BILBAO CONVENTION BUREAU-REN JARDUNBIDE EGOKIAK

Udalak izena emateko epea ireki du, bilboko ostalaritzak eta merkataritzak euskara ikasi eta hobetu dezaten biribilko programaren bidez

18/09/2024

Bilboko Udalaren Biribilko programaren helburua Bilbon euskaldunagoak diren merkataritza eta ostalaritza sektore bat lortzea da, eta 2024-2025 ikasturterako izena emateko epea ireki berri da. Aurtengo edizioan, berrikuntza garrantzitsu bat izango da: ikastaroak amaitzen direnean, ikasleek baldintza batzuk betetzen badituzte, matrikularen kostu osoa itzuliko zaie.

Biribilko Bilboko Udalaren programa bat da, euskara ikastaroak eskaintzen dizkien uriko merkatariei eta ostalariei. Programak hizkuntzaren normalizazioa bultzatu nahi du, eta, horrela, merkatariek eta ostalariek euskara ikasteko eta erabiltzeko aukera izan dezaten, bezeroekin, hornitzaileekin eta lankideekin dituzten harremanetan. Sektore bietako profesionalek urriaren 11ra arteko epea daukate izena emateko, Biribilko webgunean, 688 739 015 telefonora deituz, edo ikastaroak emango diren euskaltegietan bertan izena emateko: Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti, Indautxu AEK, Juan Mateo Zabala, Matxintxu AEK, Lizardi AEK, Santutxuko AEK, eta Ulibarri Euskaltegia.

Zbe egokitze aldiaren balantze positiboa azken

16/09/2024

Azken hilabeteetan EGEra sartu diren ibilgailuen guztizko kopurua alderatzen bada, eta maiatzaren 15etik aurrera (martxan jarri baino hilabete lehenago) bildutako lehen datuen arabera, lehen hilabetean sarrerak %14,69 jaitsi dira, bigarren hilabetean %13,06 eta hirugarrenean %14,77. Datu horiek, neurri batean, uda garaia izan delako izan daitezke, baina baita zirkulazio-erregulazio berriaren disuasio-efektuak eraginda ere.

Montecabras biodibertsitatearen eta ingurumen hezkuntzaren oasi bihurtu da

22/07/2024

Nora Abete alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak Montecabras bisitatu du gaur goizean, biodibertsitatea hobetzeko proiektuan egindako aurrerapenak ospatzeko.

Ekimen horrek helburu du eremuko aberastasun naturala berreskuratzea eta eremuak aisialdi arduratsurako eta ingurumen-hezkuntzarako esparru gisa daukan balioa handitzea.

Montecabras mendia Bilbo eta Erandio artean dago. 2023ko abenduaz geroztik, jarduketa handiak egin dira bertan, eremua zeharkatzen duen Artxandako pasabidearen obrak amaitu ondoren. Besteak beste, espezie exotiko inbaditzaileak kendu dira, hala nola sasiakazia (Robinia pseudoacacia), Panpako belarra (Cortaderia selloana) eta tximeleten zuhaixka (Buddleja davidii), eta haien ordez, bertako espezieak landatu dira, hala nola haritzak (Quercus robur), arteak (Quercus ilex), artelatzak (Quercus suber) eta ereinotzak (Laurus nobilis).

Flora autoktonoa landatzeaz gain, zenbait mikrohabitat sortu dira, hala nola harri pilak, anfibioentzako putzu bat eta intsektuentzako hotel bat. Horrez gain, sei informazio-panel ipini dira. Panel horietan, inguruari, egindako jarduketei, intsektuentzako hotelari, orkideen lorategiari, anfibioentzako hezeguneari eta artelatzari buruzko informazioa jaso da.

Bilbok 6,6 milioi euro bideratuko ditu uriko hainbat puntu neuralgikotan bizikleta eta oinezkoentzako konexioak hobetzeko

16/07/2024

Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak zenbait jarduketa egingo ditu bidegorrien eta oinezkoentzako sarbideen sarea hobetzeko uriko hiru puntu neuralgikotan: Zumalacarregui etorbidea eta Begoñaren arteko lotura, Agirre Lehendakariaren etorbidea eta Deustuko zubia, eta Irala eta Miribilla auzoen arteko lotura.

Hiru jarduketak faseka gauzatuko dira 2024ko bigarren seihilekoan eta 2025ean, eta guztira 6,6 milioi euroko inbertsioa aurreikusten da; horren erdia Europako funtsekin ordainduko da.

Bilbao Bizkaia Harroren hamargarren urteurrenean, kultur jarduera
ugari eta artista hasiberrien aldeko apustua

04/07/2024

Dena prest dago ortzadarra Bizkaitik barrena zabal dadin, lurraldearen kostaldetik Bizkaiko barnealderaino. Ekainaren 14tik 23ra, Bilbao Bizkaia HARRO ekimenak hamar urte beteko ditu.

Hitzarmen berriak, kultur proposamenak eta artista hasiberrien aldeko apustua ditugu aurtengo programaren osagaiak. Hamar urte geroago, ekimen honek kultura eta aisialdiaren alde egiten du LGBTI+ eskubideen aldeko sentsibilizazioa sustatu eta borroka egiteko tresna gisa; hain zuzen ere, eskubideen aurkako mugimenduak oraindik ere eskubideok zalantzan jartzen eta kolektiboari eraso egiten jarraitzen du, Lurraren bazter guztietan.

BBHARROk hamargarren edizioa du aurtengoa, eta inoiz baino eskualde gehiagotan izango da: Derion (Txorierri), Santurtzin (Ezkerraldea), Sodupe Gueñesen (Enkarterri) eta Getxon (Eskuinaldea).

Bilboko Kalealdiak irisgarritasuna hobetu du eta Erronka Garbia ziurtagiria jaso du beste behin

27/06/2024

Aurten 25. edizioa ospatuko duen BILBOKO KALEALDIA Antzerki eta Arte Jaialdiak bi helburu ezarri ditu: irisgarriagoa izatea, programazioa ahalik eta jende gehienarengana iristeko, eta, bigarrenik, ekitaldi jasangarri gisa sendotzea, ikuskizunak egiten diren ingurunea gehiago errespetatuz.

Publiko guztiei kultur programaziorako irisgarritasuna errazteko, BILBOKO KALEALDIAk neurri batzuk ezarriko ditu eta neurri horiek ugaritzen joango dira hurrengo edizioetan. Lehenik eta behin, Kamikaz Kolektiboaren “Troia” (uztailaren 2an, 19:15ean, Doña Casilda parkeko pergolan) eta Hortzmuga Teatroaren “Agurea, urpekaria eta itsasoa” (uztailaren 3an, 17:45ean eta 20:30ean, Casilda parkeko ahateen urmaelaren inguruan) testuak dituzten bi ikuskizunek zeinu hizkuntzako interpreteak izango dituzte.

