AMAITU DA AFE APCEREN II. BATZAR ARRAKASTATSUA

AFE-APCEk elkarrekin egindako II. Batzarra uztailaren 3tik 6ra bitartean egin dute Bilbao Exhibition Centreko instalazioetan. BECekin elkarlanean antolatu dute Espainiako Azoken Elkarteak (AFE) eta Espainiako Batzar Jauregien Elkarteak (APCE) eta 240 partaide inguru bildu ditu.

AFE-APCEren II. Batzarraren leloa “Eraldaketa sortzen duten legatuak; batzar eta azokak: ekitaldiaz harago doan inpaktua” izan da eta batez ere Estatuko batzar jauregietako eta azoken sektoreko ordezkariak bildu ditu. Horren helburua izan da sinergiak sortzea, sektorea indartzen laguntzea eta inpaktu ekonomiko handiagoa lortzeko estrategiak garatzea. Edukien programak funtsezko gaiak jorratu ditu: MICE sektorearen efektu ekonomikoa eta soziala, batzar jauregi edo barruti bat aukeratzean bezeroek baloratzen dutena, adimen artifiziala, marketinaren kudeaketa integrala, talentuaren kudeaketa eta atxikipena, lidergoa, jasangarritasuna edo erosketak eta kontratazioak faktore estrategiko gisa.

Gehiago irakurri

BIEMH EKITALDI JASANGARRI GISA AKREDITATU DA ERRONKA GARBIA ZIGILUA LORTUTA

BIEMHek, Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoak, Erronka Garbia, zigilua eskuratu du; ingurumena errespetatzen duen eta jasangarria den ekitaldiaren akreditazioa, hain zuzen ere. Ziurtagiria Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak (Ihobe) ematen du eta Bilbao Exhibition Centreko ekitaldi handienetakoaren antolaketa-taldeak egindako ahaleginak saritzen ditu.

Auditoretza ekainaren 3tik 7ra bitarte egindako azoka industrialaren 32. edizioaren baitan egin zuten. Aurtengo edizioan 29 herrialdetatik iritsitako 1.604 enpresa erakusketarik eta 37.614 bisitarik hartu dute parte, eta 66 milioi euro baino gehiagoko inpaktua sortu dute. Ziurtagiria lortzeak duen balioa eta konplexutasuna agerian uzten dute zifra horiek. Zigilua lortzeko, fabrikazio aurreratuan liderra den azokak inpaktua gutxitzeko plana aplikatu du.

Gehiago irakurri

SEPA BILBAON, PERIODONTZIAREN ETA AHO OSASUNAREN KONGRESUAN, EDUKIERA BETE EGIN DA 4.500 PROFESIONALEKIN

Ekainaren 1era arte, larunbata, Periodontziaren eta Aho Osasunaren Kongresua egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian, Sociedad Española de Periodoncia y Osteointegración-Periodontzia eta Osteointegrazioaren Espainiako Elkarteak (SEPA) antolatuta. Nazioarteko Periodontziarako eta Espainiako Odontologiarako erreferentziazko hitzordua da eta bertan Periodontzia eta Inplanteen Terapiako kontzeptu eta teknika guztiak jorratuko dira, klinikoak zein zientifikoak, oso modu praktikoan eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako bikaintasun klinikoaren premisan. Baina, horrez gain, diziplina arteko tratamenduez, digitalizazioaz eta berrikuntzaz eta hortz-klinikaren kudeaketaz hitz egingo da.

“Edukiera osoa bete da, 50 bat herrialdetako (48) 4.500 biltzarkidek parte hartu dute, eta, ondorioz, Bilboko Euskalduna Jauregian orain arte antolatutako zientzia-topaketa ugarienetako bat izan da eta, inolako zalantzarik gabe, aurtengo nazioarte mailako Odontologia kongresurik garrantzitsuena”, azpimarratzen du Paula Matesanz doktoreak, Sepa erakundeko presidenteordeak. Ekitaldiaren beste datu esanguratsu batzuen artean nabarmentzekoa da 215 txostengile-hizlariren ekarpena, 70 enpresa inguruk parte hartu dutela, eta, une jakin batzuetan, aldi berean jarduerak izan direla 28 aretotan.

Gehiago irakurri

EUROPA HEGOALDEKO EKONOMIA ZIRKULARRARI BURUZKO EKITALDIRIK HANDIENA EUSKADIN EGINGO DA BERRIRO 2025EKO APIRILEAN

Basque Circular Summit, Europako hegoaldeko ekonomia zirkularrari bu ruzko ekitaldirik handiena, datorren urtean berriro egingo da. 2025eko apirilaren 2an, 3an eta 4an izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta kontinente osoko industria eta ingurumen arloko profesionalak eta espezialistak bilduko dira bertan, eredu zirku lar baterako trantsizioak Europar Batasunean izaten ari dituen ondorioak aztertzeko.

Ekitaldia Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, antolatuko du, ekonomia zirkularrak enprese i eta Euskadiko sare sozioekonomiko osoari eskaintzen dizkien erronkak eta aukerak aztertzeko, eta, dagoeneko egindako lanaren balioa azpimarratuz, jarduera berriak bultzatzeko. Gainera, eredu ekonomiko berri horrek eskaintzen dituen negozio aukerak eta le hiakortasuna hobetzeko aukerak eztabaidatzeko leku egokia izango da hara joaten direnentzat.

Gehiago irakurri

    Descargar información

    Descargar información

    Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

    ¡Gracias por descargar!