STEEL TECH EKITALDI JASANGARRI MODUAN BEREIZIKO DA ERRONKA GARBIA ZIGILUAREKIN

Steel Tech, Congress & Expo Erronka Garbia ekitaldi moduan ziurtatuko da, Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak emandako bereizgarria,  jasangarritasunaren aldeko konpromisoa aitortzen duena. Ziurtagiri hau lortzeko BECen urriaren 25etik 27ra izango den ekitaldiak, industria siderurgikoaren erreferentziazko topagune gisa posizionatuta dagoenak, inpaktua murrizteko plana aplikatu du. Plan honek sei jarduketa-ardatz proposatzen ditu: mugikortasuna, energia, ura, erosketak, azpiegitura eta hondakinak.

Gehiago irakurri

BILBOK IWA DIGITAL WATER SUMMIT NAZIOARTEKO BIGARREN KONGRESUA HARTUKO DU AZAROAREN 14TIK 16RA

Azaroaren 14tik 16ra bitartean, IWA Digital Water Summit nazioarteko biltzarraren bigarren edizioa egingo da Bilbon. International Water Association (IWA) elkarteak antolatu du, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren eta AEASen laguntzarekin (Asociación Española de Abastecimientos de Agua y Saneamiento – Ur Hornidura eta Saneamenduko Espainiako Elkartea), Espainian IWAren ordezkaria den aldetik.

IWA Digital Water Summit biltzarra bigarren urtez jarraian itzuliko da Bilbora. Iaz 400 pertsona inguru elkarretaratu zituen, eta uraren sektorearen digitalizazioan munduko erreferentea izateko asmoa du.

Gehiago irakurri

BILBO MUNDU MAILAKO ZAZPIGARREN HIRI ERTAIN ONENA BIHURTU DA “GLOBAL DESTINATION SUSTAINABILITY” INDIZEAN

Bilbo 24. postura iritsi da bilerak, sustapen-bidaiak, konferentziak eta erakustaldiak egiteko destino jasangarriak diren nazioarteko 100 hiri erakargarrienen artean. Global Destination Sustainability rankinga gizarte, ekonomia zein ingurumenaren ikuspegitik jasangarritasuna bultzatzeko estrategia bateratuak sortzea helburu duen hiriek osatzen dute. Bilbo mundu mailako zazpigarren hiri ertainik onena bihurtu da Global Destination Sustainability indizean. Gizarte, ekonomia zein ingurumenaren ikuspegitik estrategia bateratuak sortzearen aldeko konpromisoari estuen lotuta nazioarteko 100 hirien nazioarteko ranking honetan, Bilbok 24. postua lortu du eta horrenbestez, ongien sailkatuta dagoen Estatuko hiria da.

Gehiago irakurri

BILBO HAUTATU DA GARAPEN EKONOMIKOARI BURUZKO EUROCITIES FOROAREN EGOITZA IZATEKO

Bilbo Eurocities sarearen Garapen Ekonomikorako Foroaren egoitza ofiziala izango da 2024ko urriaren 23an, 24an eta 25ean. Foro horretan, Europako hiri nagusietako alkateak eta liderrak bilduko dira, bai eta Europar Batasuneko arduradun eta funtzionario ugari ere, erronka global handiei aurre egiteko hirien berrikuntzarekin eta paperarekin lotutako hainbat gai eztabaidatzeko. Garapen Ekonomikorako Foroa urtero egiten den topaketa bat da, besteak beste hiri-garapenaren, tokiko politika ekonomikoen, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren eta nazioarteko harreman ekonomikoen arloko ideiak eta jardunbide egokiak elkarrekin trukatzeko plataforma gisa balio duena. Helburua da hiriak eragile nagusi gisa kokatzea arlo ekonomikoan, era horretan bermatu ahal.

Gehiago irakurri

    Gainera…
    No Results Found

    The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.

    Descargar información

    Descargar información

    Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

    ¡Gracias por descargar!