EUSKALDUNA BILBAO BERE 25. URTEURRENEAN: 8 MILIOI EUROTIK GORAKO DIRU SARRERA ERREKOR HISTORIKOA ETA 364.597 BISITARI DENERA
![PALACIO EUSKALDUNA Foto Ampliación exterior 2](https://bilbaoconventionbureau.bilbao.eus/wp-content/uploads/2024/04/PALACIO-EUSKALDUNA-Foto-Ampliacion-exterior-2-scaled.jpeg)
Euskalduna Bilbaok 100 milioi eurotik gorako eragin ekonomikoa izan zuen Bilbo eta Bizkaian 2023ko ekitaldian, eta ia 365.000 bisitari. Diru-sarrerak eta nazioarteko kongresu kopurua bezalako atal garrantzitsuetan izandako emaitza errekorrek, eta jada zenbaki positiboetan ageri den cash flow-ak, 2020tik denboran mantendutako ildo positiboaren jarraipena denak, finantza-kontrolaren bidea indartzen dute. Egoera honek eraikinean hobekuntzak egiteko inbertsio-estrategia bat abiarazteko aukera ematen du, hiriko Biltzar Jauregiaren eta Musikaren irisgarritasunean eta jasangarritasunean aurrera egiten jarraitzean zentratuta.
25. urteurrenaren ospakizunetara marka historikoak hausten iritsi da Euskalduna Bilbao. 2023an izandako 8 milioi eurotik gorako diru sarrerek (aurreko urtekoekin alderatuta %20 hasi dira), hiriburuak 1999ko otsailaren 19an inauguratu zuen Kongresu eta Musika Jauregiaren funtsa, esanahia eta gaitasuna bermatzen dute. Hiriko arkitektura-ikur ospetsuak bere kultura-ekarpena eta turismo profesional zein negoziotakoan Bilbo eta Bizkaiari nazioarteko helmuga gisa ematen dien bultzada berresten ditu, urtarokotasuna galtzen laguntzen duelarik.
2023, Meetings and Events fakturazio errekorra
Kongresu-jarduerak (Meetings&Events) errekorreko diru-sarrera izan zuen, 4 milioi euro ingurukoa, 2018an ezarritako kopuruaren gainetik, aurreko marka onena. Iaz Euskalduna Bilbao MICE alorreko 358 ekitaldiren topaleku profesionala izan zen, eta hauek fakturazio osoaren ia % 48,5 suposatu zuten. 2022aren aldean -kongresu motako 348 ekitaldi, 2,8 milioi euroko diru sarrerarekin- 2023 fakturazioaren igoera %38,59koa izan zen, garatutako ekitaldien kopurua %3 handiagoa izan baitzen.
2023an nazioarteko biltzar handiak egin dira, irailean bereziki, eta hauek jende afluentzia nabarmena izan zuten. Iazko beste errekorretako bat da hau: irailean zehar, milioi bat euroko muga gainditu zen diru-sarreretan. Ekitaldien tipologiari erreparatuz, osasun arlokoak nagusi izaten jarraitzen dute (%28), teknologia bigarren (%18) eta iraunkortasunaren gaia jorratzen dituztenak hirugarren (%14). Dibulgazioa eta ezagutza, irisgarritasuna eta inklusioarekin lotutako jardunaldiak ehuneko berdinekin ageri dira laugarren tokian (%11).