Bilboko Udalak Bilboko bide publikoan bisita gidatuak egiteko jardunbide egokien Eskuliburua aurkeztu du

21/06/2024

Bilboko Udalak Bilboko Bide Publikoan Bisita Gidatuak Egiteko Jardunbide Egokien Eskuliburua aurkeztu du. Dokumentuak jaso egiten du azken hilabeteotan zehar Euskadiko gidari turistikoen eta hartzaileen elkarteekin batera egin den lana, eta eskuragarri dago lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

ASOARTE (Euskadiko Turismo Hartzaileen Agentzien Elkartea), ATRAE (Euskadiko Turismo Agentzia Hartzaileak), AEAVE Euskadi (Euskadiko Bidaia Agentzien Enpresa Elkartea) eta Apit Euskadi (Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Gidarien Elkartea) erakundeen izenean, Carmen Romok, Chelo Escabiasek, Enrique Hernáezek eta Aitor Delgadok, hurrenez hurren, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enpleguko Zinegotzi Xabier Ochandianorekin batera sinatu dute jardunbide egokien eskuliburura atxikitzeko konpromisoa; Eskuliburuan ezarritako ildoekin bat egiten duten eragile guztiei prestigioa eta legitimazioa ematea du xede.

Bilbao Convention Bureauk
ziurtagiria lortu du Biosphererekin

14/05/2024

Bilbao Convention Bureauk lortu berri du bere ziurtagiria Biosphererekin. Erakunde edo destino batek 2023 Agendako Garapen Jasangarriko Helburuen aldeko ekintzekin duen konpromisoa ikuskatzen duen turismo sektorearen nazioarteko erreferentea da Biosphere enpresa. Sektoreak maila globalean bere helburuak 17 GJHekin lerrokatzeko duen gero eta interes handiagoaren ondorioz erakundeak abenduan bere bazkideekin batera hasitako prozesu bat eratu baten emaitza da. Prozesu horren beste emaitza bat, era berean, joan den martxoan Iberdrola Dorreak eskuratu zuen ziurtagiria izan zen.

Bilbao Convention Bureauren kasuan berariaz aintzatesten dira kudeaketa estandarrak betetzeko ahaleginak, hau da, gizartean eragin positiboak izatea lortuz eta, aldi berean, hiriko MICE jardueraren kudeaketa arduratsu eta jasangarriko jardunbide egokiak aitortuz.

Behin betiko onartu da ekainaren 15ean indarrean jarriko den emisio gutxiko eremua arautzeko ordenantza

10/05/2024

Ibilgailuen zirkulazioa da kutsadura iturri nagusia Bilbon, eta airearen kalitateari eta biztanleen ongizate akustikoari eragiten die. Urtero, kutsadura atmosferikoak 10.000 heriotza inguru eragiten ditu Espainian (trafiko istripuek eragindako heriotzak baino gehiago).

Bilboko Udalak, erronka horien jakitun, EGE ezartzeko, arau argiak proposatzen dituen ordenantza bat onartu du; osasun publikoa eta airearen kalitatea hobetzeko, oinez, bizikletaz edo garraio publikoan mugikortasuna bultzatzeko, herritarrei beren betebehar eta eskubideen berri emateko eta legezko betebeharrak betetzeko. Ordenantza hori diseinatzeko, airearen kalitatearen etorkizuneko beharrak eta Bilboko egungo egoera hartu dira kontuan. Besteak beste, azterlan sakon bat egin da azken urteetan zirkulatu duten ibilgailuei buruz. 100.000 neurketatik gora egin dira horretarako, hamahiru kontrol puntutan. Azterlan hori hiriko airearen kalitatearen azterketa batekin batera egin da, abiapuntua eta bete beharreko helburuak parametrizatzeko, eta ondorioztatu da hirian zirkulatzen duten ibilgailuen %50 inguru A edo B kategoriakoak direla.

Bilbao Convention Bureauk gizarte eragina neurtzen eta kudeatzen ikasteko komunitate batean parte hartu du.

08/04/2024

MICE jardueraren gizarte eragina neurtzea nahitaezko lehen pausoa da inpaktu estrategia eraginkorretan aurrera egin ahal izat eko ; hain zuzen ere, Bilbao Convention Bureauk #Meet4Impact -ekin batera martxoan antolatutako bi tailerretan (LEGATUAREN TAILERRERAKO ESTEKA) agerian jarri zen hori. Horrenbestez, eta Bilboko gizarte eraginaren ekosistemarekin sinergiak sortzen jarraitzeko asmoz, hilabete honetan gure erakundea gizarte eragina kudeatzen eta neurtzen ikasteko komunitate batean sartu da, BBK Kuna eta Esade Center for Social Impact (ECSI) zentroaren ekimena dena.

Ekimen honek Inpaktua Neurtu eta Kudeatzeko Europako Praktika Komunitatea du oinarri, 2020. urteaz geroztik BBKk eta Esadek sustatutakoa, eta formatu hibridoan garatuko da 2024ko maiatzetik azarora bitartean . Programaren bigarren edizioa dugu hau, eta aurten 30 erakundek parte hartuko dute , besteak beste: hezkuntza eta kultura arloko erakundeak, enpresa pribatuak, garapen sozial eta komunitarioko entitateak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, erakunde publikoak… guztiak ere Bilbo Bizkaian errotuta daudenak.

Helburua da erakunde ba koitzak programa amaitzen duenean bere inpaktu estrategia propioa garatu izana, bere lan eremuetan berrikuntza praktikak eta aldaketa positiboak sortzeko aukera
emango diona, gaikuntzaren eta jardunbide egokien aplikazioaren bidez. Horretarako, metodologiak ikuspegi kolaboratibo argia du, non parte hartzaile berriek etekinak atera ditzaketen dagoeneko aurreratuago dauden kideen jardunbideetatik.

Ekitaldien legatua elkarrekin landuz

07/03/2024

Aste honetan, Bilbao Convention Bureauk, #Meet4Impact MICEn espezializatutako gizarte eragineko aholkularitzarekin lankidetzan , bi tailer antolatu ditu, B ilbon ekitaldiek eskaintzen duten aukeraren inguruan legatua eta inpaktu positiboa sortzeko . Hauxe izan zen helburua: Bilbao Convention Bureauko kideak, elkartekideak eta #BilbaoArimaBerdea ko kideak gaitzea inpaktu positiboko
estrategia bat garatzeko, bai eta hirian inpaktu positiboa duten proiektu pilotuak ezartzeko interesa duten tokiko kolaboratzaileen sare bat ezartzea ere.

Geneviève Leclerc, #Meet4Impact erakundearen sortzaile eta CEOak, eta Beatriz Ibañez, erakunde bereko Senior Social Impact Consul tant ak, gidatu zituzten saioak. Lehenengoan, ingurune proaktibo eta erlaxatu batean murgilduta, ekitaldien sektoreak eskaintzen duen gizarte inpaktu positiboaren potentzialtasunean sakondu nahi duten Bilbao Convention Bureauko enpresa bazkideak bildu ziren.

