Bilbo Eurocities sarearen Garapen Ekonomikorako Foroaren egoitza ofiziala izango da 2024ko urriaren 23an, 24an eta 25ean. Foro horretan, Europako hiri nagusietako alkateak eta liderrak bilduko dira, bai eta Europar Batasuneko arduradun eta funtzionario ugari ere, erronka global handiei aurre egiteko hirien berrikuntzarekin eta paperarekin lotutako hainbat gai eztabaidatzeko.
Garapen Ekonomikorako Foroa urtero egiten den topaketa bat da, besteak beste hiri-garapenaren, tokiko politika ekonomikoen, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren eta nazioarteko harreman ekonomikoen arloko ideiak eta jardunbide egokiak elkarrekin trukatzeko plataforma gisa balio duena. Helburua da hiriak eragile nagusi gisa kokatzea arlo ekonomikoan, era horretan bermatu ahal.