Atzo egin ziren Espainiako Azoken Elkarteen (AFE) Ohiko eta Ezohiko Batzar Orokorrak. Ezohiko Batzar Orokorreko kideek Xabier Basañez, BECeko (Bilbao Exhibition Centre) zuzendari nagusia, aho batez berrautatu zuten, hurrengo lau urteetan presidente gisa erakundea ordezkatu eta zuzendu dezan.
Basañezek eskerrak eman dizkie erakundeko kideei berarengan jarritako konfiantzagatik. Halaber, alde batetik, gizarteari azoken sektoreak duen garrantzia helarazteko asmoa adierazi du, jarduten dugun sektore guztien jarduera ekonomikoaren eragile baita, eta, bestetik, modu kolektiboan lan egiteko asmoa adierazi du, etorkizuneko erronkei aurre egiteko. Kide berriak sartzearekin batera, erakundea handitzearen alde agertu da, bai eta antzeko erakundeekin harremana indartzearen alde ere, esate baterako, APCErekin (Espainiako Biltzar Jauregien Elkartea) eta AFIDArekin (Amerikako Azoken Nazioarteko Elkartea).