Iberdrola Dorrea, Biosphere zigiluaren ziurtagiria jaso duen Bilbao Convention Bureau elkarteko lehenengo enpresa kidea

18/03/2024

Hilabete batzuk igaro dira soilik Bilbao Convention Bureauk Biosphere zigiluarekin baterako ziurtatze-prozesua hasi zuenetik Agenda 2023ko Garapen Jasangarrirako Helburuekin elkarteak eta enpresa elkartekideek duten konpromisoa ikuskatze aldera (Biosphere ziurtagiriei buruzko albistera esteka). Programaren lehenengo arrakasta heldu da jada Iberdrola Dorrearen ziurtagiriari esker, Bilbao Biosphere Certified izendapena lortu duen lehenengo egoitza baita.

Iberdrola Dorrearen ziurtagiriaren bidez, aintzatesten dira jasangarritasunaren eta erantzukizun sozial korporatiboren esparruetan egindako ahaleginak; halaber, 2012an LEED platino ziurtagiri bikoitza ezaguna lortu zuen.

 

Etengabeko parte-hartzea

Iberdrola Dorreaz gain, Bilbao Convention Bureau eta elkartekide diren dozenaka enpresa Biosphere ziurtagiria lortzeko prozesuan daude; nazioarteko aintzatespena duen erakundea da eta hirugarren alderdi independente batek ikuskatzen du. Bilbao Convention Bureauk laguntza ekonomikoa eta aholkularitza eskaintzen ditu eta elkartekide diren enpresa guztiei ematen die aukera Biosphere ziurtagiria eskuratzeko programan sartzeko, haien sektorea edozein dela ere.

Bilbao Convention Bureau bizikleta-bidaiak antolatzen dituzten Europa osoko agentziekin bildu da lankidetza-bide berriak bilatzeko.

29/02/2024

Cycle Cities Sinposioa bizikleta-bidaiak antolatzen dituzten agentziei zuzendutako networking ekitaldirik zaharrena da, eta X. edizioa Bilbon egin zen, otsailaren 26tik 28ra. Sinposio horren esparruan, Kepa Olabarrietak, Bilbao Convention Bureauko zuzendariak aurkezpen bat eskaini zuen, gure hiriak bidaia-antolatzaileen, gobernu-erakundeen eta tokiko turismo-elkarteen artean harreman emankorrak ezartzeko duen esperientziari buruz.

Topaketara 70 bidaia-antolatzaile, bizikleta-bidaietara bideratutako hotelak, bizikleta- eta bidaia-markak eta sektoreko profesionalak bertaratu ziren, Tourné Bilbao tokiko antolatzailearekin lankidetzan dihardun Cycle Cities sareak gonbidatuta. Saioak izaera parte-hartzailea izan zuen, eta honako gai hauek aztertu ziren: lankidetza-modalitate berriak, tokiko turismo elkarteekin lankidetzan aritzeko ikuspegi eraginkorrak eta zikloturismoaren erakargarritasunaren goraldia, kirol hau oso errotuta dagoen hiri batean.

Erreumatologiako espezialistak eta Bilboko udala, ingurumenarekin konprometiturik biztanleriaren osasuna zaintzeko

20/02/2024

Espainiako Erreumatologia SozietateakGaixotasun Autoimmuneen IX. Sinposioa’ antolatu du Bilbon otsailaren 16 eta 17an. Hori dela-eta, 350 espezialista baino gehiago etorri dira hirira. SER sozietateak, ingurumenarekin daukan konpromisoaren erakusgarri, horrek dakarren inpaktu negatiboa ekintza positibo batekin ordaindu gura izan du, Etxebarria parkean Quercus robur zuhaitzen zenbait ale landatuz, Bilboko Udalaren laguntzaz.

Mundu osoan, gero eta jende gehiago bizi da hiriguneetan. Beroaldi sarriek argi erakusten dute hirien erdialdeak gehiago berotzen direla periferia baino. Efektu hori zuhaitz eta berdegune gehiagorekin arindu liteke. Parkeetako eta zuhaitzak dituzten guneetako tenperaturak txikiagoak dira asfaltozko inguruneetakoak baino. Gainera, itzalak eguzki-izpietatik babesten gaitu. Arazo hori oso larria da gaixotasun autoimmuneak dauzkaten pazienteentzat, hala nola lupusa edo Sjögren-en sindromea, Vegas doktoreak azpimarratu duenez: “Oso ezaguna da lupus eritematoso sistemikoa duten gaixoentzat arriskutsua dela argi ultramorearen pean egotea; horrek zerikusi handia dauka fotosentikortasunaren eta energia sistemikoaren gehikuntzarekin”.

Espainiako Erreumatologia Sozietatearen, Bilboko Udalaren eta Euskadiko Erreumatologia Sozietatearen arteko kolaborazio honek 2030 Agendako Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzen laguntzen du; legatu hori oso garrantzitsua da hiru erakundeontzat.

Bilbon ekitaldi arduratsuen antolakuntza sustatzeko tresna jasangarrien portfolio berria

15/01/2024

Bilbao Convention Bureauk 2021ean Garapen Jasangarriaren Helburuekin lerrokatuago dagoen MICE sektore baterantz aurrera egiteko abenturari ekin zionetik, gero eta gehiago dira Bilbao Bizkaiaren helburuak egokitzen joan diren enpresa eta erakundeak, gure ingurunean gizarte- eta ingurumen-inpaktu positiboa izango duten irtenbide konprometituagoak eskaintzeko. Kezka hori partekatzen dute agentziek eta ekitaldien antolatzaileek, zeinek gero eta interes handiagoa duten karbono-aztarna neurtzeko eta konpentsatzeko, bai eta hirian eragin positiboa eta legatua utziko duten ekintzak sortzeko ere.

Lan hori errazteko eta sustatzeko asmoz, Bilbao Convention Bureauk tresna jasangarrien portfolio bat sortu du, non MICE ekitaldiak antolatzean GJHen alde lan egiteko gomendioak, egiaztatutako hornitzaileak eta ideia asko biltzen diren: karbono-aztarna neurtu eta itzultzea, elikagaien soberakinak murriztu eta dohaintzan ematea, kontratazio inklusiboa eta sozialki arduratsua egitea, irisgarritasun unibertsala, jatetxe-zerbitzu organikoak eta zero kilometrokoak, sentsibilizazio- eta laguntza-jarduerak kolektibo ahulen proiektuetarako…

Esteka horretara sartzeko, jar zaitez gurekin harremanetan: bicb@bilbaoturismo.bilbao.eus

Bizikleta erabiltzea zuhaitzak landatzearekin lotzen duen kanpaina bat aurkeztu du bilbok

01/12/2023

Ekimen horren bidez, garapen jasangarriari nabarmen laguntzen dioten bi jarduera bateratzea da helburua: batetik, atmosferan CO2 xurgatzea errazten duten zuhaitzen kopurua handitzea, eta, bestetik, bizikleta mugikortasun osasungarri eta jasangarri gisa erabiltzea.

