BELGIKAKO MICE SEKTOREKO HAMABI AGENTE IZANGO DITUGU BILBON GAURTIK ETA IGANDERA ARTE

Gaurtik igandera arte, Belgikako MICE sektoreko hamabi agente izango dira Bilbon erreferentziazko hiri horrek biltzarrak, batzarrak eta korporazio eta elkarte bilerak antolatzeko dituen elementu erakargarri nagusiak ezagutzeko. Mugikortasuna berriz ere abiarazi denez eta murrizketak eten direnez, Bilboko Udalak ekimen hori bultzatu nahi du eta horren bidez sektoreko tokiko enpresen eta atzerriko bitartekoen arteko negozio-harreman berriak sortu nahi ditu.

Gehiago irakurri:

DISEINUARI BURUZKO “DESIGN RESEARCH SOCIETY” KONGRESU OSPETSUAK 700 PARTE-HARTZAILE BAINO GEHIAGO BILDUKO DITU BILBON

DRS 2022 Bilbao Conference ekimenean diseinuaren sektoreko nazioarteko 700 erreferente baino gehiago bilduko dira Bilbon ekainaren 25etik uztailaren 3ra. Bilboko Udalak antolatu du diseinu ikerketan datzan kongresua Design Researh Society delakoarekin eta EHUko Arkitektura Eskolarekin batera, eta aurrez aurre zein online garatuko da. Nazioartean munta handia duten hiru hitzaldi jasoko dira programan, bai eta 40 workshop baino gehiago, hiribildurako erronken inguruko bost Lab eta askotariko jarduerak tokiko eragileekin, besteak beste.

Gehiago irakurri:

16 HERRIALDETAKO 54 TOUROPERADOREK BILBAO BIZKAIAKO TURISMOGUNERIK ERAKARGARRIENAK EZAGUTUKO DITUZTE BIHARTIK OSTIRALERA BITARTEAN

Bihartik aurrera eta hilaren 29ra arte, hamasei herrialdetatik iritsitako 54 bidaia-agentzia handizkarik eta bidaia-agentzietako ordezkarik osatzen duten taldeak gure lurraldea bisitatuko du, Bilbao Bizkaiako turismogunerik erakargarrienak ezagutzeko, bisita gidatuak egiteko eta lurraldeko sektoreko eragile nagusiekin workshop batean parte hartzeko, lankidetza-bideak eta epe labur eta ertainean elkarrekin lan egiteko aukerak aztertze aldera.

Gehiago irakurri:

    Gainera…
    No Results Found

    The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

    Descargar información

    Descargar información

    Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

    ¡Gracias por descargar!