STEEL TECH EKITALDI JASANGARRI MODUAN BEREIZIKO DA ERRONKA GARBIA ZIGILUAREKIN
Steel Tech, Congress & Expo Erronka Garbia ekitaldi moduan ziurtatuko da, Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak emandako bereizgarria, jasangarritasunaren aldeko konpromisoa aitortzen duena.
Ziurtagiri hau lortzeko BECen urriaren 25etik 27ra izango den ekitaldiak, industria siderurgikoaren erreferentziazko topagune gisa posizionatuta dagoenak, inpaktua murrizteko plana aplikatu du. Plan honek sei jarduketa-ardatz proposatzen ditu: mugikortasuna, energia, ura, erosketak, azpiegitura eta hondakinak.
Horren adibide dira, besteak beste: argiaren intentsitatea eta tenperatura ordutegi-faseetara doitzea; standetako erabilera energetikoa murriztea; hondakinak minimizatzea eta gaika biltzea; seinaletikan jasangarriak diren elementuak erabiltzea; eta gai hauei buruzko sentsibilizazio-kanpainak eta ingurunean eragina duten beste kanpaina batzuk garatzea, hala nola bertaratuek garraio publikoa erabiltzea.
Gainera egungo aroan jasangarritasunak duen garrantziaz jabetuta BECek hainbat ekimen ezarri ditu energia berriztagarrien esparruan, ingurumen-aztarna murrizteko eta balio-kate osoan praktika arduratsuak sustatzeko asmo irmoa jasotzen dutenak. Ekintza hauen artean nabarmentzekoak dira bere eguzki-planta fotovoltaikoa handitzea, % 18 hornitzen duen eta energia-beharrak hornitzeko osorik autokontsumorako erabiltzen dena, bai eta ibilgailu elektrikoetarako birkarga-puntuen sarea handitzea ere.
SteelTech Erronka Garbia bereizgarriarekin ziurtatutako ekitaldi gisa sartzeak bat egiten du Bilbao Exhibition Centrek antolatzen dituen Egurtek eta Expovacaciones azokei aldez aurretik emandako akreditazioekin. Gainera, gaur egun BEC lanean ari da 2024ko ekainean Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren 32. ediziorako aintzatespen berria lortzeko.