Ekimena Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailaren (BilbaoBiziren bidez) eta Lurgaia Fundazioaren arteko akordio baten emaitza da. Fundazio hori irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta ekosistemak eta, bereziki, basoak lehengoratzeko eta kontserbatzeko egiten du lan.

Kanpainak Iberdrolaren babesa izango du, eta oinarria da BilbaoBizik egindako bi mila bizikleta-maileguko Lurgaia Fundazioak zuhaitz bat landatzea. Bizikletak mailegatzeko zerbitzu publiko batek Espainian egiten duen mota horretako lehenbiziko esperientzia da.

Bilbao Convention Bureauk eta enpresa elkartekideek ziurtatze-prozesu bat hasi dute Biosphere zigiluarekin.

04/12/2023

Bilbao Convention Bureauk iaz Global Destination Sustainability Movement-ekin lankidetzan antolatu zuen ekitaldi jasangarriei buruzko tailerrean atera zen ondorio nagusietako bat izan zen  eta, azkenik, errealitate bihurtu da. Erakundeak baterako ziurtatze-prozesua hasi du Biosphere ziurtagiriarekin; nazioarteko erreferentea da eta Agenda 2023ko Garapen Jasangarrirako Helburuen aldeko ekintzekin enpresek eta helmuga turistikoek duten konpromisoa ikuskatzeaz arduratzen da. Horren bitartez, Bilbao Convention Bureauk eta elkartekide diren askotariko enpresa ugarik (egoitzak, hotelak, bidaia-agentzia hartzaileak, biltzar-antolatzaile profesionalak, hotelak, etab.) izapideak hasi dituzte jada aipatutako helburuak betetzen dituzten neurtzeko eta horien betetze-maila hobetzeko; hala ere, zabalik mantenduko da programa izen-emate gehiago egon daitezen, eta laguntza ekonomikoa eta aholkularitza eskainiko dira prozesu guztian zehar.

Biosphere ziurtagiriak nazioarteko aintzatespena du eta hirugarren alderdi independente batek ikuskatzen du. Turismo Arduratsuaren Institutuak ematen du, hau da, UNESCOri lotutako irabazi-asmorik gabeko eta gobernuz kanpoko erakundeak, zeina Turismoaren Mundu Erakundeari (TME) lotuta baitago eta zeina Turismo Jasangarri Globalerako Kontseiluaren (GSTC)) kide baita; turismoaren balio-katea osatzen duten sektore guztiak hartzen ditu barne.

Erabilerraza eta intuitiboa den plataforma digital baten bitartez, etengabeko hobekuntza-prozesu batean parte hartzeko aukera eskaintzen du programak. Hala, “Biosphere Jasangarritasun Plana” garatu da, ehunka jarduera eta ekintza jasangarriren bidez enpresa bakoitzaren beharretara egokitzen dena.

SEFHren 68. biltzarra, GJHekiko konpromisoaren adibidea ospitaleko farmaziaren sektorean

09/10/2023

Joan den astean Bilbao Convention Bureau elkarlanean aritu zen Ospitaleko Farmaziaren Espainiako Elkartearekin (SEFH), 68. biltzarra egiteko. Topaketa horren bidez amaiera eman zitzaion jasangarritasunaren aldeko urte oso aktiboa izandakoari, ospitaleko farmaziaren praktika profesi onaletik abiatuta. Izan ere, Nazio Batuen Mundu Itunarekin bat egin duen Espainiako lehen elkarte zientifikoa da SEFH , eta urte osoan zehar garatu du 2023 + SOStenible proiektua . Proiektu horren baitan hainbat kanpaina jarri ditu martxan hondakinak murrizteko, sendagaiak berrerabiltzeko, genero ikuspegia osasun politikei aplikatzeko edo inguruko gizarte baliabideak hobeto ezagutzeko; horrez gain, beste ekimen profes ional interesgarri batzuk ere egin ditu.

Jasangarritasunaren aldeko apustu horren baitan, SEFHren 68. biltzarra diseinatzerako orduan, kontuan hartu ziren Bilboko Euskalduna Jauregian 1.300 profesional biltzeak ingurumenean eta gizartean duen eragina . Helburua hori izanik, Bilbao Convention Bureauk inkesta xehatu bat egin zien bertaratutakoei, eta, horri esker, beren egonaldiaren eta hirira egindako joan etorrien karbono aztarna neurtu ahal izan zuten . Ondoren, Urdaibai ko Biosfera Erreserban zuhaitzak landatzearen
bidez , neurtutako 34,878 t CO2 itzultzea sustatu zuen SEFHk.

Bilbo mundu mailako zazpigarren hiri ertain onena bihurtu da “global destination sustainability” indizean

06/10/2023

Bilbo 24. postura iritsi da bilerak, sustapen-bidaiak, konferentziak eta erakustaldiak egiteko destino jasangarriak diren nazioarteko 100 hiri erakargarrienen artean.

Global Destination Sustainability rankinga gizarte, ekonomia zein ingurumenaren ikuspegitik jasangarritasuna bultzatzeko estrategia bateratuak sortzea helburu duen hiriek osatzen dute.

Bilbok «metrominuto» aurkeztuko du gaur, oinezko mugikortasuna bultzatzen jarraitzeko hiriko puntu nagusien mapa

20/09/2023

Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Saila ez da konformatzen gaur egun dauden oinezkoen joan-etorri kopuru handiarekin –uriko eguneroko barne-desplazamendu guztien % 65 dira–. Horregatik, datu on hori areagotzeko, Nora Abete alkateorde eta saileko zinegotziak «Metrominuto», uriko puntu nagusien artean dauden distantziak eta denborak neurtzen dituen mapa, aurkeztu du gaur 2023ko Mugikortasunaren Europako Astearen jarduera-programaren esparruan.

«Metrominuto» mapa sinoptiko bat da, eta hiri bakoitzeko zenbait punturen arteko distantziak eta denborak neurtzen ditu Mapak hiri bakoitzaren zentralitate nagusiak (zerbitzuak, plazak, parkeak, auzo-zentroak…) eta haien arteko distantzia adierazten ditu, metrotan eta minututan adierazita. Metro-mapetako ikusizko kodeak erabiltzen ditu, hiri handietako garraiobide esanguratsuetako bati keinu eginez, baina hiriei aplikatuta.

Bilbok Aste Nagusi geroz eta jasangarriago bat nahi du, garapen jasangarriko helburuak (GJH) xede izango dituen bat

10/08/2023

Bilboko udalak aurrera egin du datorren Aste Nagusiko prestakizunetan: gertakari jendetsu bat, geroz eta jasangarriagoa izateko desafioari aurre egiteko xedea duena. Aurten, ostera ere, bat egingo du 2030 Agendan jasotako Garapen Jasangarriko 17 Helburuekin (GJH), zeintzuk ostera ere izango baitira protagonista, esate baterako, Kasilda Iturrizar parkeko Txikigunean.

