EUSKADIK GJHAK TOKIKO ETA ESKUALDEKO GOBERNUETAN BULTZATZEAREN ALDE EGIN DU NAZIO BATUEN AURREAN

Eusko Jaurlaritzaren eta Bilboko Udalaren ordezkaritza bat, Jonan Fernández Gizarte Trantsizioko eta 2030 Agendako idazkari nagusia eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea buru dituena, egun hauetan New Yorken dago, Nazio Batuen Erakundearen Goi Bileran antolatutako ekitaldietan parte hartzen. Gailurra ekintzarako dei gisa planteatzen da, 2030 Agendaren aldeko bultzada berreskuratzeko, eta garrantzi berezia du, NBEk garapen jasangarriko 17 helburuak lortzeko jarritako epearen erdian

Gehiago irakurri

BATEK LEHENENGO URTEURRENA OSPATU DU ETA 2024KO UDAZKENEAN BIGARREN FASEAREN HASIERARI BEGIRA DAGO

B Accelerator Tower zentroak, lehenengo urteurrenaren harira, Innovation Week jardunaldiaren lehenengo edizioa antolatu du. Bertan, teknologia, hazkuntza, sormena eta berrikuntzako alorrak jorratzen dituzten balio handiko edukiak eskainiko dira hiru egunez; nazioarteko hizlariek hartuko dute parte, eta proiektu berritzaileetan, enpresetan eta startup arrakastatsuetan —hala nola Hawkers, CAF, IKEA, BBVA Spark, Google o Microsoft — aritzean izandako esperientzia azalduko dute. 2022ko irailaren 19an inauguratu zenetik, nabarmenki hazi da BAT, eta erreferente bihurtu da Bizkaia eta Euskadiko ekintzailetza eta berrikuntzako ekosisteman. Lankidetza publiko-pribatuko eredu bakarrarekin, BATek startupak, enpresak, teknologia-zentroak eta inbertitzaileak biltzen dituen erkidego sendoa eratu du; horiek guztiak nazioartean konektatuta daude, konponbide.

Gehiago irakurri

IÑIGO URKULLU LEHENDAKARIAK ETA CHRISTIAN PRUDHOMME FRANTZIAKO TOURREKO ZUZENDARIAK EDIZIO HISTORIKO HONI HASIERA EMAN DIOTE EUSKADIN

 

Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, eta Christian Prudhomme, Frantziako Tourreko zuzendari nagusia, izan dira Euskaditik aterako den 2023ko Frantziako Tourreko lehen etapa hasi aurretik egin den zinta mozketako protagonistak.

Frantziako Tourraren 110. edizioko lehen pedalkada hauek Bilbo dute irteera eta helmuga. 182 kilometroko ibilbide zirkular eta bihurria Bizkaian zehar. Estreinaldiko urduritasunari, ilusioari eta indarrari metatutako 3.300 metroko desnibela gehitzen badiogu, lehen jardunaldiak ikuskizun zirraragarria eskainiko digu.

Leer más:

    Gainera…
    No Results Found

    The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

    Descargar información

    Descargar información

    Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

    ¡Gracias por descargar!