Euskadiko Parke Teknologikoa Bilbora iritsi da

Euskadiko Parke Teknologikoko Bilbao Campusa egia bihurtu da; Zorrotzaurreko Iparraldeko Puntan dagoen lehenengo eraikinaren lehen harria jarri dute. Horrela amaituko da Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza-prozesu luzea. Horri esker, Euskadiko Parke Teknologikoaren bidez, nazioarte mailako hiri-campus teknologiko bakarra sustatuko da.
IDOMek eta MONDRAGONek beren proiektuak iragarri dituzte, Zorrotzaurre ezagutzaren, teknologiaren, berrikuntzaren eta industria aurreratuaren uharte bihurtzeko, hala Bizkaiko eta Euskadiko ekonomiarako proiektu eragile izateko. Mondragon Unibertsitateak, Ikerlanek eta Vicomtechek ere beren presentzia zabalduko dute Bilbon, Parke Teknologikoan kokatuta. Lehenengo jarduketa horri esker, hirugarren sektoreko erabilerarako 46.000 m2-ko eraikigarritasuna izango da uhartearen Iparraldeko Puntan, eta abangoardiako enpresak ekipamendu publikoz eta etxebizitzaz inguratutako espazioan kokatzea sustatuko da. Gainera, Hegoaldeko Puntan dauden beste 60.000 m2 garatzeko lanean ari dira.

Gehiago irakurri

Bilbok eta Bizkaiak aurkeztu egin dute 2025 La Vueltaren ‘Bilbao-Bilbao’ etaparen behin betiko ibilbidea, non Jesus Loroño txirrindulari bizkaitarrari omenaldia egingo baitiote

Jaio zeneko ehungarren urteurrena bete den honetan, ‘Bilbao-Bilbao’ etapak Jesus Loroño omenduko du, La Vuelta 1957an irabazi zuen txirrindulari bizkaitarra, eta Sollube gaina gehituko zaio ibilbideari. Etapak izango dituen 157,4 kilometroetan errepikatu egingo da 2023ko Frantziako Tourraren Gran Départ irteerako lehenengo etaparen ibilbidea; Bizkaiko 27 udalerritatik igaroko da, hala nola Larrabetzutik, Jesus Loroño omenduaren jaioterritik.

‘Bilbao-Bilbao’ etapa 2025 La Vueltaren hamaikagarrena izango da: San Mames estadioaren ingurunetik abiatuko da irailaren 3an, arratsaldeko 13:30ean, eta Bizkaiko hiriburuko Kale Nagusian amaituko da 17:20tik aurrera. Bilbok eta Bizkaiak hitzordu garrantzitsua izango dute beste behin txirrindularitza profesionalarekin, 2025 La Vueltaren 21 etapetako bat hartuko baitute, kirol-ekitaldi garrantzitsuak hartzeko apustuari dagokionez bi erakundeen artean dagoen sintoniaren erakusle.

Gehiago irakurri

International Steel Week: siderurgia-sektoreko lider globalekin topaketa estrategikoa

Industria siderurgikoak hitzordu garrantzitsua du urriaren 21etik 23ra International Steel Week-en, Steel Tech, Congress & Expo, eta European Steel Forumen arteko aliantzatik sortutako ekimenean. Bi ekitaldien arteko lankidetzak (lehenengo eguneko programa osorik partekatuko dute) erreferentziazko nazioarteko topaketa bat ekarriko du. Hala, Bizkaia eta Euskadi industria siderurgikoaren munduko epizentro bilakatuko da, non lider globalek sektorearen erronka nagusiak eztabaidatuko dituzten. Bat-egite horrek sinergia paregabeak sustatuko ditu, ezagutzaren trukea, nazioarteko lankidetza eta irtenbide berritzaileen garapena bultzatuz. Plataforma aitzindaria da, Siderex, Bilbao Exhibition Centre eta AISTen arteko akordioaren emaitza.

Gehiago irakurri

AIPC Annual Conference biltzarraren hurrengo edizioa hartzeko aukeratu dute Euskalduna Bilbao

Euskalduna Bilbao izango da AIPC Annual Conference hurrengo edizioaren egoitza, kongresu-jauregi sektoreko mundu mailako erreferentziazko ekitaldiaren egoitza, alegia. “Kandidaturaren kalitatea erabakigarria izan da hautaketan”, adierazi dute AIPCren idazkaritza nagusitik, Bilboko Kongresu eta Musika Jauregia topaketa internazional honen anfitrioi gisa hautatzeko orduan. Albistea gaur bertan jakinarazi da, Txinako Shenzhen hirian ospatzen ari den urteroko konferentziaren baitan, Iñigo Iturrate (Euskalduna Bilbaoko zuzendari nagusia), Begoña Anguisola (negozio-garapenerako zuzendaria) eta Ander de Gregorio (zuzendari teknikoa) bertan daudela.

Gehiago irakurri

    Descargar información

    Descargar información

    Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

    ¡Gracias por descargar!