Euskalduna Bilbaok arnas aparatuko gaixotasunen arloan gaztelaniaz egiten den nazioarteko kongresurik garrantzitsuena hartuko du. Mundu osoko profesionalak bilduko dira Neumologiako eta Kirurgia Torazikoko Espainiako Elkartearen (SEPAR) 58. Kongresuan. Elkartearen urteroko batzar izateaz gain, ekitaldi hau sektoreko egutegian ezinbesteko topaketa da, azken aurrerapen zientifiko, teknologiko eta klinikoak partekatzeko. Antolakuntzak programa oso aberatsa prestatu du ideiak, esperientziak eta lankidetzak partekatzeko helburuarekin.