Subcontratación azoka, ETE-entzako negozio aukera berriak BEC-en
Erronka industrialak negozio-aukera bihurtuko dira enpresa txiki eta ertainentzat 2025eko Subcontratación azokan, azpikontratazioari buruz Estatuan egiten den ekitaldi monografiko bakarrean. Bilbao Exhibition Centren egingo da, ekainaren 3tik 5era, smart manufacturing arloko topagune nagusietakoa den +INDUSTRYren baitan.
Ekitaldiak, gainera, bi gune azpimarragarri izango ditu. Erakusketa eremuan, fabrikazio-prozesu funtsezkoenetatik teknologia aurreratuenetara arteko produktu eta zerbitzuak egongo dira. Horrez gain, 22. edizio honetatik aurrera, azokak hornikuntza industrialen sektorea ere jasoko du. Eta bestetik, XXI. Azpikontratazio Industrialaren Europar Topaketan, erakusketariek Estatuko eta nazioarteko punta-puntako erosleekin B2B elkarrizketak egiteko aukera izango dute.
BIME BILBAO 2024 TOPAKETAN, “GLOKALIZAZIOA”, ADIMEN ARTIFIZIALA, TICKETINGA, ETA JAIALDIEN BOOMA EZTABAIDAGAI
Urriaren 29tik azaroaren 1era bitarte itzuliko da BIME Bilbora, musika-industria globalaren egungo egoerari buruzko galderez gainezka duela agenda. Goren mailako profesional eta artistak, hala nola Scott Cohen, Alexandra Lioutikoff, Albert Pla, Maria José Llergo, Toni Segarra, Tamsy McLarty, Elijah edo Fermin Muguruza bilduko dira BIME PROren programazioan.
Udaberriko Bogotako edizio arrakastatsuaren ostean, mundu osoan erreferentziakoa den BIME musika industriaren nazioarteko topaketak gaur jakinarazi ditu hamabosgarren edizioko programazioan aurkeztuko dituen lehen izen eta berrikuntzak. Mundu osoko profesional, artista, ikasle, erakunde, marka eta eragileak elkartuko dira urriaren 29tik azaroaren 1era bitar te Bizkaiko hiriburuan, musikaren hurrengo kapitulua bideratuko duen mapa elkarlanean lantzeko foro bihurtuko baita hiria.
SEMERGENEK BILBO LEHEN MAILAKO ARRETAREN HIRIBURU BILAKARAZI DU
Lehen Mailako Arretako Medikuen Espainiako Elkarteak (SEMERGEN) Kongresu Nazionalaren 46. edizioa egingo du urriaren 2tik 5era Bilbon, Bilbao Exhibition Centren (BEC) BEC), ‘Formándonos con ilusión/Ilusioz prestatzen’ izenburupean. Biltzar horrek Espainia osoko 5.000 familia mediku baino gehiago bilduko ditu, eta medikuntzaren alorreko estatu mailako kongresu ekitaldirik handiena da. Hain zuzen, Kongresu hau aukera aparta da Lehen Mailako Arretaren esparruan egin diren aurrerapenik berrienak ezagutzeko.
Askotariko hitzaldiak, sinposioak, mahai inguruak, mintegiak, tailerrak eta trebetasun gelak barne hartzen dituen programa zientifiko anizkoitz baten bidez, kongresu honen helburua da Familia eta Komunitateko Medikuntzako profesionalei eta egoiliarrei espezialitateko azken berrikuntza zientifiko eta teknologikoak eguneratzeko eta arlo horiek egokiro jorratzeko espazio bat eskaintzea, haien gaitasunak eta etengabeko garapen profesionala sustatze aldera.
+INDUSTRY IRISMENA HANDITUKO DU FABRIKAZIO AURRERATUKO SEKTORE GUZTIAK BILTZEKO
Fabrikazio aurreratuarekin lotutako eragile nagusiak 2025eko ekainaren 3tik 5era bilduko dira Bilbao Exhibition Centren egingo den +INDUSTRY egitasmoaren 4. edizioan. Azokak izaera praktikoa du eta zuzeneko erakustaldiak eskainiko ditu. Azoka hedatzen ari da, industriak bizi duen bilakaerari erantzuna emateko eta smart manufacturing arloko sektore eta bisitari guztiak jasotzeko. Gainera, azokak weAR automatizazioko eta robotikako azoka berria barne hartuko du.
Egitasmo berri horrekin batera, +INDUSTRYren ibilbide sektorizatua osatzeko, aldi berean, dagoeneko sendotuta dauden beste hitzordu batzuk ere egingo dira: BeDIGITAL, AdditꜪD, Maintenance, Pumps & Valves eta Subcontratación. Gainera, WORKinn enplegu foroak industrian talentua bilatzeko erronkari erantzuna emango dio beste behin.