Grupo Iruña eta Bilbao Exhibition Centreren arteko lankidetza estrategikoari esker, euskal instalazioetan maiatzean egin zen Munduko Bankuaren Innovate4Climate nazioarteko konferentzia ekitaldi aitzindaria bihurtu da, elikagaien soberakinak dohaintzan eman baititu Oreka Circular Economy plataformaren bitartez. Lan horrek agerian uzten du bi erakundeek hondakinak kudeatzeko eta beharrik handienak dituzten komunitateei laguntzeko jarduketa arduratsuak ezartzeko duten konpromisoa, eta GJHren Agenda 2030arekin lerrokatuta daudela.
Guztira, 220kg elikagai eman dizkiote Bilboko Conde de Aresti Egoitzari. Horretarako, logistika-sistema efizientea ezarri zen ekitaldian sobratu ziren elikagaiak bildu, zenbatu, entregatu eta egunero emateko. Guztira 69 herrialdetako 1.500 parte-hartzaile izan ziren. Ekintza horrek izan duen ingurumen-inpaktua hau da: CO2aren 6.900 kilo-isurpen ekidin dira; milioi bat litro ur baino gehiago aurreztu: eta 4.000m2 baso baino gehiago salbatu dira, amaierako txostenak jasotzen duenaren arabera. Inpaktu ekonomikoaren, sozialaren eta ingurumenekoaren trazabilitatea eta neurketa Oreka Circular Economy teknologiaren bitartez egin da.