Ekitaldien legatua elkarrekin landuz

Aste honetan, Bilbao Convention Bureauk, #Meet4Impact MICEn espezializatutako gizarte eragineko aholkularitzarekin lankidetzan , bi tailer antolatu ditu, B ilbon ekitaldiek eskaintzen duten aukeraren inguruan legatua eta inpaktu positiboa sortzeko . Hauxe izan zen helburua: Bilbao Convention Bureauko kideak, elkartekideak eta #BilbaoArimaBerdea ko kideak gaitzea inpaktu positiboko
estrategia bat garatzeko, bai eta hirian inpaktu positiboa duten proiektu pilotuak ezartzeko interesa duten tokiko kolaboratzaileen sare bat ezartzea ere.

Geneviève Leclerc, #Meet4Impact erakundearen sortzaile eta CEOak, eta Beatriz Ibañez, erakunde bereko Senior Social Impact Consul tant ak, gidatu zituzten saioak. Lehenengoan, ingurune proaktibo eta erlaxatu batean murgilduta, ekitaldien sektoreak eskaintzen duen gizarte inpaktu positiboaren potentzialtasunean sakondu nahi duten Bilbao Convention Bureauko enpresa bazkideak bildu ziren.

Bigarrenean, biltzarren sustatzaileen, ikerketa taldeetako kideen eta unibertsitateen txanda izan zen, eta gure inguruko kasu praktikoak ekarri zituzten, aurreko saioko ezagutzak aplikatu ahal izateko.

Bi tailerretan lankidetzarako aukera interesgarr iak jarri ziren mahai gainean, eta Bilbao Convention Bureau eta #BilbaoArimaBerdea erakundeetako kideek interesa islatu zuten mugimendu global handi baten parte aktiboa izateko, hain zuzen ere ekitaldien sektoreak hiri anfitrioietan duen eragin positiboa e ta ondarea hobetzera eramango duena, sinergia egonkorrak eta hobekuntza kuantifikagarriak sortuta.

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!