Aotek Azoka Teknologikoa Bilbao Exhibition Centre-en antolatuko da maiatzaren 9an eta 10ean. Azokak erakusketa-guneak handituko ditu datozen asteetan, dagoeneko stand guztiak erreserbatu direlako. Hala, hiru hilabete besterik ez dira falta landa-eremuetarako telekomunikazio eta digitalizazioaren esparruan ereduzkoa dugun azoka abiarazteko.

“Bultzada berritzailea” lelopean, azokaren XVII. edizioa herri txiki zein ertainen eta bertako enpresa eta biztanleen eraldaketa digitalera bideratuta dago. Eraldaketa hori lortzeko, azokak zerbitzuen eta konektibitatearen aurrerapen eta joera nagusiak bilduko ditu. Aotec 2024 azoka BECen 2. pabiloian egingo da, 8.000 metro karratu baino gehiago hartzen dituena. Azalera horri beste stand gune bat gehituko zaio, egungo eskariari erantzuna emateko.

Gehiago irakurri

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!