Helburua, betiere negozio-ekitaldien iraunkortasunaren bila, ekitaldiok ingurumenerako mehatxu ez izatea da, hau da, ekitaldiek karbono-aztarnarik ez izatea edo gutxienez ahalik eta txikiena izatea. Horregatik, aurten, hotel bakoitzaren karbono-aztarna kalkulatu da. Hotelek, jarrera ezin hobea erakutsita, establezimenduko karbono-aztarna lortzeko beharrezkoak diren datuak eman dizkigute. Izan ere, negozio-ekitaldi bat egiten den bitartean (bilera, kongresua, batzarra edo konbekzioa), parte-hartzaile bakoitzak karbono-aztarna uzten du, hau da, CO2 (teCO2) tona baliokideen kopuru jakin bat.
Karbono-aztarna kalkulatzeko, normalean, bisitariak helmugako hirian duen egonaldian (hotela) edo hirira iristeko nahiz hiri barruan mugitzeko erabilitako garraioan sortutako emisioak hartzen dira kontuan. Karbono-aztarnaren kalkuluari esker, badakigu zer inpaktu uzten dugun, eta hori arintzeko lan egin dezakegu, emisioak murriztuz edo haren eragina konpentsatzeko ekimenak sustatuz. Emisioen murrizketaren barruan, nabarmentzekoak dira argiztapena kontsumo txikiko bonbilletara aldatzea, energia bitarteko berriztagarrien bidez lortzea eta garraio publikoa erabiltzea edo, halakorik ezean, ibilgailu pribatu elektrikoa erabiltzea.
Arazo hori konpontzeko hainbat ekimen egin dira, eta horietako batzuk “eragina eta legatua” ataleko ekintzen parte dira. Kontsulta itzazu!
Emisioak konpentsatzeko zuhaitzak landatzea, tokiko komunitatearekin batera lanak egitea edo baso-bideak garbitzea eta egokitzea izan ohi dira eraginkorrenak. CO2 tona baliokideen barruan, atmosferara isuritako berotegi-efektuko gas guztien emisioak hartzen dira kontuan, jardueraren garapenetik datozen zuzeneko edo zeharkako efektuengatik.
Hiru irismen bereizten dira: