BILBO IZAN DA “FOODTECH” IRAULTZAREN EPIZENTROA, FOOD 4 FUTURE ERAKUSKETAREN EDIZIOARI ESKER

Food 4 Future – Expo Foodtech 2024-ek bere edizio berriaren nobedadeak aurkeztu ditu gaur goizean, eta Bilbo munduko elikagai-berrikuntzaren hiriburu bihurtuko du beste behin. Aurten, nobedade gisa, Pick&Pack for Food Industry-rekin batera egingo da. “Foodtech 6.0” lelopean, F4F – Expo Foodtech-ek 8.000 bisitari profesional baino gehiago, 280 marka eta nazioarteko 450 aditu baino gehiago bilduko ditu. Edizio horren helburu nagusia industriako produkzio-fabrikak eraldatzea lagunduko duten irtenbideak, estrategiak eta kasu arrakastatsuak partekatzea da, fabrikak berdeagoak, jasangarriagoak, teknologikoagoak eta digitalagoak izan daitezen.14
INNOVATE4CLIMATE 2023 BILTZARRA HARTUKO DU BECEKMUNDUKO BANKUAREN INNOVATE4CLIMATE 2023 KONFERENTZIA HARTUKO DU BECEK

Munduko Bankuaren World Bank Group delakoaren Klimaren aldeko Ekintzari buruzko nazioarteko konferentziaren 7. edizioa antolatuko da aurten. Bilerra birtualak bi urtez egin ondoren, Innovate4Climate aurrez aurre egingo da maiatzaren 23tik 25era, Bilbao Exhibition Centre-n. I4C 2023 ekimenak sektore publikoak eta pribatuak bilduko ditu, finantzen, merkatuen, politiken eta teknologiaren arloetako klima-irtenbide berritzaileenak erakusteko.
Parte-hartzaileek aukera izango dute klima-ekintza anbizio handienarekin bultzatzen ari diren liderrekin harremanetan jartzeko, ikuspegi aurreratuak ezagutzeko eta inbertitzaile, bezero eta bazkide berriak identifikatzeko. Izen-ematea martxoan irekiko da eta plazak mugatuak izango dira. Informazio gehiago eskuratzeko: https://www.innovate4climate.com/.
EKINTZAILETZA GLOBALARI BURUZKO GEM BILTZARREKO MUNDU-EGOITZA IZANGO DA BILBO 2025EAN

Bilbo GEM Entrepreneurship Monitor Global 2025 biltzarra hartzeko mundu-egoitza hautatu dute. Ekitaldi horrek berebiziko garrantzia dauka ekintzailetzaren eremuan mundu mailan. Iragarpena 2023/2024an Marokon egindako Global Entrepreneurship Monitor (GEM)en txosten orokorraren aurkezpenaren testuinguruan egin da. Topaketa honek Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa dauka, SPRIren bidez.
EEB-OVE Ekintzailetzaren Euskal Behatokiak (GEM Euskadi) hiriaren hautagaitza aurkeztu zuen, zeinetan Bilbo hautatzea ekarri duten puntu klabeak nabarmendu zituen: Euskadi ekintzailetzarako ekosistema bikaina da, Estatuko rankingeko liderra da, Europar Batasunaren batez bestekoa gainditzen du eta Estatu Batuenaren antzekoa da.
BILBOKO 2024KO AOTEC AZOKA HANDITU DA, TOKIEN % 100 ERRESERBATU DIRELAKO

Aotek Azoka Teknologikoa Bilbao Exhibition Centre-en antolatuko da maiatzaren 9an eta 10ean. Azokak erakusketa-guneak handituko ditu datozen asteetan, dagoeneko stand guztiak erreserbatu direlako. Hala, hiru hilabete besterik ez dira falta landa-eremuetarako telekomunikazio eta digitalizazioaren esparruan ereduzkoa dugun azoka abiarazteko.
“Bultzada berritzailea” lelopean, azokaren XVII. edizioa herri txiki zein ertainen eta bertako enpresa eta biztanleen eraldaketa digitalera bideratuta dago. Eraldaketa hori lortzeko, azokak zerbitzuen eta konektibitatearen aurrerapen eta joera nagusiak bilduko ditu. Aotec 2024 azoka BECen 2. pabiloian egingo da, 8.000 metro karratu baino gehiago hartzen dituena. Azalera horri beste stand gune bat gehituko zaio, egungo eskariari erantzuna emateko.
No Results Found
The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.