Bilbok IWA Digital Water Summit nazioarteko bigarren kongresua hartuko du azaroaren 14tik 16ra

Azaroaren 14tik 16ra bitartean, IWA Digital Water Summit nazioarteko biltzarraren bigarren edizioa egingo da Bilbon. International Water Association (IWA) elkarteak antolatu du, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren eta AEASen laguntzarekin (Asociación Española de Abastecimientos de Agua y Saneamiento – Ur Hornidura eta Saneamenduko Espainiako Elkartea), Espainian IWAren ordezkaria den aldetik.

IWA Digital Water Summit biltzarra bigarren urtez jarraian itzuliko da Bilbora. Iaz 400 pertsona inguru elkarretaratu zituen, eta uraren sektorearen digitalizazioan munduko erreferentea izateko asmoa du.

Aldi bereko interpretazio-zerbitzua izango duen kongresu honek uraren sektorea digitalizatzeko munduko lider eta aditu garrantzitsuenetako batzuen parte-hartzea izango du, eta uraren sektorean inplikatutako interesdun guztiei zuzenduta dago, bereziki enpresa eta industriei, komunikazioa eta networkinga errazteko helburuarekin.

Ur digitala enpresetan eta uraren sektore globalean txertatzen ari den kontzeptua da. IWA Digital Water Summit kongresuaren helburua enpresek gaur egun dituzten galdera batzuei erantzutea da, hala nola:

  • Zer esan nahi du ur digitalaren kontzeptuak?
  • Zein da ur digitalaren eta digitalizazioaren arteko aldea?
  • Zer egin dezakegu gure industria digitalki kontzienteagoa izan dadin?

Ezagutu kongresuaren programa osoa esteka honen bidez: https://digitalwatersummit.org/programme-2023/

Topaketa honetatik zer espero dezakezun jakiteko, ikusi bideo hau: https://www.youtube.com/watch?v=uoGGh6Kyzu4

IWA Digital Water Summit nazioarteko biltzarrari buruzko informazio gehiago jasotzeko, sar zaitez webgune honetan https://digitalwatersummit.org/

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!