Pribatutasun laburpena / Resumen de la privacidad / Privacy Overview

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bere esperientzia hobetzeko, bertan nabigatzen duen bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatutako cookie-ak zure nabigatzailean biltegiratzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzioen funtzionamendurako. Hirugarrenen cookie-ak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen digutenak. Cookie horiek zure baimenarekin bakarrik biltegiratzen dira zure nabigatzailean eta uko egiteko aukera ere baduzu, baina cookie horietako batzuk uko egiteak eragina izan dezake nabigazio-esperientzian.... 

Always Active

Necessary cookies are required to enable the basic features of this site, such as providing secure log-in or adjusting your consent preferences. These cookies do not store any personally identifiable data.

No cookies to display.

Functional cookies help perform certain functionalities like sharing the content of the website on social media platforms, collecting feedback, and other third-party features.

No cookies to display.

Analytical cookies are used to understand how visitors interact with the website. These cookies help provide information on metrics such as the number of visitors, bounce rate, traffic source, etc.

No cookies to display.

Performance cookies are used to understand and analyze the key performance indexes of the website which helps in delivering a better user experience for the visitors.

No cookies to display.

Advertisement cookies are used to provide visitors with customized advertisements based on the pages you visited previously and to analyze the effectiveness of the ad campaigns.

No cookies to display.

SEPA BILBAON, PERIODONTZIAREN ETA AHO OSASUNAREN KONGRESUAN, EDUKIERA BETE EGIN DA 4.500 PROFESIONALEKIN

Ekainaren 1era arte, larunbata, Periodontziaren eta Aho Osasunaren Kongresua egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian, Sociedad Española de Periodoncia y Osteointegración-Periodontzia eta Osteointegrazioaren Espainiako Elkarteak (SEPA) antolatuta. Nazioarteko Periodontziarako eta Espainiako Odontologiarako erreferentziazko hitzordua da eta bertan Periodontzia eta Inplanteen Terapiako kontzeptu eta teknika guztiak jorratuko dira, klinikoak zein zientifikoak, oso modu praktikoan eta ebidentzia zientifikoan oinarritutako bikaintasun klinikoaren premisan. Baina, horrez gain, diziplina arteko tratamenduez, digitalizazioaz eta berrikuntzaz eta hortz-klinikaren kudeaketaz hitz egingo da.

“Edukiera osoa bete da, 50 bat herrialdetako (48) 4.500 biltzarkidek parte hartu dute, eta, ondorioz, Bilboko Euskalduna Jauregian orain arte antolatutako zientzia-topaketa ugarienetako bat izan da eta, inolako zalantzarik gabe, aurtengo nazioarte mailako Odontologia kongresurik garrantzitsuena”, azpimarratzen du Paula Matesanz doktoreak, Sepa erakundeko presidenteordeak. Ekitaldiaren beste datu esanguratsu batzuen artean nabarmentzekoa da 215 txostengile-hizlariren ekarpena, 70 enpresa inguruk parte hartu dutela, eta, une jakin batzuetan, aldi berean jarduerak izan direla 28 aretotan.

Bilera ebidentzia zientifikoan oinarritutako bikaintasun klinikoaren premisarekin egiten da. Topaketa hiru ibilbide zientifikotan egituratzen da, Dentisten (Diziplinartekoa, Digitala eta Periodontzia), Higienearen (aurten, berrikuntza gisa, egun bat lehenago hasiko dena) eta Kudeaketaren bloke tematikoak barne, ExpoPerion eskainiko den prestakuntza- eta erakusketa-eskaintza ahaztu gabe.

Saio garrantzitsuenak

Garrantzi berezia du Luca de Stavola doktoreak Paduan (Italia) duen klinikatik zuzentzen duen zuzeneko kirurgiak. Luca de Stavola nazioartean ospe handia duen aditua da eta mundu mailan erreferentzia da Periodontziako hezur-blokeen eta -xaflen erabileran. Bere esku-hartzean hezur-akats aurreratuak enkofratzeko teknika azpimarratzen du, ordenagailuz gidatua, eta eztabaida bertaratutakoen parte-hartzeari irekiko zaio baita WhatApp bidez ere.

Kongresu honetan, halaber, Promosalud programatik eratorritako lehen emaitzak aurkeztuko dira. Programa horretan dagoeneko 1.500 klinika odontologiko inguruk parte hartzen dute, eta Espainiako hortz-kontsultetan diabetesa eta hipertentsio arteriala goiz detektatzeari buruzko informazioa biltzen ari dira.

Programa zientifikoan ekitaldiaren nazioarteko izaera jasotzen da, saio bateratuak egongo direlako American Academy of Periodontology (AAP), International Team for Implantology (ITI), Federación Iberopanamericana de Periodoncia (FIPP) edo Oral Reconstruction Foundationekin.

Bilboren balio erantsia

Eta, hori guztia gutxi balitz, bilerak egun horietan hotel plaza guztiak beteko dituen Bilbo bezalako hiri batek ematen duen balio erantsia eskaintzen du. Ion Zabalegui doktoreak, Tokiko Antolaketa Batzordeko patronatuko kideak eta txostengileak adierazten duen bezala, “Bilbok ez du inoiz huts egiten, eta kasu honetan ezohiko zifrak gaindituko ditugu, Bizkaiko hiriburuak inoiz izan duen kongresurik garrantzitsuena eta handiena har dezan”. Ildo horretatik, euskal adituak Sepa Bilbao 2008k hiriarentzat eragin zuen bultzada gogoratu du (orduan partaidetza-markak hautsi zituena). Era berean ondorio moduan “garrantzitsua da programa ebidentzia zientifikoan oinarritutako bikaintasun klinikoan oinarritzea, eta odontologia-talde osoaren prestakuntza balioetsi duela, bilera honen helburua hori baita” adierazten du.

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!