Pribatutasun laburpena / Resumen de la privacidad / Privacy Overview

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bere esperientzia hobetzeko, bertan nabigatzen duen bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatutako cookie-ak zure nabigatzailean biltegiratzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzioen funtzionamendurako. Hirugarrenen cookie-ak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen digutenak. Cookie horiek zure baimenarekin bakarrik biltegiratzen dira zure nabigatzailean eta uko egiteko aukera ere baduzu, baina cookie horietako batzuk uko egiteak eragina izan dezake nabigazio-esperientzian.... 

Always Active

Necessary cookies are required to enable the basic features of this site, such as providing secure log-in or adjusting your consent preferences. These cookies do not store any personally identifiable data.

No cookies to display.

Functional cookies help perform certain functionalities like sharing the content of the website on social media platforms, collecting feedback, and other third-party features.

No cookies to display.

Analytical cookies are used to understand how visitors interact with the website. These cookies help provide information on metrics such as the number of visitors, bounce rate, traffic source, etc.

No cookies to display.

Performance cookies are used to understand and analyze the key performance indexes of the website which helps in delivering a better user experience for the visitors.

No cookies to display.

Advertisement cookies are used to provide visitors with customized advertisements based on the pages you visited previously and to analyze the effectiveness of the ad campaigns.

No cookies to display.

FINANCIAL TIMES EGUNKARIAK DIO BILBO ATZERRIKO INBERTSIOA ERAKARTZEKO TAMAINA HANDIKO HIRIRIK ONENEN TOP 10EAN SARTU DELA

Financial Times egunkari ospetsuak argitaratzen duen fDi Intelligence aldizkariak adierazi du Bilbo atzerriko inbertsio zuzena erakartzeko Europako tamaina handiko hamargarren hiririk onena dela.

fDi Intelligence aldizkariak argitaratutako European cities and regions of the future 2022- 2023 sailkapenaren edizio honetan, kuantitatiboki eta kualitatiboki baloratu dute Europako beste 370 hiriren artean.

Sailkapena egiteko, Europako hainbat eskualde eta hiritako sendotasun ekonomikoa, enpresa-ehuna eta gaitasun finantzarioak aztertzen dituzte.

Orain arte aldizkariak egindako sailkapenetan, Bilbo hiri ertain gisa sartu da; hortaz, aurten hiri handi gisa sartu izanak aurrerapausoak dakartza, bai Bilbok inbertsioetarako erakargune gisa duen nazioarteko aitortzan, bai hiribilduaren lehiakortasunerako eta gizarte-ongizaterako talentua erakartzeko eta finkatzeko duen garrantzian.

Izan ere, gaur egun, Zorrotzaurreko irla Bilbon eta lurralde osoan atzerriko inbertsioa eta talentua erakartzen jarraitzeko adierazle nagusia da, Berrikuntzako Hiri Barrutia den aldetik.

Hala, Bilbo da sailkapenean agertu den estatu osoko hiri handi bakarra, eta Europako zenbait hirirekin lehian dago, hala nola Porto (Portugal), Birmingham, Glasgow eta Manchester (Erresuma Batua), Anberes (Belgika) eta Göteborg (Suedia).

Horrez gain, fDi Intelligence aldizkariak Euskadi seigarren postuan kokatu du Top 10 Mid-Sized European Regions Of The Future 2023 – fDi Strategy izeneko sailkapenean. Lehenengo hiru postuetan Ipar Irlanda, Toscana eta Zürich daude, hurrenez hurren.

BILBO, EUROPAKO HIRI NABARMENA FINANCIAL TIMES-EN ARABERA

Financial Times taldea 2016. urtean hasi zen Bilbori aintzatespenak egiten. Hain zuzen ere, 2016an, hiribilduak bi sari jaso zituen fDi Strategy Awards sarietan: Smart City eta Education Cluster kategorietan, hiri-adimendunaren ereduan aurrera egiteko eta ezagutzan oinarritutako garapena sustatzeko egindako apustuari esker.

Argitalpena Atzerriko Inbertsio Zuzenaren mundu osoko fluxuak eta joerak aztertzen dituen nazioarteko aldizkaririk garrantzitsuena da. Financial Times nazioarteko liderra da informazio ekonomikoari dagokionez eta bere aintzatespenak kalitate-zigilu bat dira horiek jasotzen dituzten hirientzat.

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!