Ambassadors
Bilboko MICE jarduera askotariko alorretako profesionalen sare zabal bati laguntzeko prest dago, ikerketaren, medikuntzaren, teknologiaren eta ezagutzaren zein merkataritza-jardueraren esparru ugaritako profesionalen-sare handi bati, alegia; izan ere, gure hiria topaketarako eta trukerako interesgune izatea bultzatzen dute alor askotan. XIX. mendetik eta oso azkar garatu den industriaren eta gizartearen garapenaren eskutik, hiriak beti izan du ikerketaren, berrikuntzaren eta hedapenaren bitartez beren jarduera-alorretan nagusitu diren ikusmira handiko pertsonak biltzeko aukera.
Hori dela ea, Bilbao Convention Bureauk hiriko “ambassadors” direlakoekin egiten du lan osasunaren, unibertsitateen, ikerketa-zentroen edo enpresaren esparruan; hau da, askotariko premiei estaldura emateko programa bat. Horri esker, espezialistek dagozkien lan-esparruko bilerak erakartzeko tresnak izango dituzte, eta, horrela, ezagutzarako eta trukerako leku gisa sendotuko da hiria. Ahalik eta probetxurik handiena atera nahi diogu gure “ambasadors” direlakoen kide izateko nahiari, ai eta Bilbok hiri inkonformista eta dinamikoa izaten jarraitzeko askotariko ezagutzaren eta enpresaren alorrean egiten duten ahalegina ere.