European Hydrogen Energy Conference (EHEC) ekitaldian sektoreko eragile eta enpresa nagusiak bilduko dira datorren urtean BECen, azken garapen teknologikoak erakutsi eta networkinga eta merkataritzako aukerak sustatzeko.
Tecnalia, Energiaren Euskal Erakundea, Energiaren Klusterra eta Bilbao Exhibition Centre lankidetzan arituko dira Espainiako Hidrogenoaren Elkartearekin (AeH2) Europako hidrogenoaren inguruko ekitaldirik handiena antolatzeko Bilbon, BECen; European Hydrogen Energy Conference (EHEC).
Ekitaldian hidrogenoaren balio-kate osoarekin lotutako gaiak jorratuko dira, besteak beste, energia-bektore horren sorkuntza, banaketa, garraioa, biltegiratzea eta amaierako erabilerak, eta proiektu industrialetako I+Gari buruzko alderdiak jorratuko dira. Ekitaldia iragan maiatzaren 18 eta 20 artean egin zen Madrilen, eta nabarmen igo zen bertaratutako pertsona eta enpresen kopurua. Kongresua bi urtean behin egiten da eta datorren ediziorako sektoreko adituak eta enpresak elkartzea aurreikusten da, azken garapen teknologikoak partekatu, networkinga sustatu, harreman esanguratsuak sortu eta hidrogenoaren arloko merkataritza-aukerak sustatzeko.