 

Horrela, bada, abuztuaren 20tik 27ra bitartean, 0-12 urteko adingabeak balioetan heziko dituzte modu ludiko, dinamiko eta parte-hartzaile batean, eta ingurumen-hondamendiak prebenitzeari eta konpontzeari buruzko oinarrizko ezagutzak emango zaizkie.

Gure jasangarritasun konpromisoen komunikazioan aurrera

14/07/2023

Jasangarritasunaren Estrategiarekin bat etorriz, Bilbao Convention Bureauk urteak daramatza MICE sektorea kontzientziatzen sektorearen beraren jardueren aztarna
ekologiko eta so zialaren inguruan; horretarako, hirian antolatzen diren fam trip programen alternatiba bideragarriak, errespetutsuak eta jasangarriak sustatzen eta eskaintzen ditu.

2023an, ekimen jasangarri horien inguruko komunikazioa hobetzeko hainbat neurri hartu dira; ildo horretatik, gaur bertan Poloniako eragile talde bat hiriko MICE baliabideak ezagutzera iritsi denez, Bilbao Convention Bureauk infografia erakargarri batzuk estreinatu ditu fam trip programetan. Infografia horietan, erraz eta modu bisualean azpimar ratu dira isuriak murrizteko neurriak eta bisitatuko diren baliabide iraunkorrak.

Bilbok 2023ko Eurocities saria jaso du, Diversitours/Aniztasuna Tours kultur aniztasunari eta migrazioari buruzko bisita gidatuen proiektuagatik

15/06/2023

Diversitours / Aniztasuna Tours aurrez aurreko bisitak eta bisita birtualak eskaintzen dituen kultur arteko proiektu komunitarioak atzo jaso zuen Brussels Urban Summit goi-bileran banatu den 2023ko Eurocities sarearen saria, kategoria honetan: “Giza mugikortasun globaletik tokiko komunitatearen kohesiora igarotzea”. Proiektuaren helburua migrazioari buruzko estereotipoak desagerraraztea da, eta, horretarako, kulturen arteko bizikidetza eta migrazio historia esanguratsua duten Bilboko hiru auzotako espazioetara eta proiektuetara hurbiltzen dituzte parte-hartzaileak. Bilboko Udaleko Berdintasuna, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Arloak, KOOP SF34 eta Moviltik erakunde sozialekin batera, sustatutako proiektu bat da.

Theodora Fundazioarekin lankidetzan aritu gara, ospitaleratutako haurrei irribarrea ateratzeko asmoz

Atzo, Ameriketako Estatu Batuetako eta Kanadako eragile eta sustatzaileekin antolatutako fam trip bidaiaren baitan, martxan jarri genuen Bilbao Convention Bureauk Theodora fundazioarekin adostutako lankidetza. Nazioarteko erakunde horren helburua, besteak beste, Bilboko Basurtuko ospitalean dauden haurren esperientzia leuntzea da.

Gran Hotel Domine, hoteleko terrazan kafea hartzeko tarte atsegin bat aprobetxatuz, taldeak “Gogó doktorearen” bisita jaso zuen. Ospitaleratutako haurrak bisitatu, lagundu eta haiekin jolasten duen doktoreak bere esperientziaren berri eman zien, eta dramak uxatu eta egoera arintzeak daukan garrantzi terapeutikoari buruz hitz egin zuen, haurrek egonaldi atsegina izan dezaten. Arazoa hobetzen laguntzeko, parte hartzaileek pijama solidarioak diseinatu zituzten, ospitaleratutako Bilboko paziente gaztetxoak harritzeko asmoz.

Ekitaldi-programa jasangarriagoak komunikatzen eta zabaltzen lagunduz

2023/05/15

Bilbao Convention Bureauk urteak daramatza hirian antolatzen dituen fam trip bidaien egitarauan gizarte- eta ingurumen-erantzukizuneko proposamenak ezartzen: joan-etorriak oinez edo gutxien kutsatzen duen garraiobidean egitea, karbono-aztarna kalkulatu eta konpentsatzea, FLOSS produktuetan (produktu fresko, lokal, organiko, iraunkor eta sasoikoak) oinarritutako elikadura ezartzea, ingurumen- eta kultura-ondarearekiko konpromisoa, MICE proposamen jasangarrienetara hurbiltzea, tokiko boluntariotza-jardueretan parte hartzea…

Gaurtik aurrera, esperientzia hori guztia Ameriketako Estatu Batuetatik eta Kanadatik etorritako eragile eta sustatzaileekin egingo den fam trip batean aplikatuko du, Tourspainekin batera antolatutakoa. Nobedadeak egongo dira, izan ere, programaren dokumentazioari “Ingurumen-konpromisoa” izeneko atal bat erantsiko zaio, isuriak murrizteko eta konpentsatzeko neurri bakoitzari eta bisitatuko diren proiektu eta erakunde jasangarriei buruzko informazio zehatza emateko. Keinu txiki bat da, sektoreko profesionalen artean kontzientzia sortzeko eta tokiko eragile konprometituenen lana nabarmentzeko.

Bilbok “Bilbo Jasangarria: 2030 Agenda eta GJH-ak” ekintza plana aurkeztu du, giza garapen jasangarriarekin duen konpromisoaren erakusgarri

2023/03/23

Bilboko Udalak jendaurrean aurkeztu du “Bilbo jasangarria: 2030 Agenda eta GJHak” dokumentua, hau da, Garapen Jasangarriko Helburuak (GJHak) hirian kokatzeko Ekintza Plana.

2021az geroztik, zeharkakotzat jotzen den lan horretan udal sail guztiek parte hartu dute, eta UN ETXEA-ren eta Coop & Co-ren lankidetza izan du. Helburua izan da “erakundeek, entitate pribatuek eta herritarrek bultzatutako eguneroko hainbat ekintza identifikatzea –balioei eta GJHei lotutakoak–, zeinak gero eta udalerri jasangarriago, justuago, solidarioago, inklusiboago, pluralago eta askotarikoago bat sortzen laguntzen baitute”. Hala azaldu du Juan Mari Aburto alkateak, ekitaldiko buruak.

Bilbao BBK Live mundu osoan erreferente den ‘B Corp Jaialdia’ bihurtu da

2023/03/09

Bilbao BBK Live musika-jaialdia mundu osoan erreferente da, eta, orain, B Corp komunitatearekin bat egin du, Cala Mijas eta Azkena Rock Festival jaialdiekin batera; izan ere, Last Tour sustatzaile eta aktibatzaile sozialak antolatzen ditu hiru jaialdiak. Erakunde batek –gure kasuan, Bilbao BBK Live jaialdiak– gizarterako, erakundearekin lotutako pertsonentzako eta ingurumenerako inpaktu sozial positiboa lortzeko egiten dituen ahaleginak ebaluatzen eta egiaztatzen ditu B Corp mugimendu globalak, eta gizartea aldatzeko gure helburua etengabe berrikustera bultzatzen gaitu.

