XABIER BASAÑEZ, BECEN ZUZENDARI NAGUSIA, AHO BATEZ BERRAUTATU DUTE ESPAINIAKO AZOKEN ELKARTEEN PRESIDENTE IZATEKO

Atzo egin ziren Espainiako Azoken Elkarteen (AFE) Ohiko eta Ezohiko Batzar Orokorrak. Ezohiko Batzar Orokorreko kideek Xabier Basañez, BECeko (Bilbao Exhibition Centre) zuzendari nagusia, aho batez berrautatu zuten, hurrengo lau urteetan presidente gisa erakundea ordezkatu eta zuzendu dezan.

Basañezek eskerrak eman dizkie erakundeko kideei berarengan jarritako konfiantzagatik. Halaber, alde batetik, gizarteari azoken sektoreak duen garrantzia helarazteko asmoa adierazi du, jarduten dugun sektore guztien jarduera ekonomikoaren eragile baita, eta, bestetik, modu kolektiboan lan egiteko asmoa adierazi du, etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Kide berriak sartzearekin batera, erakundea handitzearen alde agertu da, bai eta antzeko erakundeekin harremana indartzearen alde ere, esate baterako, APCErekin (Espainiako Biltzar Jauregien Elkartea) eta AFIDArekin (Amerikako Azoken Nazioarteko Elkartea).

Gehiago irakurri

FUNTZIONAMENDUAN DAUDEN MAKINA HANDIAK IZANGO DIRA BIEMH AZOKAREN 32. EDIZIOKO PROTAGONISTAK

BIEMH azokaren 32. edizioa sekulako ikuskizun industrial eta teknologikoa izango da eta bertako protagonista argiak funtzionamenduan dauden makina handiak izango dira. Fabrikazio aurreratuaren arloko azoka nagusia da eta sektoreko enpresa liderrek baieztatu dute dagoeneko 2024ko BIEMHen izango direla. Horien artean, nabarmentzekoak dira hauek: DANOBAT, SORALUCE, IBARMIA, ZAYER, NICOLAS CORREA, INTERMAHER, MAQUINSER, MAQUINA CENTER, DAUNERT, DELTECO, BLM, AMADA, TRUMPF, TECOI, TCI, GEMINIS eta LAGUN. Gainera, hainbat arrazoirengatik aurreko edizioetan parte hartu ez zuten enpresen itzulera nabarmentzen da: JUARISTI, ISCAR, IZAR, BAHCO, OXYSER, PANATEC, EHAFF eta IRAUPEN dira horietako batzuk.

Abangoardiako makina izugarriez gain, automatizazioak, robotikak eta digitalizazioak ekitaldiko alderdi nabarmen gisa duten posizioa indartuko dute. Sektore horiek efizientziaren hobekuntzari ekarpena egiteaz gain, kalitatea, berrikuntza, malgutasuna eta lehiakortasuna sustatzen dute, eta azokako enpresa erakusketari guztien % 30 inguru ordezkatzen dute.

Gehiago Irakurri

STEEL TECHEK OSO EMAITZA ONEKIN ITXI DU BERE BIGARREN EDIZIO ETA HORRI ESKER INDUSTRIA SIDERURGIKOAREN AURRERAPENA SUSTATU DA

Sektore siderurgikoaren erronkak, aurrerapenak eta joerak izan dira STEEL TECH, Congress & Expo biltzarraren bigarren edizioaren protagonista nagusiak. Sektore siderurgikoak berak antolatutako ekitaldia izan da, eta sektorea bera izan du xede. Bilbao Exhibition Centre-en egin da, urriaren 25etik 27ra bitartean. Ekitaldia Europa hegoaldeko abangoardiako ekitaldi nagusia eta nazioarteko erreferentea bihurtu da sektore siderurgikoan. 25 herrialde baino gehiagoko 791 profesional bertaratu dira eta elkarri lotutako hainbat gunetan hartu dute parte.

Gehiago irakurri

IHOBEK EKITALDI JASANGARRIETARAKO ERRONKA GARBIA METODOLOGIA AURKEZTU DU URTEROKO TURESPAÑA KONBENTZIOAN

Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, ekitaldi jasangarriak antolatzeko Erronka Garbia metodologia aurkeztu du gaur, Donostian urriaren 23tik 25era bitartean egingo den urteroko Turespaña konbentzioaren esparruan.

“Erronka Garbia” Erronka Garbia Ihobek garatutako prozedura bat da, eta ekitaldiak egiteak ingurumenean eragiten dituen inpaktu negatiboak minimizatzea ahalbidetzen du. Metodologia hori aplikatzearen eta gero Erronka Garbia-Ekitaldi Jasangarria ziurtagiriaren bidez aitortzearen helburua da ekitaldira bertaratzen diren pertsonak eta erakunde antolatzaileak ekitaldi jendetsuen garapenarekin lotutako eragin negatiboak arintzeko beharraz kontzientziatzea.

Gehiago Irakurri

    Gainera…
    No Results Found

    The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

    Descargar información

    Descargar información

    Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

    ¡Gracias por descargar!