Gaurtik aurrera, urriaren 14ra arte, Bilboko ordezkaritzak gure uriak ekitaldi, biltzar, enpresa-bilera eta pizgarri-bidaien egoitza izateko duen potentziala erakutsiko du Las Vegas-en. Bilbao Convention Bureau-ren ordezkaritza batek, tokiko bi enpresarekin batera –NIS (North Incoming Services) eta Bilboko Ercilla hotela–, Las Vegas hirian azalduko du Bilbok ekitaldi, biltzar, enpresa-bilera eta pizgarri-bidaien egoitza izateko duen potentziala. Bilboko ordezkaritzak lan-agenda osatu bat eramango du, sektoreko nazioarteko elkarteekin, batzar-turismoko eragile nagusiekin eta zenbait herrialdetako enpresa handiekin batera ezarria.