Bi urteko azterketa eta ebaluazio prozesu zorrotz baten ondoren lortu da errekonozimendua, eta ebaluatzen diren enpresen % 4k baino ez du gainditzen prozesu hori. B Corp komunitatean sartzeko erabakigarriak izan dira, besteak beste, Bilbao BBK Live jaialdiaren ingurumen-inpaktua murrizteko egindako jarduerak, hondakin gutxiago sortzeko eta hondakinak bereizi eta birziklatzeko sistema zorrotz baten bitartez; energia-efizientziako neurriak, jaialdiaren eremuan edateko ura doan izatea eta komunak kimikorik gabeko sare batera konektatuta egotea. Baloratu dira, halaber, mugikortasun jasangarria sustatzea, sexu-erasoen aurkako eta genero-berdintasunaren aldeko prebentzioko eta sentsibilizazioko programak, baita doako kontzertuen programazioa ere. Bilbori egiten zaion ekarpena eta hirian duen inpaktu ekonomiko garrantzitsua ere funtsezkoak izan dira B Corp komunitateko kide bihurtzeko, eta honako alderdi hauek ere nabarmendu dituzte: tokiko lantaldeak kontratatzea, baso-eremuak basoberritzeko eta egoera ahulean dauden kolektiboei laguntzeko dohaintzak Bizkaiko Elikagaien Bankua, Zierbena Sarea, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Ukraina Euskadi eta Zaporeak elkarteen bitartez; eta pandemia garaian zuzeneko musikaren arloko profesionalei laguntzeko egindako ekimenak.

Urdaibaiko Biosfera Erreserban zuhaitz autoktono berriak, fam trip bidai baten emisioak konpentsatzeko

2023/03/08

Bilbao Convention Bureauk berriki jaso du, joan den udan, Parisko Espainiako turismo-bulegoarekin lankidetzan, Frantziako zenbait agenterekin antolatutako fam trip bidaiaren ondorioz isuritako 3.607 CO2en xurgapen-agiria. Bidaia egin zenekoa ez zen zuhaitz-ale berriak landatzeko sasoirik onena, horregatik, ezinezkoa izan zen —beste batzuetan ez bezala— taldea inplikatzea. Horiek horrela, Impredecible Basoa, ziurtagiriak igortzen dituen erakundea, arduratu da lan hori egiteaz.

Zehazki, hamaika zuhaitz autoktono landatu dira Muniketaganan, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean, karbono-aztarna xurgatzeko lagatako baso kolaboratibo eta iraunkor batean.  Zuhaitzek 40 urtetan zehar xurgatuko duten CO2ak taldearen isuriak konpentsatuko ditu, gure ingurune natural aberats eta pribilegiatuenetako baten biodibertsitatea sustatzeaz gain.

Bilboko hogei bat hotelek ekoizle handientzako hondakinak biltzeko udalaren proiektu piloto batean parte hartu dute

2023/02/16

Bilbao Convention Bureauk urtarrilaren 23an antolatutako saioaren ondoren, hiriko hogeita bat hoteletan dagoeneko hasiak dira Bilboko Udaleko Bizi Kalitatearen eta Zerbitzuen Arloak antolatutako programa pilotu batean parte hartzeko prestakuntzak egiten. Proiektu horren bidez ekoizle handien hondakinak atez ate biltzea da asmoa.

Programa horretan parte hartuz, hotelek benetako informazio trazagarria eskuratu ahal izango dute sortzen dituzten hondakinen nolakotasunari eta bolumenari buruz, eta, horrela, horiek tratatzeko eta murrizteko erabaki hobeagoak hartu ahal izango dituzte.

Ekitaldi jasangarriaren tailerra

2023/02/06

Guy Bigwood leku jasangarriak sortzeko aditu ospetsuak eta Global Destinations Sustainability Index-eko sortzaileak eta turismo irisgarri eta jasangarriko Mònica Molina espezialistak elkarrekin gidatuko gaituzte atal praktiko honetan, eta haiekin batera ekitaldien kudeaketa jasangarrirako jardunbide egokien adibideak aztertuko ditugu, zuen eguneroko zalantzak argituko ditugu, Bilboko ekitaldi jasangarrien mapa prestatuko dugu eta elkarrekin egingo dugu lan jasangarritasunaren inguruko geure kongresua diseinatzeko.

Innovate4Climate 2023 biltzarra hartuko du BECek

2023/01/21

Bilbao Convention Bureau-ren eta BECen elkarlanari esker, BECek World Bank Group taldearen Innovate4Climate nazioarteko biltzarra hartuko du, maiatzaren 23tik 25era. Maila goreneko ekitaldi bat da, non sektore publiko eta pribatuko liderrek irtenbide klimatiko berritzaileenak eztabaidatuko dituzten, finantzen, politikaren eta teknologiaren ikuspuntutik. Ekitaldi honekin, I4C biltzarrak aurrez aurreko bilerak berrabiaraziko ditu. Formatu horretan egindako azken edizioak 82 herrialdetako 1.200 ordezkari baino gehiago bildu zituen.

Hoteletan etxekoak ez diren hondakinak biltzea hobetzeko proiektu pilotoaren aurkezpena

2023/01/09

Marta Barcok, Bilboko Udaleko Bizi Kalitatearen eta Zerbitzuen zuzendariak, ekoizle handiei hondakinak atez ate biltzeko Bilboko Udalaren proiektu pilotu hau aurkeztuko dio hiriko hotelen sektoreari. Programan parte hartuz, hotelek benetako informazio trazagarria eskuratu ahal izango dute sortzen dituzten hondakinen nolakotasunari eta bolumenari buruz, eta, horrela, horiek tratatzeko eta murrizteko erabaki hobeagoak hartu ahal izango dituzte.

Aurrepausuak Bilbao Convention Bureau-ren “zero paper” politikan

2023/01/19

Bilbao Convention Bureau-ren eguneroko jardueran paper gutxiago erabiltzeko hartu ditugun neurriekin bat etorriz, aurten Forms aplikazioa erabiliko da urtero egiten ditugun inkesta guztiak betetzeko. Neurri horri esker nabarmen murriztuko da paperaren kontsumoa; izan ere, aurten soilik, Bilbao Convention Bureauk 300 inkesta baino gehiago egingo dizkie in situ hirian antolatutako MICE bileretan parte hartuko duten ordezkariei, bai eta fam trip bidaietako parte-hartzaileei eta sustapen-lanetan inplikatutako beste eragile batzuei ere.

Bilbok aurrera egin du hiriko ekitaldien sektoreko karbono-aztarnaren neurketan

2022/12/14

Ekitaldien sektorearen ingurumen-inpaktua neurtzeko eta murrizteko konpromisoari helduz, Bilbao Convention Bureau hiriko MICE bileretara datozen pertsonen mugikortasunaren ondoriozko karbono-isuriak neurtzen hasiko da. Horretarako, “Bilbo hiriko bilera-turismoa neurtzeko txostena” hartuko da oinarri gisa. Urtero egiten den azterlan horretan, dagoeneko sektorearen beste markatzaile batzuk aztertzen dira, hiriko meetings & events sektorea osatzen duten eragile publiko eta pribatuen lana bideratuko duen informazioa izateko.

Zehazki, 2023an 300 lagun baino gehixeago elkarrizketatuko dira Bilboko MICE jardueraren adierazgarri diren profesionalen arteko 30 bileratan. Elkarrizketatuek honako alderdi hauek zehaztu beharko dituzte, besteak beste: nondik datozen, zer garraiobide aukeratu duten eta zer bidaia-ibilbide egingo duten, baita bidaiak aisialdirako edo lanerako beste helmugarik barne hartzen duen adierazi ere.

Informazio horri guztiari esker, hautatutako laginaren karbono-aztarna kalkulatu ahal izango da, eta 2023ko MICE jarduera osora estrapolatuko da, Bilboko bileren sektorearen inpaktuaren lehen hurbilketa bat lortzeko, CO2 isuriei dagokionez.

Bilboko helmuga jasangarri gisa eskaintzen dituen proposamenak aurkeztu ditu IBTM 2022 programaren baitan

2022/11/28

Bilbao Convention Bureau-ren zuzendariak, Kepa Olabarrietak, Corporate Experiences Day jardunaldietan parte hartu du gonbidatu gisa astelehen honetan. IBTM 2022 azokaren aurreko egunean egiten den ekitaldi horretan, helmugak eta enpresak erosle korporatiboen aparteko talde murriztu batekin biltzen dira.

American Express-ek antolatu zuen jardunaldia aurten, ekitaldien sektoreko jasangarritasunaren gaian oinarrituta, eta karbono-aztarna neurtzeko eta murrizteko funtsezko joerak eta jardunbide egokiak aztertu ziren. Bilbok jasangarritasunaren hobekuntzaren aldeko helmuga gisa duen konpromisoaren berri eman zuen, bai eta 2022ko Global Destination Sustainability Index zerrendan 33. posturaino aurrera egitea ahalbidetu dioten proposamen eta jardunbide egokiak zehatz-mehatz azaldu ere.

Bilbok 33. postua lortu du Global Destination Sustainability indizean eta mundu mailan hiri ertainen artean bederatzigarren postuan dago

2022/11/17

Bilbok 33. postua lortu du Global Destination Sustainability indizean, bilerak, sustapen-bidaiak, konferentziak eta erakustaldiak egiteko helmuga iraunkorren nazioarteko rankingean. Horrela Bilbo batez bestean bederatzigarren hiri onena da mundu mailan. Iaz Bilbok 42. postua lortu zuen; beraz, azken edizio honetan Bilbok nabarmen hobetu du sektoreari dagokionez duen posizionamendua.

Global Destination Sustainabilityk funtsezko oinarritzat baloratzen du, 71 itemen bidez, NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuekin bat egitea. Hiribilduaren kasuan Bilbao Convention Bureauk eta bere eta hornitzaileek, “Bilbao Arima Berdea” izeneko lan-batzorde iraunkorrean sartuta daudenek, ezarritako hobekuntzak baloratu dira.

MICE programa batean gizarte-jasangarritasuna eta aukera-berdintasuna integratzea

2022/06/30

Bilbao Convention Bureauk gizarte- eta ingurumen-jasangarritasuneko irizpideak aplikatzen jarraitzen du hirian antolatzen dituen fam trip bidaietan. Oraingoan, Frantziako agentzia-talde baten txanda izan da, aste honetan bertan gure hiria bisitatuko duena, Tourspain-ek egindako bitartekaritza-lanari esker. Ohi bezala, programa horren lehentasuna da lekualdaketak oinez edo gutxien kutsatzen duen garraiobidean egitea; era berean, karbono-aztarna kalkulatu eta konpentsatuko da, zuhaitzak landatuta. Jatekoari dagokionez, zero kilometroko proposamenak egiten dituzten jatetxeetako menuak aukeratu dira.

Programa horrek, halaber, garapen jasangarrirako hamargarren helburua esploratzen du: aukera-berdintasuna eta gizarte-inklusioa. Horretarako, BILBAO FORMARTE Koop.Elk.Txikia bisitatu dute, desgaitasuna duten pertsonentzako arte-eskola bat, hiriaren erdigunean kokatuta dagoena eta MICE sektorerako aukera interesgarriak eskaintzen dituena: eskuz eginiko enpresa-opariak, bertaratuei eta laguntzaileei zuzendutako arte-tailerrak…

Paperezko bisita-txartela kentzea

2022/05/04

Aurten, Bilbao Convention Bureauk paperezko bisita-txartelak kentzea lortu du.

Orain arte, Bureau kongresu edo azoka batera joaten zenean, txartelak banatzen zizkien bezeroei, eta horiek harremanetarako datu guztiak zituzten Bureaurekin harremanetan jarraitzeko.

Hala ere, hemendik aurrera, bezeroak Bilboko standera hurbilduko dira eta beharrezko datu guztiak dituen QR kode bat eskaneatu ahal izango dute.

Horrela, Bureau-ren digitalizazio-prozesuan beste urrats bat egitea lortzen da, eta bisita-txartel fisikoa kentzen da, hondakinak sortzea saihestuz.

Unibertsitate Kongresuen eta Unibertsitate Fundazioen Bulegoen Elkartearen XV. Topaketa

2022/03/25

Joan den martxoan, Bilbao Convention Bureauko zuzendariak Alcalá de Henaresko Unibertsitatearen gonbidapena onartu zuen, eta unibertsitatera joan zen azken hamarkadetan Bilbok jasan duen eraldaketaz eta Unibertsitate Fundazioen eta Unibertsitateen Kongresuen Bulegoen Elkartearen XV. Topaketan iraunkortasunaren alde egin duen apustu sendoaz hitz egitera. Duela gutxira arte erabat industrializatutako hiria izan bazen ere, hiriaren aurpegia garbitu eta iraunkortasunaren aldeko apustu nabarmena egin zen, nazioartean ere aitortutako apustua, alegia.

https://www.fgua.es/xv-encuentro-ocue/ 

Bilbo munduan gutxien kutsaturik dagoen hirietariko bat

2022/03/15

Palacio euskalduna

Berkeley Earth irabazi-asmorik gabeko erakundeak munduan gutxien kutsatuta dauden hirien zerrenda egin du, eta horien artean dago Bilbo.

Horrela, Bilbok Air Quality City List delakoan sartzea lortu du, hau da, munduan gutxien kutsatuta dauden 40 hirien artean.

