EKINTZAILETZA GLOBALARI BURUZKO GEM BILTZARREKO MUNDU-EGOITZA IZANGO DA BILBO 2025EAN

Bilbo GEM Entrepreneurship Monitor Global 2025 biltzarra hartzeko mundu-egoitza hautatu dute. Ekitaldi horrek berebiziko garrantzia dauka ekintzailetzaren eremuan mundu mailan. Iragarpena 2023/2024an Marokon egindako Global Entrepreneurship Monitor (GEM)en txosten orokorraren aurkezpenaren testuinguruan egin da. Topaketa honek Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa dauka, SPRIren bidez.

EEB-OVE Ekintzailetzaren Euskal Behatokiak (GEM Euskadi) hiriaren hautagaitza aurkeztu zuen, zeinetan Bilbo hautatzea ekarri duten puntu klabeak nabarmendu zituen:  Euskadi ekintzailetzarako ekosistema bikaina da, Estatuko rankingeko liderra da, Europar Batasunaren batez bestekoa gainditzen du eta Estatu Batuenaren antzekoa da.

20 urteko eskarmentuarekin, EEB-OVEren ikerketa-taldeak ibilbide sendoa egin du ekintzailetzaren fenomenoa Euskadin neurtzeko jardueran, hiru euskal unibertsitateen laguntzaz: Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea. Gainera, Bilbo atzerriko inbertsiorako europar hiri onenen top 10ean dago. Atzerriko inbertsioaren erakargarritasunak Bilbo Europako hiririk onenetako bat bihurtzen du helburu horretarako.

Bilbo, ekintzailetzari buruzko mundu mailako erreferentea den ekitaldiaren egoitza bihurtuta, ekintzailetzaren epizentroa izango da eremu globalean. Biltzarrean 50 herrialde baino gehiagotako akademiko eta aditu ospetsuak egongo dira, eta horrek nabarmen aberastuko du ekintzailetzaren fenomenoaz dakiguna. Ideia-truke orokor horrek ez du soilik ulermen sakonagoa ekarriko; gainera, nazioarteko lankidetzarako aukera baliotsuak sortuko ditu Bilbo, Bizkaia eta Euskadirentzat.

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!