BILBON OSPATU DEN UEFA WOMEN´S CHAMPIONS LEAGUE FINALA INOIZKO JENDETSUENA IZAN DA

Bilboko UEFA Women’s Champions League 2024 Finalak historia egin du, asistentzia errekorra lortu baita lehiaketa honetako final batean, San Mamesen 50.827 pertsona batuz.

Orain arte, Municheko Olympiastadiok (Estadio Olinpikoak), ia 70.000 ikuslerentzako edukierarekin, zuen UEFA Emakumezkoen Txapeldunen Ligako final bateko asistentzia errekorra: 50.212 pertsona bildu ziren 2012ko finalean, Olympique Lyonnais eta FFC Frankfurt taldeen artekoan.

Hamabi urte geroago, San Mamesek errekor hori hautsi du, eta 50.827 pertsona bildu ditu, 2012an baino 615 pertsona gehiago.

Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin lan egin du te nazioarteko kirol ekitaldi hau arrakastatsua izan dadin.

Lehenengoz egin da final hau Bilbon eta Euskadin publikoarekin jokatu den lehenengoa izan da. Ekitaldi hau sustatu duten euskal erakundeek azpimarratu dutenez, “emakumeek futbolean eta kirolean du ten papera aldarrikatu nahi izan dugu, baita kirol ekitaldi handiak antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi”.

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!