SEFHren 68. biltzarra, GJHekiko konpromisoaren adibidea ospitaleko farmaziaren sektorean

Joan den astean Bilbao Convention Bureau elkarlanean aritu zen Ospitaleko Farmaziaren Espainiako Elkartearekin (SEFH), 68. biltzarra egiteko. Topaketa horren bidez amaiera eman zitzaion jasangarritasunaren aldeko urte oso aktiboa izandakoari, ospitaleko farmaziaren praktika profesi onaletik abiatuta. Izan ere, Nazio Batuen Mundu Itunarekin bat egin duen Espainiako lehen elkarte zientifikoa da SEFH , eta urte osoan zehar garatu du 2023 + SOStenible proiektua . Proiektu horren baitan hainbat kanpaina jarri ditu martxan hondakinak murrizteko, sendagaiak berrerabiltzeko, genero ikuspegia osasun politikei aplikatzeko edo inguruko gizarte baliabideak hobeto ezagutzeko; horrez gain, beste ekimen profes ional interesgarri batzuk ere egin ditu.

Jasangarritasunaren aldeko apustu horren baitan, SEFHren 68. biltzarra diseinatzerako orduan, kontuan hartu ziren Bilboko Euskalduna Jauregian 1.300 profesional biltzeak ingurumenean eta gizartean duen eragina . Helburua hori izanik, Bilbao Convention Bureauk inkesta xehatu bat egin zien bertaratutakoei, eta, horri esker, beren egonaldiaren eta hirira egindako joan etorrien karbono aztarna neurtu ahal izan zuten . Ondoren, Urdaibai ko Biosfera Erreserban zuhaitzak landatzearen
bidez , neurtutako 34,878 t CO2 itzultzea sustatu zuen SEFHk.

Era berean, garraio publikoko alternatibak eskaini zitzaizkien biltzarkideei, bai Bilbora iristeko, bai hirian mugitzeko; izan ere, Bilbao Conventi on Bureauk Bilboko tranbiarekin duen hitzarmenari esker, garraiobide horretan doan bidaiatzeko aukera izan zuten , eta hiriko Ibilbide Berdeez gozatzea sustatu zen. Izan ere, informazioa eta kontzientziazioa protagonista izan ziren SEFHren Bilboko kongresuak iraun zuen hiru egunetan: paperaren, plastikoaren eta beste hornidura batzuen kontsumoa murriztea, botila berrerabilgarriak eta liburuxka digitalak bezalako alternatibak eskainiz; igogailuen ordez eskailerak erabiltzera animatzea; kontsumituko ez diren e likagaiak edo edariak ez hartzea; lantokietan sendagaiak berrerabiltzera bultzatzeko kanpainak, SIGRE puntuen aldekoak…

Alderdi sozialari dagokionez, SEFHk dohaintza bat egin zion Bizkaiko Elikagaien Bankuari , eta botila berrerabilgarriak eskatu zizkion Nahiarteri , desgaitasun psikiko edo intelektuala duten pertsonentzako Bilboko arte eskolari. Konpromiso eta ekimen horiek guztiak “Biltzarkide jasangarriaren dekalogoan” jasota geratu ziren, eta SEFHn luzaroan geratu ko direla espero dugu. Zorionak!

Video

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!