Nazio Batuen agentzietako zuzendarien topaketa egingo da bilbon gaurtik aurrera, aurten Bilbon egingo den horrelako lehen topaketaren esparruan, Nazio Batuetako 2030 Tokiko Koalizioaren Idazkaritzaren egoitza baita.
Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratu du topaketa; bertan izan da Bilboko alkatea, Amaia Arregi.
Gaur hasi eta barikura arte, 2030 Tokiko Koalizioaren Idazkaritzaren egoitzan (Nazio Batuak) Nazio Batuen 2030eko Tokiko Koalizioa osatzen duten agentzia, erakunde eta programetako zuzendarien eta arduradunen bilera egingo da.6
Lan-jardunaldi horietarako deialdia NBE Habitatek egin du, 2030 Tokiko Koalizioko Idazkaritzaren zuzendaritzaren ardura daukan agentziak. Ezaugarri hauetako lehen bilera da eta, besteak beste, NBE Habitat, FAO, PNUD, UNICEF, OME, OIM eta ECLAC erakundeetako zuzendariak eta arduradunak biltzen ditu. Michal Mlynár (NBE Habitateko zuzendari exekutiboa) izango da topaketaren burua.