WINDEUROPEN URTEROKO EKITALDIA 2024AN ITZULIKO DA BILBAO EXHIBITION CENTRERA
WindEuropek gaur iragarri du Bilbao Exhibition Centren izango dela WindEuropen urteroko ekitaldia 2024an, martxoaren 19tik 21era. Hirugarren aldiz egingo da WindEuropen urteroko ekitaldia Bilbon, 2019ko eta 2022ko edizioen ostean. 2024ko ekitaldia aurtengo edizio arrakastatsuan oinarrituko da: 330 erakusketari, 78 herrialdetako 9.800 bisitari eta 19 milioi euro baino gehiago sortu zituen tokiko ekonomiarentzat.
Ekitaldian erakusketa eta hitzaldiak uztartuko dira. Erakusketan, 400 enpresek fabrikazioko, teknologiako, logistikako eta beste zerbitzuetako azken joerak erakutsiko dituzte. Konferentzien egitarau zabalaren barruan 300 hizlari baino gehiago izango dira, eta lurreko eta itsasoko energia eolikoaren, elektrifikazioaren, industria-politikaren, energia eoliko flotagarriaren, hidrogeno berriztagarriaren eta beste gai askoren gainean jardungo dute. Bilbon egingo den 2024ko WindEuropen urteroko ekitaldirako standen salmenta 2023ko martxoan hasiko da.
BILBOK IBTM WORLD-EN HARTUKO DU PARTE, BILERA, PIZGARRI, HITZALDI ETA EKITALDIEN (MICE) SEKTOREKO TOPAKETA NAGUSIETAKO BATEAN
Bilbok IBTM World-en hartuko du parte. Nazioarteko topaketa nagusietako bat da, eta aste honetan bilera, pizgarri, hitzaldi eta ekitaldien (MICE) sektorea bilduko du Fira Barcelona erakusketa-pabilioian. Aurtengo edizioan ehun herrialde baino gehiagotatik etorritako 2.200 erakusketarik hartuko dute parte; 60.000 bilera baino gehiago daude programatuta, eta espero da 10.000 kide baino gehiago bertaratzea. Horrek esan nahi du pandemia aurreko jarduera-maila gainditzen ari direla.
Bilbok Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren standetik hartuko du parte IBTMn, hiriak negozioen arloko eta MICE sektoreko ekitaldiak antolatzeko duen azpiegitura-sare sendoaren berri emateko (kongresuak antolatzeko egoitzak, hotelak eta tokiko bidaia-agentzia hartzaileak, besteak beste). Hotel-eskaintza, aireportuko loturak eta gastronomia, baita aisialdiko eta kulturako proposamenak ere, dira Bilbok IBTM World-en edizio honetan aurkeztuko dituen balio nagusiak.
BILBOK 33. POSTUA LORTU DU GLOBAL DESTINATION SUSTAINABILITY INDIZEAN ETA MUNDU MAILAN BATEZ BESTEKO HIRI ONENAREN BEDERATZIGARREN POSTUAN DAGO
Bilbok 33. postua lortu du Global Destination Sustainability indizean, bilerak, sustapen-bidaiak, konferentziak eta erakustaldiak egiteko helmuga iraunkorren nazioarteko rankingean. Horrela Bilbo batez bestean bederatzigarren hiri onena da mundu mailan. Iaz Bilbok 42. postua lortu zuen; beraz, azken edizio honetan Bilbok nabarmen hobetu du sektoreari dagokionez duen posizionamendua.
Global Destination Sustainabilityk funtsezko oinarritzat baloratzen du, 71 itemen bidez, NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuekin bat egitea. Hiribilduaren kasuan Bilbao Convention Bureauk eta bere eta hornitzaileek, “Bilbao Arima Berdea” izeneko lan-batzorde iraunkorrean sartuta daudenek, ezarritako hobekuntzak baloratu dira.
BECEK HIDROGENOAREN INGURUKO EUROPAKO EKITALDIRIK HANDIENA HARTUKO DU 2024AN
European Hydrogen Energy Conference (EHEC) ekitaldian sektoreko eragile eta enpresa nagusiak bilduko dira datorren urtean BECen, azken garapen teknologikoak erakutsi eta networkinga eta merkataritzako aukerak sustatzeko.
Tecnalia, Energiaren Euskal Erakundea, Energiaren Klusterra eta Bilbao Exhibition Centre lankidetzan arituko dira Espainiako Hidrogenoaren Elkartearekin (AeH2) Europako hidrogenoaren inguruko ekitaldirik handiena antolatzeko Bilbon, BECen; European Hydrogen Energy Conference (EHEC).
Ekitaldian hidrogenoaren balio-kate osoarekin lotutako gaiak jorratuko dira, besteak beste, energia-bektore horren sorkuntza, banaketa, garraioa, biltegiratzea eta amaierako erabilerak, eta proiektu industrialetako I+Gari buruzko alderdiak jorratuko dira. Ekitaldia iragan maiatzaren 18 eta 20 artean egin zen Madrilen, eta nabarmen igo zen bertaratutako pertsona eta enpresen kopurua. Kongresua bi urtean behin egiten da eta datorren ediziorako sektoreko adituak eta enpresak elkartzea aurreikusten da, azken garapen teknologikoak partekatu, networkinga sustatu, harreman esanguratsuak sortu eta hidrogenoaren arloko merkataritza-aukerak sustatzeko.
No Results Found
The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.