WindEuropek martxoaren 20tik 22ra bitartean Bilbao Exhibition Centre-en egindako 2024ko edizioa itxi du. Parte-hartzeari dagokionez egindako aurreikuspenak hobetu zituen eta 30.1 milioi euroko inpaktu ekonomikoa sortu zuen, barne-produktu gordinari dagokionez. Hirugarren aldia da, 2019ko eta 2022ko edizioen ondoren, euskal azoka-barruti horretan WindEuropen urteko ekitaldi bat egiten dela. BPGd-aren gaineko inpaktua nabarmen handitu da, 2022ko edizioan sortutako inpaktuarekin alderatuta. Europako industria eolikoarentzat gero eta baikorragoa den une honetan, 80 herrialde ingurutatik etorritako 12.000 profesional baino gehiago bertaratu dira hiru egunetan zehar.

WindEuropek 400 hizlari baino gehiagoko hitzaldi-programa bat izan du. Gainera, balio-katearen parte diren Europako 14 ministro eta 520 erakusketari bertaratu dira. WindEurope2024 ekitaldian azken teknologia aurkeztu da, halaber, ekitaldia une erabakigarrian egin da Europan finkatu diren klima- eta energia-helburuak bete ahal izateko: sektore eolikoa hedatzea, 2030ean Europan gastatu den elektrizitate guztiaren % 35 izatea lortu arte. Gaur egun gastatzen den elektrizitatearen % 19 ordezkatzen du. Horrek esan nahi du hurrengo zazpi urteetan energia eolikoaren gaitasuna ia bikoiztu egin beharko dela.

Energia eolikoa izango da Europan energia sortzeko modu nagusia eta, horretan, euskal industria-sareak funtsezko zeregina izango du. Hain zuzen, 50 euskal enpresa baino gehiagok hartu dute parte Europako sektore eolikoko ekitaldirik garrantzitsuenean: WindEurope Annual Event Bilbao 2024.

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!