri du Bilbao Exhibition Centren izango dela WindEuropen urteroko ekitaldia 2024an, martxoaren 19tik 21era. Hirugarren aldiz egingo da WindEuropen urteroko ekitaldia Bilbon, 2019ko eta 2022ko edizioen ostean. 2024ko ekitaldia aurtengo edizio arrakastatsuan oinarrituko da: 330 erakusketari, 78 herrialdetako 9.800 bisitari eta 19 milioi euro baino gehiago sortu zituen tokiko ekonomiarentzat.

Ekitaldian erakusketa eta hitzaldiak uztartuko dira. Erakusketan, 400 enpresek fabrikazioko, teknologiako, logistikako eta beste zerbitzuetako azken joerak erakutsiko dituzte. Konferentzien egitarau zabalaren barruan 300 hizlari baino gehiago izango dira, eta lurreko eta itsasoko energia eolikoaren, elektrifikazioaren, industria-politikaren, energia eoliko flotagarriaren, hidrogeno berriztagarriaren eta beste gai askoren gainean jardungo dute. Bilbon egingo den 2024ko WindEuropen urteroko ekitaldirako standen salmenta 2023ko martxoan hasiko da.

Gehiago irakurri:

BILBOK IBTM WORLD-EN HARTUKO DU PARTE, BILERA, PIZGARRI, HITZALDI ETA EKITALDIEN (MICE) SEKTOREKO TOPAKETA NAGUSIETAKO BATEAN

Bilbok IBTM World-en hartuko du parte. Nazioarteko topaketa nagusietako bat da, eta aste honetan bilera, pizgarri, hitzaldi eta ekitaldien (MICE) sektorea bilduko du Fira Barcelona erakusketa-pabilioian. Aurtengo edizioan ehun herrialde baino gehiagotatik etorritako 2.200 erakusketarik hartuko dute parte; 60.000 bilera baino gehiago daude programatuta, eta espero da 10.000 kide baino gehiago bertaratzea. Horrek esan nahi du pandemia aurreko jarduera-maila gainditzen ari direla.

Bilbok Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren standetik hartuko du parte IBTMn, hiriak negozioen arloko eta MICE sektoreko ekitaldiak antolatzeko duen azpiegitura-sare sendoaren berri emateko (kongresuak antolatzeko egoitzak, hotelak eta tokiko bidaia-agentzia hartzaileak, besteak beste). Hotel-eskaintza, aireportuko loturak eta gastronomia, baita aisialdiko eta kulturako proposamenak ere, dira Bilbok IBTM World-en edizio honetan aurkeztuko dituen balio nagusiak.

Gehiago irakurri:

    Descargar información

    Descargar información

    Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

    ¡Gracias por descargar!