Pribatutasun laburpena / Resumen de la privacidad / Privacy Overview

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bere esperientzia hobetzeko, bertan nabigatzen duen bitartean. Horietatik, beharrezkotzat sailkatutako cookie-ak zure nabigatzailean biltegiratzen dira, funtsezkoak baitira webgunearen oinarrizko funtzioen funtzionamendurako. Hirugarrenen cookie-ak ere erabiltzen ditugu, webgune hau nola erabiltzen duzun aztertzen eta ulertzen laguntzen digutenak. Cookie horiek zure baimenarekin bakarrik biltegiratzen dira zure nabigatzailean eta uko egiteko aukera ere baduzu, baina cookie horietako batzuk uko egiteak eragina izan dezake nabigazio-esperientzian.... 

Always Active

Necessary cookies are required to enable the basic features of this site, such as providing secure log-in or adjusting your consent preferences. These cookies do not store any personally identifiable data.

No cookies to display.

Functional cookies help perform certain functionalities like sharing the content of the website on social media platforms, collecting feedback, and other third-party features.

No cookies to display.

Analytical cookies are used to understand how visitors interact with the website. These cookies help provide information on metrics such as the number of visitors, bounce rate, traffic source, etc.

No cookies to display.

Performance cookies are used to understand and analyze the key performance indexes of the website which helps in delivering a better user experience for the visitors.

No cookies to display.

Advertisement cookies are used to provide visitors with customized advertisements based on the pages you visited previously and to analyze the effectiveness of the ad campaigns.

No cookies to display.

BILBAO CONVENTION BUREAUK ZIURTAGIRIA LORTU DU BIOSPHEREREKIN

Bilbao Convention Bureauk lortu berri du bere ziurtagiria Biosphererekin. Erakunde edo destino batek 2023 Agendako Garapen Jasangarriko Helburuen aldeko ekintzekin duen konpromisoa ikuskatzen duen turismo sektorearen nazioarteko erreferentea da Biosphere enpresa. Sektoreak maila globalean bere helburuak 17 GJHekin lerrokatzeko duen gero eta interes handiagoaren ondorioz erakundeak abenduan bere bazkideekin batera hasitako prozesu bat eratu baten emaitza da. Prozesu horren beste emaitza bat, era berean, joan den martxoan Iberdrola Dorreak eskuratu zuen ziurtagiria izan zen.

Bilbao Convention Bureauren kasuan berariaz aintzatesten dira kudeaketa estandarrak betetzeko ahaleginak, hau da, gizartean eragin positiboak izatea lortuz eta, aldi berean, hiriko MICE jardueraren kudeaketa arduratsu eta jasangarriko jardunbide egokiak aitortuz.

Erakundeak abian dituen eta ziurtagiria lortzeko balio izan dioten ekimen ugarietako batzuk honako hauek dira: tokiko eragile guztien arteko GJHak betetzearen aldeko sinergiak sortzeko ahaleginak; hirian gizarte eta ingurumen aldetik jasangarriak diren ekitaldiak antolatzeko tresnen katalogo bat eskaintzea; mugikortasun jasangarria sustatzea; karbono aztarna neurtzea eta era partzialean konpentsatzea; tokiko hainbat gizarte erakunderekin lankidetzan aritzea; tokiko produktu eta zerbitzu jasangarrien erosketa eta kontsumoa lehenestea; edo elikagai soberakinak murrizteko eta dohaintzan emateko sinergiak bideratzea.

**Jasangarritasunarekiko konpromisoa**

Bilbao Convention Bureau 2021etik ari da Garapen Jasangarriko Helburuen alde lanean, “Bilbao Arima Berdea” lan batzorde iraunkorra abian jarri zenetik. Urte horretan bertan Global Destination Sustainability indizean sartu zen, bilerak, pizgarri bidaiak, konferentziak eta erakustaldiak (MICE sektorea) egiteko destino jasangarrien nazioarteko rankingean; indize horretan iaz Estatuko lehen hiria izan zen.

Gainera, Iberdrola Dorrea eta Bilbao Convention Bureau bera ez ezik, enpresa bazkide gehiago ari dira ziurtatze-prozesuan Biosphererekin, euren artean egoitzak, hotelak, hartzaile-agentziak eta kongresuen antolatzaile profesionalak. Bilbao Convention Bureauk laguntza ekonomikoa eta aholkularitza eskaintzen die eta bere Biosphere ziurtapen-programari eusten dio, sektorea edozein dela ere enpresa bazkide guztiei irekita dagoena.

Descargar información

Descargar información

Pulsa descargar para obtener una guia resumen con parte de los servicios que ofrece la ciudad.

¡Gracias por descargar!