RSME-REN IKERTZAILE GAZTEEN VII. BILTZARRA OSPATZEN DA BILBON ASTE HONETAN, HIRIBILDUA MATEMATIKAREN EPIZENTRO BILAKATUZ
Gaur, urtarrilak 13, hasi eta urtarrilaren 17ra arte, nazioarteko 487 gazte bildu dira Hiribilduan EHU erakunde anfitrioia izanik, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) eta Real Sociedad Matematica Española (RSME) erakundeen eskutik.
Kontxi Claver Zinegotziak biltzarrari hasiera emateko ekitaldian azpimarratu duenez, “ohorea da sentitzea Bilbo erreferentzia-leku gisa islatzen dela, eta gazteriarengan eta haren talentuarengan konfiantza dugula, aurrerapenaren, garapen ekonomikoaren eta berrikuntzaren eragile gisa“.
BILBO EKINTZAILETZAREN ETA BERRIKUNTZAREN MUNDUKO TOPAGUNE IZANGO DA GEM 2025 BILTZARRARI ESKER
Konferentziaren irekiera instituzionala datorren asteartean, otsailak 18, izango da, 9:00etan, Bizkaia Aretoan. Inaugurazio-ekitaldian izango dira Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia; Aileen Ionescu-Somers, Global Entrepreneurship Monitor-eko zuzendari exekutiboa, eta Andoitz Korta, Eusko Jaurlaritzako Industria Sustatzeko sailburuordea.
EEB-OVEk (Ekintzailetzaren Euskal Behatokia) antolatuta, GEM Global 2025 Biltzarrak 52 herrialde baino gehiagotatik etorritako ekintzailetzaren munduan eragina duten 400 pertsona baino gehiago bilduko ditu otsailaren 17tik 19ra Bilbon. Hitzaldiaren programari eta hizlariei buruzko informazio gehiago: gemconferencebilbao.org.
Bilbon destino jasangarriei buruzko topaketa egin da, hiria ekitaldiei lotutako ekintza- eta prestakuntza-plan bateko hiri pilotu aukeratu ondoren

Hiria destino-pilotu gisa hautatu dute “Bilbao Convention Bureauren bidez jardun jasangarrien arloan izan duen ibilbide eta konpromiso nabarmenagatik”.
Kontxi Claverrek, Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko Saileko Zinegotziak, nabarmendu du topaketa honek eta proiektuak ekitaldien ekosistemako eragile guztiak kontzientziatzeko elementu gisa duten balioa. Kontxi Claverrek esan duenez, “bileren, pizgarrien, hitzaldien eta erakusketen MICE turismoaren esparruan hiriak destino jasangarri gisa duen posizio gero eta sendoagoa berresten duen lana da”.
Subcontratación azoka, ETE-entzako negozio aukera berriak BEC-en

Erronka industrialak negozio-aukera bihurtuko dira enpresa txiki eta ertainentzat 2025eko Subcontratación azokan, azpikontratazioari buruz Estatuan egiten den ekitaldi monografiko bakarrean. Bilbao Exhibition Centren egingo da, ekainaren 3tik 5era, smart manufacturing arloko topagune nagusietakoa den +INDUSTRYren baitan.
Ekitaldiak, gainera, bi gune azpimarragarri izango ditu. Erakusketa eremuan, fabrikazio-prozesu funtsezkoenetatik teknologia aurreratuenetara arteko produktu eta zerbitzuak egongo dira. Horrez gain, 22. edizio honetatik aurrera, azokak hornikuntza industrialen sektorea ere jasoko du. Eta bestetik, XXI. Azpikontratazio Industrialaren Europar Topaketan, erakusketariek Estatuko eta nazioarteko punta-puntako erosleekin B2B elkarrizketak egiteko aukera izango dute.
No Results Found
The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.