Bilboko ekitaldien sektoreak, ikuspegi ekonomikotik zein gizarte- eta ingurumen-ikuspegitik, legatu positibo bat izan dezan bermatzeko lan egiten dugu. Horretarako, lankidetza estua dugu zenbait erakunderekin.
BBK KUNA
Bilboko “GJHen Etxea” gizarte-berrikuntzarako gune bat da, eta bertan hainbat gizarte-eragilek parte hartzen dute, besteak beste, biztanleriaren zahartzeari, klima-aldaketari edo migrazioari irtenbideak ematen dizkieten Garapen Jasangarriko Helburuei lotuta. Eztabaidarako eta sorkuntzarako foro handi bat da, ekitaldien antolakuntzari ere ateak zabaltzen dizkiona.
Nazioarteko fundazio honek ospitaleratutako haurren esperientzia leuntzearen alde borrokatzen du, Bilboko Basurtuko ospitalean, besteak beste. Boluntariotza korporatiborako programa bat dute, zeinaren bidez ekitaldi eta enpresetara zuzendutako hainbat lankidetza-modalitate eta jarduera sozial eskaintzen dituzten.
Bilbo erdigunetik 40 minutura, eta trenez iristeko aukerarekin, klima-aldaketari buruzko bizipen- eta sentsibilizazio-gune handi hori Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean kokatuta dago. Instalazioek 80.000 hektarea dituzte, non eskola- eta familia-taldeentzako hezkuntza-proposamen zabala eskaintzeaz gain, ekitaldi eta egonaldi korporatiboetarako guneak ere badituzten, zerbitzu guztiekin.
Tokiko startup honek erabaki irmoa hartu du elikagaiak alferrik galtzea saihesteko eta soberan dauden baliabideak etxerik apalenetara eramateko. Enpresei laguntza teknologikoa eskaintzen diete, elikagaien soberakinak modu seguruan dohaintzan eman ditzaten, soberakinak ahalik eta gehien murriztu ditzaten eta gizarte-erantzukizun korporatiboaren onurak eskuratu ditzaten.
Enpresa-ingurune arduratsu eta inklusibo batean gizarte-kohesioa sortzeko elkartea. Eskualde guztietan dauden zentro eta zerbitzu guztien bidez, desgaitasuna duten pertsonentzako lan-aukerak sortzen dituzte Bizkaian, inklusioa, garapenik handiena eta bizi-kalitatea uztartuz.
Fundazioaren helburua da beharrezko tresnak ematea EAEko edozein sektore eta tamainatako edozein enpresak gure ingurune naturalaren kontserbazioan eta lehengoratzean parte hartzeko aukera izan dezan.
Bilbao Balioen Hiriak azterketarako, elkarrizketarako, hausnarketarako eta lankidetzarako gune bat sortu nahi du erakundeen, gizarte-erakundeen, enpresen, komunikabideen, ikastetxeen eta herritarren artean, Bilbon balio partekatuen esparru bat sustatzeko.
Urdaibai Biosfera Erreserbaren eremuan betiko baso autoktono bat sortzeko helburuarekin ingurumenaren eremuetan lan egiten duen gizarte-enpresa. Horrela, edozein gertakariren karbono-aztarna konpentsatzea lortzen da, helmugan ondare positiboa utziz eta, aldi berean, inguru natural honen biodibertsitatea hobetzen lagunduz.
Espezie autoktonoak landatzen dira Kantauri isurialdeko baso tipikoa sortzeko.
Desgaitasun psikiko edo intelektuala duten pertsonentzako arte-eskola honek, hiriaren erdigunean kokatuta dagoenak, aukera interesgarriak eskaintzen dizkie ekitaldietako profesionalei, esaterako, enpresa-opariak izan daitezkeen artisau-lan konprometituak eta bertaratuei eta laguntzaileei zuzendutako arte-tailerrak.
Nazioartean ezaguna da boluntarioz osatutako gizarte-lanagatik. Hainbat arazo konpontzeko lan egiten dute, hala nola klima-aldaketa, emakumeen aurkako indarkeria, pertsonen bakardadea, migratzaileei arreta ematea, kolektibo ahulekin lan egitea edo larrialdi-egoerei berehalako erantzuna ematea.