BIME BILBAO 2024 TOPAKETAN, “GLOKALIZAZIOA”, ADIMEN ARTIFIZIALA, TICKETINGA, ETA JAIALDIEN BOOMA EZTABAIDAGAI

Urriaren 29tik azaroaren 1era bitarte itzuliko da BIME Bilbora, musika-industria globalaren egungo egoerari buruzko galderez gainezka duela agenda. Goren mailako profesional eta artistak, hala nola Scott Cohen, Alexandra Lioutikoff, Albert Pla, Maria José Llergo, Toni Segarra, Tamsy McLarty, Elijah edo Fermin Muguruza bilduko dira BIME PROren programazioan.

Udaberriko Bogotako edizio arrakastatsuaren ostean, mundu osoan erreferentziakoa den BIME musika industriaren nazioarteko topaketak gaur jakinarazi ditu hamabosgarren edizioko programazioan aurkeztuko dituen lehen izen eta berrikuntzak. Mundu osoko profesional, artista, ikasle, erakunde, marka eta eragileak elkartuko dira urriaren 29tik azaroaren 1era bitar te Bizkaiko hiriburuan, musikaren hurrengo kapitulua bideratuko duen mapa elkarlanean lantzeko foro bihurtuko baita hiria.

Gehiago irakurri

SEMERGENEK BILBO LEHEN MAILAKO ARRETAREN HIRIBURU BILAKARAZI DU

 

Lehen Mailako Arretako Medikuen Espainiako Elkarteak (SEMERGEN) Kongresu Nazionalaren 46. edizioa egingo du urriaren 2tik 5era Bilbon, Bilbao Exhibition Centren (BEC) BEC), ‘Formándonos con ilusión/Ilusioz prestatzen’ izenburupean. Biltzar horrek Espainia osoko 5.000 familia mediku baino gehiago bilduko ditu, eta medikuntzaren alorreko estatu mailako kongresu ekitaldirik handiena da. Hain zuzen, Kongresu hau aukera aparta da Lehen Mailako Arretaren esparruan egin diren aurrerapenik berrienak ezagutzeko.

Askotariko hitzaldiak, sinposioak, mahai inguruak, mintegiak, tailerrak eta trebetasun gelak barne hartzen dituen programa zientifiko anizkoitz baten bidez, kongresu honen helburua da Familia eta Komunitateko Medikuntzako profesionalei eta egoiliarrei espezialitateko azken berrikuntza zientifiko eta teknologikoak eguneratzeko eta arlo horiek egokiro jorratzeko espazio bat eskaintzea, haien gaitasunak eta etengabeko garapen profesionala sustatze aldera.

Gehiago irakurri 

+INDUSTRY IRISMENA HANDITUKO DU FABRIKAZIO AURRERATUKO SEKTORE GUZTIAK BILTZEKO

Fabrikazio aurreratuarekin lotutako eragile nagusiak 2025eko ekainaren 3tik 5era bilduko dira Bilbao Exhibition Centren egingo den +INDUSTRY egitasmoaren 4. edizioan. Azokak izaera praktikoa du eta zuzeneko erakustaldiak eskainiko ditu. Azoka hedatzen ari da, industriak bizi duen bilakaerari erantzuna emateko eta smart manufacturing arloko sektore eta bisitari guztiak jasotzeko. Gainera, azokak weAR automatizazioko eta robotikako azoka berria barne hartuko du.

Egitasmo berri horrekin batera, +INDUSTRYren ibilbide sektorizatua osatzeko, aldi berean, dagoeneko sendotuta dauden beste hitzordu batzuk ere egingo dira: BeDIGITAL, AdditꜪD, Maintenance, Pumps & Valves eta Subcontratación. Gainera, WORKinn enplegu foroak industrian talentua bilatzeko erronkari erantzuna emango dio beste behin.

Gehiago irakurri

AMAITU DA AFE APCEREN II. BATZAR ARRAKASTATSUA

AFE-APCEk elkarrekin egindako II. Batzarra uztailaren 3tik 6ra bitartean egin dute Bilbao Exhibition Centreko instalazioetan. BECekin elkarlanean antolatu dute Espainiako Azoken Elkarteak (AFE) eta Espainiako Batzar Jauregien Elkarteak (APCE) eta 240 partaide inguru bildu ditu.

AFE-APCEren II. Batzarraren leloa “Eraldaketa sortzen duten legatuak; batzar eta azokak: ekitaldiaz harago doan inpaktua” izan da eta batez ere Estatuko batzar jauregietako eta azoken sektoreko ordezkariak bildu ditu. Horren helburua izan da sinergiak sortzea, sektorea indartzen laguntzea eta inpaktu ekonomiko handiagoa lortzeko estrategiak garatzea. Edukien programak funtsezko gaiak jorratu ditu: MICE sektorearen efektu ekonomikoa eta soziala, batzar jauregi edo barruti bat aukeratzean bezeroek baloratzen dutena, adimen artifiziala, marketinaren kudeaketa integrala, talentuaren kudeaketa eta atxikipena, lidergoa, jasangarritasuna edo erosketak eta kontratazioak faktore estrategiko gisa.

Gehiago irakurri

    Gainera…
    No Results Found

    The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

    Descargar información

    Descargar información

    Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

    ¡Gracias por descargar!