Pribatutasun laburpena / Resumen de la privacidad / Privacy Overview

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bere esperientzia hobetzeko, bertan nabigatzen duen bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatutako cookie-ak zure nabigatzailean biltegiratzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzioen funtzionamendurako. Hirugarrenen cookie-ak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen digutenak. Cookie horiek zure baimenarekin bakarrik biltegiratzen dira zure nabigatzailean eta uko egiteko aukera ere baduzu, baina cookie horietako batzuk uko egiteak eragina izan dezake nabigazio-esperientzian.... 

Always Active

Necessary cookies are required to enable the basic features of this site, such as providing secure log-in or adjusting your consent preferences. These cookies do not store any personally identifiable data.

No cookies to display.

Functional cookies help perform certain functionalities like sharing the content of the website on social media platforms, collecting feedback, and other third-party features.

No cookies to display.

Analytical cookies are used to understand how visitors interact with the website. These cookies help provide information on metrics such as the number of visitors, bounce rate, traffic source, etc.

No cookies to display.

Performance cookies are used to understand and analyze the key performance indexes of the website which helps in delivering a better user experience for the visitors.

No cookies to display.

Advertisement cookies are used to provide visitors with customized advertisements based on the pages you visited previously and to analyze the effectiveness of the ad campaigns.

No cookies to display.

IHOBEK EKITALDI JASANGARRIETARAKO ERRONKA GARBIA METODOLOGIA AURKEZTU DU URTEROKO TURESPAÑA KONBENTZIOAN

Ihobek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, ekitaldi jasangarriak antolatzeko Erronka Garbia metodologia aurkeztu du gaur, Donostian urriaren 23tik 25era bitartean egingo den urteroko Turespaña konbentzioaren esparruan.

“Erronka Garbia” Erronka Garbia Ihobek garatutako prozedura bat da, eta ekitaldiak egiteak ingurumenean eragiten dituen inpaktu negatiboak minimizatzea ahalbidetzen du. Metodologia hori aplikatzearen eta gero Erronka Garbia-Ekitaldi Jasangarria ziurtagiriaren bidez aitortzearen helburua da ekitaldira bertaratzen diren pertsonak eta erakunde antolatzaileak ekitaldi jendetsuen garapenarekin lotutako eragin negatiboak arintzeko beharraz kontzientziatzea.

Ekitaldi bat Erronka Garbia markapean ziurtatzeko, ziurtagiria eskatzeko inprimakia bete behar da ekitaldia antolatu aurretik. Ekitaldia egin bitartean, Ingurumenaren Jasangarritasunerako Plana osatu behar da. Erakundeak planean zehaztutako jarduketak eta neurriak bete dituela egiaztatuko du Ihobek auditoria presentzial baten bidez. Ekitaldia egin ondoren, erakundeak ekitaldiaren ingurumen-inpaktua kalkulatu behar du Erronka Garbia kalkulagailuaren bidez, eta ekitaldiaren ingurumen-adierazpena entregatu behar du.

Metodologia hori abian jarri zenetik, ziurtatutako ekitaldien kopuruak etengabe egin du gora; 2016an 8 izan ziren, eta, 2022an, berriz, 66. Orain arte, 2023ko urtarrila-urria aldian 85 ekitaldi ziurtatu dira; horietatik % 60 Bizkaian egin dira.

Tipologiaren arabera, ziurtatutako ekitaldi gehienak kongresuak edo konferentziak dira (% 44), baina erakusketak (% 11), kirol-ekitaldiak (% 8), lanbide-azokak (% 7), kontzertuak eta musika-jaialdiak (% 6), herri-azokak (% 6) eta bestelako ekitaldiak (% 18) ere ziurtatzen dira.

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!