BILBOK 33. POSTUA LORTU DU GLOBAL DESTINATION SUSTAINABILITY INDIZEAN ETA MUNDU MAILAN BATEZ BESTEKO HIRI ONENAREN BEDERATZIGARREN POSTUAN DAGO

Bilbok 33. postua lortu du Global Destination Sustainability indizean, bilerak, sustapen-bidaiak, konferentziak eta erakustaldiak egiteko helmuga iraunkorren nazioarteko rankingean. Horrela Bilbo batez bestean bederatzigarren hiri onena da mundu mailan. Iaz Bilbok 42. postua lortu zuen; beraz, azken edizio honetan Bilbok nabarmen hobetu du sektoreari dagokionez duen posizionamendua.

Global Destination Sustainabilityk funtsezko oinarritzat baloratzen du, 71 itemen bidez, NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuekin bat egitea. Hiribilduaren kasuan Bilbao Convention Bureauk eta bere eta hornitzaileek, “Bilbao Arima Berdea” izeneko lan-batzorde iraunkorrean sartuta daudenek, ezarritako hobekuntzak baloratu dira.

Gehiago irakurri:

BECEK HIDROGENOAREN INGURUKO EUROPAKO EKITALDIRIK HANDIENA HARTUKO DU 2024AN

European Hydrogen Energy Conference (EHEC) ekitaldian sektoreko eragile eta enpresa nagusiak bilduko dira datorren urtean BECen, azken garapen teknologikoak erakutsi eta networkinga eta merkataritzako aukerak sustatzeko.

Tecnalia, Energiaren Euskal Erakundea, Energiaren Klusterra eta Bilbao Exhibition Centre lankidetzan arituko dira Espainiako Hidrogenoaren Elkartearekin (AeH2) Europako hidrogenoaren inguruko ekitaldirik handiena antolatzeko Bilbon, BECen; European Hydrogen Energy Conference (EHEC).

Ekitaldian hidrogenoaren balio-kate osoarekin lotutako gaiak jorratuko dira, besteak beste, energia-bektore horren sorkuntza, banaketa, garraioa, biltegiratzea eta amaierako erabilerak, eta proiektu industrialetako I+Gari buruzko alderdiak jorratuko dira. Ekitaldia iragan maiatzaren 18 eta 20 artean egin zen Madrilen, eta nabarmen igo zen bertaratutako pertsona eta enpresen kopurua. Kongresua bi urtean behin egiten da eta datorren ediziorako sektoreko adituak eta enpresak elkartzea aurreikusten da, azken garapen teknologikoak partekatu, networkinga sustatu, harreman esanguratsuak sortu eta hidrogenoaren arloko merkataritza-aukerak sustatzeko.

Gehiago irakurri:

METABOLISMOARI ETA MINBIZIARI BURUZKO NAZIOARTEKO BOSGARREN KONGRESUA EGINGO DA BILBON.

Ekitaldi zientifiko honek presentzialtasuna berreskuratzen du Bilbon ohikoa bihurtu den bilerarekin. Ia hamarkada bateko historia duen kongresua Minbiziaren Ikerketarako Europako Elkarteak (EACR) antolatzen du eta CIC bioGUNEk koordinatuta dago. Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den konferentzian 25 herrialdetako 200 ikertzaile baino gehiago bilduko dira ostegunera arte. Ekitaldiak betiko moduan zientzia-dibulgazioari eusten dion Bilboko Udalaren babesa du. (Bilbo, 2022ko urriaren 10a) Bilboko Euskalduna Jauregiak minbiziaren metabolismoaren ikerketaren arloko aditu handienak bilduko ditu bihar, asteartea, urriaren 11n hasi  eta osteguna, hilaren 13a, bitartean, gaiari buruzko azken aurrerapenak partekatzeko.

Gehiago irakurri:

BILBO IMEX AMÉRICA-RA DOA, ESTATU BATUETAKO BILTZAR-TURISMOAREN SEKTOREAREN BATZARRIK HANDIENERA

Gaurtik aurrera, urriaren 14ra arte, Bilboko ordezkaritzak gure uriak ekitaldi, biltzar, enpresa-bilera eta pizgarri-bidaien egoitza izateko duen potentziala erakutsiko du Las Vegas-en. Bilbao Convention Bureau-ren ordezkaritza batek, tokiko bi enpresarekin batera –NIS (North Incoming Services) eta Bilboko Ercilla hotela–, Las Vegas hirian azalduko du Bilbok ekitaldi, biltzar, enpresa-bilera eta pizgarri-bidaien egoitza izateko duen potentziala. Bilboko ordezkaritzak lan-agenda osatu bat eramango du, sektoreko nazioarteko elkarteekin, batzar-turismoko eragile nagusiekin eta zenbait herrialdetako enpresa handiekin batera ezarria.

Gehiago irakurri:

    Gainera…
    No Results Found

    The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

    Descargar información

    Descargar información

    Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

    ¡Gracias por descargar!