BILBOK BERE EKINTZAK BERRESKURATU DITU FRANTZIAKO MERKATUAREKIN; LEHENTA SUNEZKOA HIRIKO MICE SEKTOREARENTZAT

Lau egunez, ekainaren 30etik uztailaren 3ra bitartean, MICE sektoreko Frantziako ordezkariek Bilbo eta inguruak bisitatu dituzte, hiriaren puntu desberdinak, gastronomia, eta bilerak, pizgarriei lotutako bidaiak, biltzarrak eta ekitaldiak antolatzeko zerbitzuak ezagutzeko xedearekin. Taldea ekitaldi korporatiboak zein izaera desberdineko enpresen bilerak sustatu eta zuzentzen dituzten agenteek eta biltzarrak egin ohi dituzten sozietate zientifiko eta teknologikoetako ordezkariek osatu dute.
Bisita hau garrantzitsua izan da, izan ere, merkatu frantziarra Bilbon eragin handiena duten merkatuetako bat da, hurbiltasunagatik eta maila altuko gastronomiaz gozatzeari, paisaiei, kulturari eta kalitatezko zerbitzuei dagokienez daukagun afinitateagatik.
DRS KONGRESUA ANTOLATZEAREKIN BATERA, DISEINUAREN NAZIOARTEKO FOKU BIHURTUKO DA BILBO

Ekainaren 25etik uztailaren 3ra, bi urterik behin antolatzen den Design Research Society delakoaren DRS2022 kongresua antolatuko da Bilbon. Europako sozietate akademikorik zaharrena da, eta askotariko alorretako diseinu-prozesua aztertzen eta ikertzen jarduten du.
Bilboko Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU), Arkitekturako Goi-mailako Eskola Teknikoaren bitartez, mundu osoan entzutetsua den ekitaldi hau antolatuko dute, mundu osoko unibertsitaterik onenetako batzuekin lehian. Epaimahaiak bereziki baloratu zituen hiriaren ekarpena eta inplikazioa. Aurreko edizioak honako leku hauetan antolatu ziren, besteak beste: Londres, Brisbane, Lisboa, Montreal eta Bangkok.
BILBOK BERRIZ ERE IZANGO DU IMEX FRANKFURT EKITALDIAN PARTE HARTZEKO AUKERA, HAU DA, BILEREN TURISMO-SEKTOREAREN NAZIOARTEKO EKITALDI NAGUSIAN

Bilbok nazioarteko promozio-egutegia berreskuratu du pandemiaren ondoriozko etenaldia eta gero, eta, horrela, bileren sektorearen azoka garrantzitsuenetako batean parte hartuko du berriz ere: IMEX Frankfurt.
Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean, Bilbao Convention Bureau ataleko ordezkaritza bat egongo da Alemaniako hirian, eta Bilbok kongresuen eta bileren egoitza gisa duen ahalmena erakutsiko dute han, bertoko beste hamar enpresen laguntzarekin: Palacio Euskalduna, BEC, Ercilla de Bilbao, Melia Bilbao, Romotur, NIS, Hotel Gran Bilbao, Radisson Collection Gran Vía, STI eta GoBasquing.
FOOD 4 FUTURE 2022 EKITALDIAK 14 MILIOI EUROKO INPAKTUA IZANGO DU, ETA BILBO FINKATUKO DU FOODTECH-AREN MUNDUKO HIRIBURU MODUAN

Bilbo, aste honetan, munduko foodtech hiriburua bihurtu da, Food 4 Future – Expo FoodTech 2022 delakoaren ospaketarekin. Elikagaigintzako eta edarigintzako industriako profesionalendako nazioarteko ekitaldiaren lehen edizioak arrakasta izan zuen, eta orain, ostera ere, maiatzaren 17tik 19ra, 7.000 biltzarkide baino gehiago bildu dira.
Foro honek, gainera, 14 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izango du uriarentzat, eta, aldi berean, Euskadi agerira ekarriko du mapan, foodtech-aren epizentro eta erreferente moduan.
No Results Found
The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.