BIZIKLETA BIDAIEI BURUZKO URTEROKO BILTZARRAREN 10. EDIZIOA, 2024KO OTSAILAREN 26TIK 28RA

Bilbo izango da 2024ko Cycle Cities Symposiumaren helmuga. Otsailaren 26tik 28ra egingo da La Terminal espazioan, eta bizikleta bidaiak antolatzen dituzten Europa osoko agentziak bertaratzea espero da.  Sinposio eta networking ekitaldirik zaharrena dugun hau honako hauei zuzenduta dago: bizikleta bidaien antolatzaileak, bizikleta bidaietara bideratutako hotelak, bizikleta eta bidaia markak eta sektoreko profesionalak.  Cycle Cities komunitateko kide den Tourné Bilbao enpresaren adeitasunari esker, bertaratzen direnek Bilboko lekurik esanguratsuenak bizikletaz ezagutzeko aukera izango dute.

Gehiago irakurri

ERREUMATOLOGIAKO ESPEZIALISTAK ETA BILBOKO UDALA, INGURUMENAREKIN KONPROMETITURIK BIZTANLERIAREN OSASUNA ZAINTZEKO

Ingurumen-faktoreek eragina daukate pertsonen osasunean. Gaixotasun-karga handia sor dezakete gizartean, are gehiago giza jarduerak ingurunearen ezaugarriak aldatzen dituenean.

Bizi garen ingurumenaren kalitateak zuzeneko eragina dauka gure osasun eta ongizatean. Giza jardunak bere ingurunearen ezaugarriak aldatzen dituen gisan, ingurumen-faktoreek, eraldatzen direnean, gaixotasun-karga handia sor dezakete gizartean.

Gehiago irakurri

ESPAINIAKO AZOKEN ELKARTEAK (AFE) LAN BATZORDE BAT SORTU DU AZOKEN SEKTOREAN IRAUNKORTASUNA SUSTATZEKO

AFEk, Espainiako Azoken Elkarteak, Iraunkortasuneko Lan Batzorde bat sortu du. Batzorde horretako kideek indarrak batuko dituzte ekitaldien sektorean iraunkortasunaren ikuspegi komun bat partekatzeko, lankidetzarako estrategiak ezartzeko, MICE sektoreak iraunkortasunaren arloan dituen erronka nagusiei aurre egiteko, horri buruzko komunikazio-eredu bat garatzeko eta iraunkortasun-kultura komun bat finkatzeko asmoz, analisia eta prestakuntza sustatzeko.

Uztailaren 3tik 6ra bitartean AFE-APCE II. baterako biltzarra antolatu da Bilbao Exhibition Centre-en. Biltzar horretan, iraunkortasuna izango da jorratuko diren gaietako bat eta bertan izango dira bi elkarteetako kideak, bai eta azoken eta biltzarren sektoreko beste hainbat profesional ere.

Gehiago irakurri

BILBOK LAUGARREN POSTUA LORTU DU ATZERRIKO INBERTSIOA ERAKARTZEKO TAMAINA HANDIKO EUROPAKO HIRI ONENAREN KATEGORIAN, FINANCIAL TIMES EGUNKARIAREN ARABERA

Bilbo tamaina handiko laugarren hiri europar moduan aintzatetsia izan da atzerriko inbertsio zuzena erakartzeari dagokionez, Financial Times argitalpen britainiarreko fDi Intelligence aldizkariaren European Cities and Regions of the Future 2024 rankingaren arabera.

Rankingak Europako 370 hiri baloratzen ditu atzerriko inbertsio zuzena erakartzeko, atxikitzeko eta handitzeko gaitasunaren arabera, eta tokiko gobernuek kanpoko inbertsioa sustatzeko egiten duten lan integrala ebaluatzen du, hiri bakoitzak arlo horretan duen potentziala ezarriz.

Gehiago irakurri

    Gainera…
    No Results Found

    The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

    Descargar información

    Descargar información

    Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

    ¡Gracias por descargar!