BILBO IMEX AMÉRICA-RA DOA, ESTATU BATUETAKO BILTZAR-TURISMOAREN SEKTOREAREN BATZARRIK HANDIENERA

Gaurtik aurrera, urriaren 14ra arte, Bilboko ordezkaritzak gure uriak ekitaldi, biltzar, enpresa-bilera eta pizgarri-bidaien egoitza izateko duen potentziala erakutsiko du Las Vegas-en. Bilbao Convention Bureau-ren ordezkaritza batek, tokiko bi enpresarekin batera –NIS (North Incoming Services) eta Bilboko Ercilla hotela–, Las Vegas hirian azalduko du Bilbok ekitaldi, biltzar, enpresa-bilera eta pizgarri-bidaien egoitza izateko duen potentziala. Bilboko ordezkaritzak lan-agenda osatu bat eramango du, sektoreko nazioarteko elkarteekin, batzar-turismoko eragile nagusiekin eta zenbait herrialdetako enpresa handiekin batera ezarria. Ekintza hau, maiatzean IMEX Frankfurt-en parte hartu ondoren datorrena, uria nazioartean sustatzeko egutegian daudenen arteko garrantzitsuenetako bat da. Azoka honetan parte hartzearen helburua da kontaktu profesionalak egitea eta gure uriak biltzarrak eta bilerak hartzeko eskaintzen dituen aukeren berri ematea.

Bilbao Convention Bureau-k eta enpresek Bilbok biltzarrak egiteko dauzkan egoitzak eta ekipamenduak aurkeztuko dituzte IMEX América-n. Hotel-eskaintza eta gastronomia eta aisiako eta kulturako proposamenak izango dira ordezkaritzak azalduko dituen beste alderdi batzuk. IMEX América-k nazioarteko 3.000 eragile baino gehiago erakarriko ditu euren eskaintza aurkezteko. Hau da, ekitaldi handiak antolatzen dituzten enpresa espezializatuak, hotel kateak, hegazkin-konpainiak, agentziak eta hornitzaileak, eta mundu osoko hiriak eta eskualdeak izango dira bertan. Aurtengo edizioak batzarren industriaren lan egiteko era eguneratu eta errealitate berriei hobeto erantzutea gura du, alegia ingurumeneko jasangarritasuna, berrikuntza, sormena eta ekitaldiak antolatzeko tresnak.

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!