Ranking horretan airearen kalitatea PM 2,5 partikulen bidez ebaluatzen da. Bilboko airearen kalitatea bikaina da urte osoan. Zerrenda esteka honetan kontsulta daiteke:

http://berkeleyearth.org/air-quality-city-list/

Ondarea ekitaldien gako gisa

2022/01/25

 Hirian kongresu bat egin ondoren utzitako ondarea gero eta garrantzitsuagoa da. Antolatzaileek xede-hirian eragin positiboa uzteko moduak bilatzen dituzte, eta, horregatik, beharrezkoa da lan egitea, nola egin jakiteko hainbat aukera eskaini nahian.

Ezinezkoa litzateke hori lortzea Bureauren laguntzarik gabe; hala, hotelak betetzera baino garapen ekonomikora bideratuago dagoen misioa duenez, Bilbao Convention Bureau udalaren sustapen ekonomikoko sailaren barruan dago.

https://www.eventoplus.com/articulos/el-legado-se-reafirma-como-clave-de-los-eventos/

Karbono-aztarnaren kalkulua

2022/01/17

Helburua, betiere negozio-ekitaldien iraunkortasunaren bila, ekitaldiok ingurumenerako mehatxu ez izatea da, hau da, ekitaldiek karbono-aztarnarik ez izatea edo gutxienez ahalik eta txikiena izatea. Horregatik, aurten, hotel bakoitzaren karbono-aztarna kalkulatu da. Hotelek, jarrera ezin hobea erakutsita, establezimenduko karbono-aztarna lortzeko beharrezkoak diren datuak eman dizkigute. Izan ere, negozio-ekitaldi bat egiten den bitartean (bilera, kongresua, batzarra edo konbekzioa), parte-hartzaile bakoitzak karbono-aztarna uzten du, hau da, CO2 (teCO2) tona baliokideen kopuru jakin bat.

Karbono-aztarna kalkulatzeko, normalean, bisitariak helmugako hirian duen egonaldian (hotela) edo hirira iristeko nahiz hiri barruan mugitzeko erabilitako garraioan sortutako emisioak hartzen dira kontuan. Karbono-aztarnaren kalkuluari esker, badakigu zer inpaktu uzten dugun, eta hori arintzeko lan egin dezakegu, emisioak murriztuz edo haren eragina konpentsatzeko ekimenak sustatuz. Emisioen murrizketaren barruan, nabarmentzekoak dira argiztapena kontsumo txikiko bonbilletara aldatzea, energia bitarteko berriztagarrien bidez lortzea eta garraio publikoa erabiltzea edo, halakorik ezean, ibilgailu pribatu elektrikoa erabiltzea.

Arazo hori konpontzeko hainbat ekimen egin dira, eta horietako batzuk “eragina eta legatua” ataleko ekintzen parte dira. Kontsulta itzazu!

Emisioak konpentsatzeko zuhaitzak landatzea, tokiko komunitatearekin batera lanak egitea edo baso-bideak garbitzea eta egokitzea izan ohi dira eraginkorrenak. CO2 tona baliokideen barruan, atmosferara isuritako berotegi-efektuko gas guztien emisioak hartzen dira kontuan, jardueraren garapenetik datozen zuzeneko edo zeharkako efektuengatik.

Hiru irismen bereizten dira:

1.Irismena:

Berotegi-efektuko gasen isuriak, enpresak jabetzan dituen edo kontrolatzen dituen iturrietatik datozenak. Ohikoenak dira iturri finkoetako erregai fosilen kontsumoa eta klimatizazio-ekipoen nahi gabeko ihesak.

2.Irismena:

Energiaren kontsumo eta banaketaren ondoriozko zeharkako isurketak honakoei dagozkie: hirugarrenek sortutako elektrizitatearen eta lurrunaren kontsumoarekin lotutako berotegi-efektuko gasen isurketei, alegia.

3.Irismena:

Konpainia baten balio-katetik datozen eta haren kontrolpean ez dauden emisioak dira. Adibidez, negozio-bidaiak, langileen joan-etorriak edo produktuen erabilera.

Bilbok bat egin du Glasgowko adierazpenarekin

2021/11/09

Palacio euskalduna

Bilbao Convention Bureauk bat egin du Glasgowko Adierazpenarekin. Belaunaldi berrien olatuari jarraituz eta iraunkortasunarekin eta ingurumenarekin duen konpromisoa berretsiz, Bureauk finantzaketa neurtzeko, deskarbonizatzeko, birsortzeko eta desblokeatzeko konpromisoa hartzea erabaki du, finkatutako helburuak lortu nahian.

Aldi berean, Bureauk 2027ra arte zehaztutako Iraunkortasuneko Ekintza Planean zehaztutako ekintzak gauzatzen jarraituko du.

https://www.hosteltur.com/147820_que-empresas-turisticas-han-suscrito-la-declaracion-de-glasgow.html

Bilbok 42. postua lortu du Global Destination Sustainability Index-en

2021/11/05

Bilboko hiriak iraunkortasunarekin duen inplikazio argiaren erakusgarri, joan den urtetik (2021), Bilbok GDS-Index rankingera aurkezteko erronkari heldu dio. Global Destination Sustainability Index-ek MICE sektoreko ekitaldiak egiteko helmuga iraunkorrenak erakusten ditu.

Estreinaldiaren urtean, Bilbok 42. postua lortu du munduko sailkapenean, 60,4/100eko azken puntuazioarekin. Lau atal ditu: ingurumen-atala (72,22/100), atal soziala (82,5/100), hornitzaileak (27,5/100) eta xede-hiriaren kudeaketa (58,62/100).

Hiria hobetzen jarraitzeko asmoz, aurten hainbat ekimen sustatu eta abian jarriko dira. Horrekin guztiarekin, Bilbok bere posizioa hobetu nahi du eta 2022an postuak igo.

Populazio bera duten beste hiri batzuekin alderatuta, iraunkortasunaren arloan punta-puntakoak diren Aarhus eta Reykjavik hirietatik gertu gaude. Lehenengoa sailkapen osoko hirugarren onena da eta Islandiako hiriburuak bosgarren postua lortu du. Bi hiri horiekiko alderik handiena Supplier atalean dago, baina argi daukagu zein den egoera iraultzeko jarraitu beharreko bidea.

https://www.europapress.es/euskadi/noticia-bilbao-alcanza-puesto-42-indice-global-destination-sustainability-ano-adhesion-20211105101912.html

Elkarrizketa Bilbao Convention Bureau-rekin

2019/02/07

Palacio euskalduna

Max Tourism hedabidearen elkarrizketa honetan, Kepa Olabarrietak, Bilbao Convention Bureau-ko zuzendariak, duela 12 urtetik Bureauk etorkizun hurbilerako dituen helburu nagusiak eta datozen ekitaldi garrantzitsuenak deskribatzen ditu.

Aldi berean, Convention Bureau-ren indarguneak errepasatzen ditu, helmuga gisa finkatzeko jarraitu beharreko urratsak zein izango diren iragarri du eta Bilbora hurbiltzen den edozein bisitarik amaitzen duen gogobetetzea azpimarratu du.

https://www.max-tourism.com/entrevista-con-el-bilbao-convention-bureau/

 

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!